Bigarren saioaren sintesia

Sintesia
Saio honen helburu nagusiak bi izan dira:

  • Moodle-k informazioa kudeatzeko eskaintzen dituen tresnak aztertu eta erabiltzea
  • Nor bere on-line ikastaroa diseinatzen hastea>

 

Horrela, bada, Moodle-k eskaintzen dituen bitarteko batzuk erabili ditugu , ondokoak, besteak beste:
  • Ikastaroan informazioa transmititzeko baliabide ezberdinak erabili ditugu.
  • Informazioa aurkezteko formatu ezberdinak landu ditugu.
  • Informazioa ordenatu eta sailkatu dugu.

Zailtasunak, jakina, hainbat izan dira:

  • Fitxategi-mota ezberdinak erabili ditugu eta horien kudeaketan izan ditugu arazoak: nora igo, zer-nolakoa igo, behin igota nola eraman batetik bestera, fitxategiaren kokapenaren arabera izaten den eskuragarritasuna...

Kontuan hartu eta eztabaidarako:

  • Informazioa garrantzizkoa da baina are garrantzizkoagoa informazioa nola aurkezten den.
  • Bitartekoak aukeratzeko orduan irizpide didaktiko eta metodologikoak erabili behar dira.
  • Erabakiak hartzeko aurreikusi egin behar da bitarteko bakoitzak izango dituen erabilerak, bai irakaslearenak eta baita ikasleenak ere.
  • (...)
Azken aldaketa: Thursday, 2011(e)ko Novemberren 17(e)an, 16:45(e)tan