1.6 jarduera: txat-gela
Komunikazioa eta elkarreraginaren garrantziaz ari garelarik, ezin ahaztu ikaskuntza presentzialaren espazio muga bakarrik apurtzen duen on-line baliabidea: txata. Txat-saioek une jakin batean elkarrekin aritzea ahalbidetzen dute.
Moodle-k horretarako aukera ere ematen du eta txat-gela sortzean aukeratu egin beharko dira hainbat ezaugarri: unea, maiztasuna, aurreko saioak zenbat denboraz gordetzen diren eta aurreko txostenak noren esku uzten diren.
Hona hemen, beraz, seigarren jarduera:
Nork bere koadroan txat-gela izeneko modulua gaineratuko du, behean zerrendatutako ezaugarriak betez
Txat-gelaren ezaugarriak
- Izena: zuen ikastaroko gai edo eduki bat izango da
- Sarrera: txat-saioaren helburua zehaztuko duzue hor
- Nahi duzuen eguna eta ordua zehaztu
- Txat-saioa ez da berriro errepikatuko
- Izango den saio horren txostena 60 egunez gordeko du sistemak
- Txosten hori irakasleak baino ez du ikusiko
OHARRA:
Jarduera honen helburua zuen ustezko ikastaro horretan txat-saioak nola erabiliko ditugun zehazten hastea da nahiz eta oraindik erabilera didaktikoan sartu ez.