Lehen saioaren sintesia

Sintesia
Lehen saioaren helburu nagusiak bi izan dira:
  • Erabiltzen ari garen plataforma telematikoarekin lehen kontaktua izatea eta gutxieneko trebakuntza teknikoa eskuratzea.
  • Ikastaroaren beraren antolamenduaz jabetzea.
Horrela, bada, on line moldeko irakaskuntzan erabiltzen diren hainbat komunikazio-tresna izan ditugu eskura:
  • Gure parte-hartzeak pertsonalizatu egin ditugu.
  • Erabilera eta helburu ezberdinetako foroak erabili ditugu.
  • Izaera anitzeko baliabideak erabili ditugu: mezularitza, egunkaria, txat-gela eta inkesta.
Hala ere, zailtasunak bat baino gehiago izan dira:
  • Ikastaroko partaide batzuk birtualki galduta sentitu dira, zer egin edo nola egin ez zekitela: egin beharrekoak agian bai baina nola eta non egin erabakitzeko arazoak, mezuak nora bidali jakiteko zailtasunak, elementuen kokapenari buruzko arazoak...
  • Norberak egindakoak eta tresneria informatikoak egindakoak ezin bereiztuta ibili dira partaide batzuk. Zenbaitetan zerbait egin eta gero inon agertu ez, beste zenbaitetan hainbat aldiz gauza bera errepikatu beharra, gertatutakoa zergatik gertatu den ezin ulertu...
Kontuan hartu eta eztabaidarako:
  • Plataforma edo ingurune birtualek tresna ugari eskaintzen dituzte ikasi eta irakasteko prozesuak garatzeko. Garrantzizkoa da tresna horiek guztiak ezagutu eta lortu nahi denaren araberako aukerak egitea. Denak ez du denerako balio.
  • Tresna horien atzean pertsonak daudela jakin behar da eta hori kontuan hartuta lan egin. Horren menpe dago prozesu osoaren arrakasta neurri handi batean.
  • Hasieran, batez ere, beldurrari, harridurari eta berrikuntzak sortzen duen egonezinari aurre hartu behar zaie. Horretarako gertu-gertutik jarraitu behar diogu prozesuari eta nor-non-nola dagoen argi izan; komenigarria da hainbat errutina ezartzea inork bere burua galduta ikus ez dezan.
  • Beharrezkoa da tresneriak eta bitartekoek eskaintzen diguten informazioa prozesatu eta erabiltzea. Askotan oharrak irakurri ez ditugulako, sistemak ematen digun mezua behar bezala irakurri ez dugulako eta beste zenbait despisterengatik arazo handiak izan ditzakegu eta horiek ekiditeko aurrea hartu behar diegu.
  • (...)
Azken aldaketa: Monday, 2011(e)ko Novemberren 14(e)an, 09:12(e)tan