Hirugarren saioaren sintesia
Hirugarren saioa: ondorio bidetik
Hirugarren saioaren helburu nagusia Moodle-k informazioa kudeatzeko eskaintzen dituen blokeak aztertu eta erabiltzea izan da.
Horrela, blokeekin lanean, hainbat kontu egin eta ikusi ditugu:
- Blokeak erraz gehitu, konfiguratu, lekuz mugitu edo ezabatu ahal dira
- Blokeetako batzuek ikasleari beharrezko zaion informazioa eskaintzen diote (egutegia, datozen ekitaldiak, HTML blokea...), beste batzuek komunikazioa erraztea ahalbidetzen dute (mezuak, blog-etiketak, blog-menua...) eta badira edukien lanketarekin zerikusia dutenak ere (glosategiaren ausazko sarrera, kalifikazioak...)
- Ikasgaiaren lotutako blog edo webgune interesgarrien edukiak errez ekar ditzakegu ikastarora RSS jarioen blokeari esker
Hala ere, zailtasunak ere izan dira:
Kontuan hartu eta eztabaidarako:
- Nire orria izenekoan blokeren bat ez da behar bezala gehitu. Gogoan izan, ordea, kontua blokeekin aritzen ikastea zela.
- RSS jarioen kontzeptua zail samarra gertatu da. Hala ere, badirudi azkenerako argitu dugula.
Kontuan hartu eta eztabaidarako:
- Blokeen aukeraketa eta ordenamendua irizpide didaktikoei zor zaizkie: nahi edo behar beste bloke erabiliko dugu behar dugun zutabean baina ez gogoak emanda.
- On-line ikastaro batean ikasleei eskaintzen diegun informazioa askotan edukia bezain garrantzitsua da. Informazio hori "dosifikatu" egin behar da: ez itotzeko modukoa ezta aritzeko behar dena baino gutxiago.
- (...)
Azken aldaketa: Thursday, 2011(e)ko Novemberren 24(e)an, 10:57(e)tan