Bigarren saioaren sintesia
Saio honen helburu nagusiak bi izan dira:
- Moodle-k informazioa kudeatzeko eskaintzen dituen tresnak aztertu eta erabiltzea
- Nor bere on-line ikastaroa diseinatzen hastea>
Horrela, bada, Moodle-k eskaintzen dituen bitarteko batzuk erabili ditugu , ondokoak, besteak beste:
- Ikastaroan informazioa transmititzeko baliabide ezberdinak erabili ditugu.
- Informazioa aurkezteko formatu ezberdinak landu ditugu.
- Informazioa ordenatu eta sailkatu dugu.
Zailtasunak, jakina, hainbat izan dira:
- Fitxategi-mota ezberdinak erabili ditugu eta horien kudeaketan izan ditugu arazoak: nora igo, zer-nolakoa igo, behin igota nola eraman batetik bestera, fitxategiaren kokapenaren arabera izaten den eskuragarritasuna...
Kontuan hartu eta eztabaidarako:
- Informazioa garrantzizkoa da baina are garrantzizkoagoa informazioa nola aurkezten den.
- Bitartekoak aukeratzeko orduan irizpide didaktiko eta metodologikoak erabili behar dira.
- Erabakiak hartzeko aurreikusi egin behar da bitarteko bakoitzak izango dituen erabilerak, bai irakaslearenak eta baita ikasleenak ere.
- (...)
Azken aldaketa: Thursday, 2011(e)ko Novemberren 17(e)an, 16:45(e)tan