B1 ikastaroaren apunteak
KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA
Gustuak, eskaerak, informazioa eskatu
1. GUSTUAK ADIERAZTEKO
GUSTUEZ GALDETZEKO
GUSTUEZ GALDETZEKO
- Gustatzen al zaizu zure lana?
- Atsegin duzu musika entzutea?
- Gogoko al duzu irakaslea?
- Futbolzalea al zara?
- Zoragarria da Donostia, ezta?
ZERBAIT GUSTUKOA DELA ADIERAZTEKO
- Bizikletaz ibiltzea gustatzen zait
- Atsegin dut Donostian bizitzea
- Gogoko dut Mozart
- Irakaslea nire gogokoa da
- Primeran pasatzen dut koadrilakoekin
ZERBAIT GUSTUKOA EZ DELA ADIERAZTEKO
- Ez zait batere gustatzen bizikletaz ibiltzea
- Ez dut atsegin ur hotzez dutxatzea
- ez naiz kirolzalea
- Gorrotatu egiten dut gauez ikastea
- Ezin ditut jasan aktore eskasak
2. ESKAERAK ADIERAZTEKO
ESKAERAK EGITEKO
- Esango al diozu hemen nagoela?
- Inporta al zaizu mandatu bat egitea?
- Papertxo bat eman al diezaiokezu?
- Utziko al didazu pasatzen?
ESKAEREI ERANTZUTEKO
BAIEZKOA
- Bai, hartu
- Bai, jakina
- Nola ez
- Egon pixka batean, hau bukatutakoan
EZEZKOA
- Ez, inola ere ez / inondik inora ere ez
- Ezin dut, ez daukat egiterik
- Eta zeinek esan dizu papera daukadala?
- Bai zera ¡Beste zereginik ez daukat!
3. INFORMAZIOA TRUKATZEKO
INFORMAZIOA ESKATZEKO
Jakin aditzarekin
- Ba al dakizu non dagoen Aitor?
- Ez duzu jakingo Aitor non dagoen
- Aitor non dagoen jakin nahi dut / nuke
Esan aditzarekin
- Esango al didazu nor datorren?
- Esan diezadakezu nor datorren?
Eskertu aditzarekin
- Eskertuko nizuke hau nola egin behar dudan azaltzea
Inporta aditzarekin
- Inporta zaizu hau nola egin behar dudan azaltzea?
- Inportako litzaizuke hau nola egin behar dudan azaltzea?