Gramatika azalpen laburrak on-line

Kaixo  eta ongi etorri HEZikt graduondoko bideo eskolara!

Oraingoan, hainbat buruhauste sortzen dituen zerbaiti buruz hitz egingo dizut.
Dagoeneko ezaguna zaigu ERE partikula, baina zalantzak sortzen zaizkigu kokatzeko garaian.
Beraz, "ERE" NON KOKATU landuko dugu gaur.


Egon erne, ez da-eta hain erraza.

Azter ditzagun ondoko bi kasuak:
Mikel bihar ere etorriko da.
...edo...
Bihar Mikel ere etorriko da.

Bi esaldiak zuzenak dira, baina esanahi desberdina dute.
Zergatik?

Lehenengoan "noiz" galderari erantzuten zaiolako:
"bihar ere"; eta bigarrenean, aldiz, "nor" galderari: "Mikel ere".
Horregatik, lehenengo esaldian honakoa jar genezake aurretik:
Gaur Mikel etorri da. Bihar ere etorriko da.

Bigarrenean, ordea, ondokoa jar genezake aurretik:
Bihar Eider etorriko da. Mikel ere etorriko da.

Ondorioz, erantzuten ari garenaren arabera, "ere" leku batean ala bestean ipini behar dugu.

Hau guztia jakinda, ikasitakoa praktikan jartzeko garaia iritsi zaizu.
"Etzi Donostiara autoz joango gara" esaldian, non kokatuko zenuke "ere" "nora" galderari erantzuteko?
Hori da! Etzi Donostiara ere joango gara.
Eta, "noiz" galderari erantzuteko?
Ederki! Etzi ere Donostiara joango gara.
Beraz, "nola" galderari erantzuteko, non kokatuko zenuke "ere"?
Horixe! "autoz ere joango gara"


Ederki aritu zara. Segi lanean eta hurren arte!


Azken aldaketa: Tuesday, 2019(e)ko Julyren 9(e)an, 13:54(e)tan