B1 ikastaroaren apunteak
Gunea: | Santurtziko Udal Euskaltegia |
Ikastaroa: | B1 maila |
Liburua: | B1 ikastaroaren apunteak |
Nork inprimatua: | Gonbidatua |
Data: | Wednesday, 2024(e)ko Decemberren 4(e)an, 19:58(e)tan |
Deskribapena
.
Edukien taula
- SARRERA
- MORFOLOGIA
- Nora, noraino, norantz
- Izenorde indefinituak: inor / norbait /edonor
- Atzizkiak: -ari, -le, -tzaile
- Hitz elkartuak
- Erakusle indartuak
- Izenordain indartuak
- Graduatzaileak
- Banatzaileak
- Elkarkariak
- Mugagabea
- Handigarriak eta txikigarriak
- Kantitateak eta kopuruak
- Zenbakien idazkera
- Bera eta berdina
- Atzizkiak: -tasun, -keria
- Prolatiboa: zertzat, nortzat
- Genitibo indartua
- Birdeklinazioa
- ADITZA
- Nor-nork sistema iraganean
- Aditz sintetikoak iraganean
- Iraun aditza
- Baldintza erreala
- Baldintza hipotetikoa
- Baldintza irreala iraganean
- Ahalera hipotetikoa
- Ahalerako beste zenbait egitura
- Subjuntiboa
- Agintera
- Agintera: forma trinkoak
- Aditz izena edo nominalizazioa
- Nominalizazioa: -t(z)en
- Nominalizazioa: -t(z)eko.
- Nominalizazioa: -t(z)eko gogoa
- Nominalizazioa: -t(z)ea nahi dugu.
- Nominalizazioa: -t(z)earen
- Arazi, eragin
- SINTAXIA
- Galdegaia
- Alborakuntza
- Zehar estiloa
- Baldintzazko perpausak
- Denborazko perpausak
- Denborazko perpausak: -t(z)zerakoan, -t(z)ean, -(tu)takoan
- Denborazko perpausak: -(e)la, -(e)larik
- Denborazko perpausak: -(e)nez geroztik
- Erlatibozko perpausak
- Perpaus kontzesiboak
- Konparaziozko perpausak
- kausazko perpausak: -(e)la bide, -(e)la medio, -(e)la kausa.
- Moduzko perpausak: -(e)n bezala, -(e)n moduan.
- Moduzko perpausak: -(e)nez.
- Gero eta -ago
- Ohiturazko perpausak
- KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA
- TESTUGINTZA
SARRERA
Liburu honetan, bilduta edukiko dituzu ikasunitateetan dauden apunte berberak. Baina hemen errazagoa izango zaizu, batetik, kontsultatu nahi duzun apuntea aurkitzea eta, bestetik, inprimatzea.MORFOLOGIA
Nora, noraino, norantz
Norantz (hacia dónde) y Noraino (hasta dónde) , al igual que Nora se utilizan unicamente con seres inanimados.
Las declinaciones de ambos casos son iguales a la del caso Nora, añadiendo -rantz y -ino. Así:
EtxeRA > a casa / etxeRANTZ > hacia casa / EtxeRAINO > hasta casa
Un error frecuente consiste en confundir el caso NORAINO con ARTE. Conviene señalar que, por regla general, el caso NORAINO expresa la noción de espacio, mientras que ARTE expresa tiempo. Veamos algunos ejemplos de este uso incorrecto:
He leído hasta la página 100:
Ehungarren orrialdera arte irakurri dut >>TXARTO
Izenorde indefinituak: inor / norbait /edonor
En euskera, de los pronombres interrogativos se derivan una serie de formas que funcionan como pronombres indefinidos. Si tomamos el interrogativo NOR, por ejemplo, podemos obtener las siguientes formas:
2. NORBAIT ( = NOR EDO NOR)
3. EDONOR ( = NORNAHI)
1. INOR
Esta forma se consigue anteponiendo "I-" si el interrogativo empieza por "-N" y "E-" si empieza por "-Z"
Veamos algunos ejemplos:
E- zer : Ezer, ezelan, ezeren, ezergatik...
Las formas así conseguidas pueden tomar dos significados según se empleen en oraciones afirmativas o negativas. Por ejemplo:
b) Oraciones interrogativas: INOR etorri da (¿Ha venido alguien?)
2. NORBAIT (NOR EDO NOR)
Estas dos formas son equivalentes y se construyen según el siguiente esquema:
2. nor EDO nor
He aquí algunos ejemplos:
ZER : zerbait, zer edo zer (algo, alguna cosa)
NOIZ: noizbait, noiz edo noiz (alguna vez, en algún momento)
NON: nonbait, non edo non (en algún sitio)
INOR y NORBAIT son diferentes:
b) NORBAITEK deitzen badu, abisatu (Si llama alguien, avisa)
En el ejemplo a) el que habla no espera ninguna llamada, simplemente contempla la posibilidad de que alguien llame. Por el contrario, si esperásemos alguna llamada, lo más correcto sería emplear la forma b)
3. EDONOR (NORNAHI)
Estas dos formas son prácticamente equivalentes, y se construyen conforme al siguiente esquema:
b) nor -NAHI
Ejemplos:
ZER: edozer, zernahi (cualquier cosa)
NON: edonon, non-nahi (en cualquier sitio)
NOIZ: edonoiz, noiznahi (en cualquier momento, en cualquier ocasión)
A continuación ofrecemos un cuadro con las distintas formas declinadas. El resto de los casos pueden deducirse fácilmente de los que aparecen en la tabla.
ezer |
zerbait |
zer edo zer |
edozer |
zernahi |
ezein |
- |
- |
edozein |
zein-nahi |
ezertarako |
zerbaitetarako |
zer edo zertarako |
edozertarako |
zernahitarako |
ezergatik |
zerbaitengatik |
zer edo zergatik |
edozergatik |
zernahirengatik |
inor |
norbait |
nor edo nor |
edonor |
nornahi |
inork |
norbaitek |
nor edo nork |
edonork |
nornahik |
inori |
norbaiti |
nor edo nori |
edonori |
nornahiri |
inoren |
norbaiten |
nor edo noren |
edonoren |
nornahiren |
inon |
nonbait |
non edo non |
edonon |
non-nahi |
inongo |
nonbaiteko |
non edo nongo |
edonongo |
non-nahiko |
inora |
norabait |
nora edo nora |
edonora |
noranahi |
inondik |
nonbaitetik |
nondik edo nondik |
edonondik |
nondik-nahi |
inoiz |
noizbait |
noiz edo noiz |
edonoiz |
noiznahi |
inola |
nolabait |
nola edo nola |
edonola |
nolanahi |
Atzizkiak: -ari, -le, -tzaile
-ARI
Esanahia: egilea, jarduera, lanbidea
Adibidez:
Futbolari: futbolean aritzen dena
Argazkilari: argazkiak egitea lanbidetzat duen pertsona
musikari, dantzari, lasterketari, bulegari, zuzendari...
-LE / -TZAILE
Esanahia: egilea, jarduera, lanbidea
Adibidez:
Garbitzaile: gauzak garbitzea lanbidetzat duen pertsona.
Itzultzaile: testuak hizkuntza batetik bestera itzultzen dituena
etxegile, arrantzale, imitatzaile, orientatzaile...
Hitz elkartuak
Hitzak elkartu ahal dira hitz berriak sortzeko:
Adibideak:
itsaso + maila > itsas maila (nivel del mar)
lo + gela > logela (dormitorio)
txori + kume > txorikume (cría de pajaro)
- Bi hitzez osatutako izen bat aurkitzen dugunean, interpretatzeko, zerbait kendu dela hartu behar da kontuan:
Itsas maila > itsasoaren maila
logela > lo egiteko gela
txorikumea > txoriaren kumea
- Izen elkartuak hiru eratara idatz daitezke:bereiz,loturik edo marrarekin. Araua nahiko konplikatua denez adibide batzuk baino ez ditugu ikusiko.
lehenengo elementua aditza denean: eserleku, logela, biltoki...
Bereiz edo marrarekin:
bi izen direnean: kale-garbitzailea, kale garbitzailea, eguzki-lore, eguzki lore...
Bereiz:
lehenengo elementua erdal, euskal giza eta itsas duten elkarteak: Itsas gizona, giza eskubideak...
- Kontuz!: Euskarazko "A B" egitura, "B de A" bihurtzen da gaztelaniaz gehienetan:
Erakusle indartuak
Euskaraz, erakusle arruntekin batera erakusle indartuak ere baditugu. Hauek erakusle arruntetatik eratortzen dira -XE atzizkia erantsiz. Hona hemen forma erabilienak:
nor
hauxe
horixe
huraxe
hauexek
horiexek
haiexek
nork
honexek
horrexek
harexek
hauexek
horiexek
haiexek
nori
honexeri
horrexeri
harexeri
hauexei
horiexei
haiexei
non
honexetan
horrexetan
harexetan
hauexetan
horiexetan
haiexetan
nora
honexetera
horrexetara
harexetara
hauexetara
horiexetara
haiexetara
nondik
honexetatik
horrexetatik
harexetatik
hauexetatik
horiexetatik
haiexetatik
noren
honexen
horrexen
harexen
hauexen
horiexen
haiexen
norekin
honexekin
horrexekin
harexekin
hauexekin
horiexekin
haiexekin
Forma indartu hauek erakuslea azpimarratu nahi dugunean eta, oro har, galdegaia direnean erabili ohi ditugu. Hona hemen zenbait adibide:
Ikusten duzu gizon hura? Ba, harexek ekarri nau
Non daude liburuak? Kutxa horrexetan daude
Arriskutsua da; horrexegatik esan dizut kontuz ibiltzeko
Horixe esan diot nik
Izenordain indartuak
Izenordain arruntekin batera (ni, zu, gu ...) euskarak baditu izenordain indartuak
FORMAK
NOR |
NORK |
NORI |
NOREN |
neu |
neuk |
neuri |
neure |
heu |
heuk |
heuri |
heure |
bera |
berak |
berari |
bere |
geu |
geuk |
geuri |
geure |
zeu |
zeuk |
zeuri |
zeure |
zeuek |
zeuek |
zeuei |
zeuen |
eurak |
eurek |
eurei |
euren |
NOIZ ERABILI
Kasu hauetan erabiltzen da bereziki:
- Galdegaia denean. Kasu honetan aditzaren aurrean agertzen dira. Adibidez:
Nork hartu du liburua? Neuk (hartu dut)
Zeuk garbitu behar duzu autoa
Geuk ere gauza bera egin dugu
Neuk ere ez dakit nola gertatu den
- "behintzat" eta "behinik behin" lokailuekin. Adibidez:
Neuk behintzat, ez diot ezer esango
Geu behinik behin, ez gara joango
- Errepikapena (lo que es yo, yo por mi parte ...). Adibidez:
Ni neu, badaezpada ere, ez nintzateke joango (lo que es yo, por si acaso, no iría)
Zuk zeuk nola ikusten duzu? (¿tú, por tu parte, cómo lo ves?)
-Berezia eta azpimarragarria da posesiboen kasua: Izenordainak adierazten duen pertsona aditzean aipatuta agertzen denean, posesibo indartua erabiliko da. Adibideak:
Nik neure autoa eramango dut (nik eramango dut eta nire autoa da)
Zuk nire autoa eramango duzu (zuk eramango duzu eta nire autoa da)
Graduatzaileak
BATERE
Maila-adberbio honek erabateko ezeztapena adierazten du eta, honenbestez, ezezko perpausetan baino ezin da erabili.
Adibidez:
Ez da BATERE erraza hori egitea
No es nada fácil hacer eso
Hauek ez dira BATERE politak
Estos no son nada bonitos
BATERE indarrik gabe gertatu naiz
me he quedado completamente sin fuerzas
ERABAT / GUZTIZ / ZEHARO
Maila-adberbio hauek erabatekotasuna adierazten dute eta baliokideak dira
Adibidez:
Gizon hori ERABAT zoratuta dago
Ese hombre está totalmente loco
Zapata horiek GUZTIZ apurtuta daude
Esos zapatos están totalmente rotos
Nirea eta zurea ZEHARO ezberdinak dira
El mío y el tuyo son completamente diferentes
Banatzaileak
Banatzaileak
Banatzaileak zenbakiei “-NA” atzizkia erantsiz lortzen dira eta “zenbana?” galderari erantzuten diote. Adibidez:
Zenbana? (¿cuántos cada uno?)
Bana (uno cada uno)
Bina (dos cada uno)
Hiruna (tres cada uno)
...
“T”z amaitzen duten hitzek “T” hori galtzen dute “-NA” atzizkia hartzean:
bat >> bana
bost >> bosna
zenbat >> zenbana
Zehaztu egingo dugu banatzaileen esanahia:
Jon eta Susanak liburu bana erosi dute (Han comprado un libro cada uno; es decir, dos objetos)
Josu eta biok hiru kilo perretxiko hartu ditugu (hemos cogido tres kilos de setas)
Josu eta biok hiruna kilo perretxiko hartu ditugu (hemos cogido tres kilos de setas cada uno; es decir, seis kilos entre los dos)
Banatzaileak deklinatzen dira kasu guztietan, mugagabean (-tan, -tara, tatik, tako, ren, -rekin, -retzat...):
Auto banatan etorri gara (cada uno en un coche)
Banatzaileei “-KA” atzizkia erantziz , modu-adberbioak lortzen dira. Adibidez:
Banaka sartu dira (han entrado de uno en uno) = Banan-banan sartu dira
Horrek binaka igotzen ditu eskailerak (sube las escaleras de dos en dos)
Nik launaka jaten ditut gailetak (como las galletas de cuatro en cuatro)
Elkarkariak
ELKARKARIAK
ELKAR
Euskaraz elkarrekikotasuna (reciprocidad) adierazteko, elkar izenordaina erabiltzen da. Adibidez:
Kepak eta Anek elkar ikusi dute plazan (Kepa y Ane se han visto en la plaza)
Goiko esaldiak “Kepak Ane ikusi du eta Anek Kepa ikusi du” esanahia dauka. Hona hemen eskema bat
Kepak Ane ikusi du
Anek Kepa ikusi du
Kepak eta Anek elkar ikusi dute
Aditzak beti adierazten du objetua singularrean (dute) eta inoiz ez pluralean (dituzte). Hona beste adibide gehiago:
Anak eta Jonek ez dute elkar ezagutzen
Aspaldian ez dugu elkar ikusi
ELKAR deklinatu egiten da baina beti mugagabean. Hona hemen zenbait adibide:
Haserre daude, ez diote elkarri hitz egiten
Gu elkarren ondoan bici gara
Aita eta semea elkarrengandik urrundu ziren
Nor |
Elkar |
Norentzat |
Elkarrentzat |
Nori |
Elkarri |
Norengan |
Elkarrengan |
Noren |
Elkarren |
Norengana |
Elkarrengana |
Norekin |
Elkarrekin |
norengandik |
Elkarrengandik |
BATA BESTEA
Elkar izenordainaz gain, bada beste baliabide bat elkarrekikotasuna adierazteko: bata bestea. Hona hemen zenbait adibide:
Ane eta Bego bata bestearen atzetik etorri dira
Liburuak hor ipini behar dira, bata bestearen gainean
Mugagabea
Deklinabide mugagabea ondoko kasuetan erabili ohi da:
1.- Izen propioak
Pertsona izenek beti hartzen dute mugagabe forma. Leku izenek ere joera berbera dute, baina zenbait kasutan singularrean erabiltzen dira.
2.- Partitiboa
3.- Zenbatzaile zehaztuak (bat, bi, hiru...)
Multzo ezaguna izanik, singularra (bat) edo plurala (beste zenbaki guztiak) hartuko du.
Mugagabea erabiliko dugu, ordea, multzo ezezaguna bada.
4.- Instrumentala eskatzen duten zenbait espresio
Hainbat espresiotan mugagabea nagusitzen da, nahiz eta mugatuan ere etor litezkeen; izan ere, ez baita gauza bera, buruz ikastea eta buruaz leihoa haustea.
Buruz zekien / Buruaz hautsi du kristala
5.- Zenbatzaile zehaztugabeekin (hainbat, honenbeste, asko, gutxi, zenbait, makina bat...)
6.- Zein, zer, zenbat galdegileekin doazen izenak
Handigarriak eta txikigarriak
-Kote eta –tzar atzizkiak handigarriak dira. Hala ere, -tzar zenbait euskalkitan mesprezuzko atzizkitzat jotzen da. Biak izen eta adjektiboekin ager daitezke.
-
lodikote(a) :gordinflón
-
liburukote(a): mamotreto, libro de muchas hojas
-
onkote(a): buenazo
-
etxetzar(ra): casona
-
eskutzar(ra): manaza
-Txo, -ño, -ila atzizki txikigarriak dira. Batzuetan kutsu maitekorra (matiz afectivo) dauka.
-
txoriño(a): pajarito
-
andereño(a): señorita
- gozoño(a): dulcecito
-
sudurtxo(a): naricita
-
Martintxo
-
leihatila: ventanilla
-
kutxatila: cajita
- neskatila: muchachita
Kantitateak eta kopuruak
Hona hemen, erosketak egiteko orduan behar izango dituzun baliabide lexikalakGauzen prezioa galdetzeko hurrengo esapideak erabiltzen dira:
Horrek 20 euro balio du
Hori 80 euro da
ZENBAT DA DENA? / ¿Cuánto es todo?
140 euro dira
ZENBATEAN DAUDE ANTXOAK? / ¿A cuánto están las anchoas?
Antxoak 6 eurotan daude
ZENBATEKOA DA GAZTA HAU? / ¿De cúanto es este queso?
Hori hogei eurokoa da; hau merkeagoa da
PISUA:
Lehenengo, pisua adierazten da gramo edo kilotan, eta ondoren, gaia mugagabean:
LAU KILO PATATA / 4 kilos de patatas
250 GRAMO URDAIAZPIKO / 250 gramos de jamón
KILO ETA ERDI BANANA / kilo y medio de plátanos
EDUKIERA (capacidad):
Lehendabizi, kantitatea litrotan, eta gero, gaia mugagabean:
LITRO ETA ERDI UR / 1 litro y medio de agua
3 LITRO ARDO / 3 litros de vino
KANTITATEA:
Aurreko kasuetan bezala:
DOZENA ETA ERDI ARRAUTZA / docena y media de huevos
BOTILA BAT ARDO / una botella de vino
KUTXA BAT ESNE / una caja de leche
KARTOI BAT TABAKO / un cartón de tabaco
Zenbakien idazkera
Batetik ehunera
Gogora ezazu hogeitik gorako zenbakietan TA juntagailua aurreko zenbakiari lotuta idazten dela, eta gainerako kantitatea bereiz. Hau da, adibidez, hogeita zortzi idatzi behar da eta ez hogei eta zortzi edo hogeitazortzi. Hona hemen adibide gehiago:
21 Hogeita bi
30 Hogeita hamar
31 Hogeita hamaika
40 Berrogei
47 Berrogeita zazpi
50 Berrogeita hamar
54 Berrogeita hamalau
58 Berrogeita hamazortzi
60 Hirurogei
70 Hirurogeita hamar
75 Hirurogeita hamabost
80 Laurogei
90 Laurogeita hamar
100 Ehun
Ehunetik milara
ETA juntagailua idatziko da ehunekoen eta batekoen artean, baina solte, aurreko zenbakiari lotu gabe. Hau da, eskema honi jarraituta:
(ehunekoak) ETA (batekoak)
225 Berrehun eta hogeita bost
315 Hirurehun eta hamabost
438 Laurehun eta hogeita hamazortzi
578 Bostehun eta hirurogeita hamazortzi
641 Seiehun eta berrogeita bat
780 Zazpiehun eta laurogei
891 Zortziehun eta laurogeita hamaika
Milatik gora
Milatik gorako zenbakiek honako eskemari jarraitzen diote:
5.456 Bost mila laurehun eta berrogeita hamasei
26.671 Hogeita sei mila seiehun eta hirurogeita hamaika
Hala ere, ehunekoak edo hamarrekoak kentzen direnean, milaren ondore eta jarri behar da. Esmena honi jarraituz:
7.020 Zazpi mila eta hogei
22.800 Hogeita bi mila eta zortziehun
Bera eta berdina
Hiztun askok nahastu egiten ditu bera eta berdina adjektiboak; baina oso desberdinak dira. Ikus dezagun zertan bereizten diren adibide baten bidez:
a) Gogoratzen duzu atzoko autoa? Ba, hori BERA da: Es el mismo (auto bakar bat dago: atzokoa eta gaurkoa).
B) gogoratzen duzu atzoko autoa? Ba, hori BERDINA da: Es igual (bi auto dira: atzokoa bat zen eta gaurkoa beste bat da)
Beraz, berdin adjektiboak antz handia duten bi pertsona edo objektu desberdin daudela adierazten du. Aitzitik, ber adjektiboak objektu bakarra adierazten du.
Batzuetan, Ber erabili ordez, berber bariante intentsiboa erabiltzen da.
ikus dezagun beste zenbait adibide:
Mirenek eta Amaiak belarritako BERDINAK erabiltzen dituzte (Iguales)
Mirenek eta Amaiak belarritako BERBERAK erabiltzen dituzte (Los mismos). Egun batzuetan Amaiak erabiltzen ditu eta beste zenbait egunetan Mirenek eramaten ditu.
Atzizkiak: -tasun, -keria
Bi atzizki hauek (-tasun , -keria) izen abstraktuak sortzeko balio dute, baina haien artean bada diferentzia bat:-TASUN
-Esanahia: Ezaugarri abstraktua adierazten du. Ezaugarri hau gehienetan ona izaten da: edertasun, elkartasun... Batzuetan ez da berez ona: itsutasun (cegera), eritasun (enfermedad); baina sujetoak ez dauka errurik.
Adibidez:
- gogor (duro) : gogortasun (dureza)
- ume (niño) : umetasun (niñez)
- itsu (ciego) : itsutasun (cegera)
-KERIA
Ezaugarri txarra adierazten du. Subjektuak errua duenean -keria erabiltzen da ia beti.
Kontuz: -A berezkoa da, ezin da kendu; beraz, "tontakeri bat" txarto dago, "tontakeria bat" esan eta idatzi behar da.
Adibidez:
- gogor (duro) : gogorkeria (crueldad, violencia)
- ume (niño) : umekeria (niñería)
- itsu (ciego) : itsukeria (obstinación)
Prolatiboa: zertzat, nortzat
Deklinabide kasu hau mugagabean deklinatzen da bakarrik, ez du singularrik ez pluralik.
Bi esanahi izan ditzake. Ikusiko dugu adibide baten bidez:
Semetzat hartu nuen (le tomé por hijo). Esaldi honek bi esanahi izan ditzake:
B) Semea izateko onartu nuen (le adopté)
Hona hemen beste adibide batzuk:
Dirudienenz, tontotzat hartu naute. (Según parece, me han tomado por tonto.)
Gorbata horrekin, zuzendaritzat hartu zuten, baina atezaina besterik ez. (Con esa corbata, le tomaron por el director.)
Telefonoz deitu diot eta zutzat hartu nau. (Le he telefoneado y me ha tomado por ti.)
Deklinabide kasu hau aditz jakin batzuekin erabili ohi da gehienetan: hartu, jo, eduki, eskaini eta eman. Hona hemen zenbait adibide:
Ez dute aintzakotzat hartu gure proposamena (no han tomado en consideración nuestra propuesta)
Ontzat eman dute, baina irregulartasun asko zeuden (lo han dado por bueno, pero había muchas irregularidades)
Tontotzat daukate, baina ez dute ondo ezagutzen (le tienen por tonto, pero no le conocen bien)
Oparitzat katakume bat eskaini zioten (le ofrecieron un gatito como regalo)
Genitibo indartua
Gogora dezagun izenorde indartuen erabilera:
"Noren" kasuaren pertsona eta aditzaren subjektuak diferenteak direnean, forma arruntak erabiltzen ditugu: nire, zure, gure, ... Adibidez:
Zuk nire autoa eraman duzu (nire autoa da eta zuk eraman duzu)
"Noren" kasuaren pertsona eta aditzaren subjektuak pertsona bera direnean, forma indartuak erabiltzen ditugu: neure, zeure, geure... Abididez:
Nik neure autoa eraman dut (nire autoa da eta nik eraman dut)
HAREN / BERE / BERAREN
Gainerakoetan ez bezala, 3. Pertsonan hiru forma ditugu. Hona hemen eskema bat:
Genitibo arrunta = haren
Forma hauen erabilerak zalantza eta oker asko sortzen ditu. Beraz, azter ditzagun banan-baban
Singularreko formei dagokienez, beraren forma indartua haren erakusletik eratorritakoa da, “BER” aurrizkia aplikatuz, eta aldez aurretik aipatutako pertsona edo izaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen da. Adibidez:
Haren etxera joan naiz. (He ido a su casa)
Ana aurkitu dut eta beraren etxera joan naiz. (He encontrado a Ana y he ido a su casa)
Bigarren esaldian Ana aipatuta dago, horregatik Haren erabili beharrean, Beraren erabiltzen dut
Bere, aldiz, genitibo bihurkaria dugu eta goraxeago emandako arauari jarraikiz erabiltzen da. Ikus dezagun adibide bat:
-
Anak bere autoa ekarri du (Anaren autoa da eta Anak ekarri du)
-
Anak haren autoa ekarri du (beste pertsona baten autoa da eta Anak ekarri du)
Bigarren esaldian beste pertsona hori ez dago aipatuta, baldin aipatzen badugu, orduan indartua erabili behar dugu. Adibide gehiago ikusiko dugu:
Ana haren etxera joan da (Ana ha ido a su casa: No a la casa de Ana, sino a la de otra persona)
Ana bere etxera joan da (Ana a ido a su casa: A su propia casa, a la casa de Ana)
Anak Iñaki aurkitu du eta beraren etxera joan da (Ana ha encontrado a Iñaki y ha ido a su casa: A la casa de Iñaki)
Hona hemen beste zenbait adibide:
-
Jon bere autoan etorri da
-
Ni haren autoan etorri naiz
-
Jon aurkitu dut eta berarekin egon naiz
-
Marta bere ahizparekin bizi da
-
Hori Marta da eta berarekin bizi naiz
-
Xabier bere lagunekin joan da
-
Gu haren lagunekin goaz
-
Xabier ezagutzen duzu? Ba, beraren lagunekin goaz
HAIEN / BERAIEN / EUREN
Pluraleko formekin ere beste hainbeste gertatzen da eta hiru forma dauzkagu:
Genitibo arrunta: haien
Genitibo indartua: beraien
Genitibo bihurkaria: euren (bere, beren)
Euskalkien arabera, euren formaren ordez, beren eta bere erabiltzen dira.
Ikus ditzagun zenbait adibide:
- Gurasoak euren autoan etorri dira
- Gurasoak aurkitu ditugu eta beraien autoan etorri gara
- Umeak euren gelan daude
Birdeklinazioa
BIRDEKLINAZIOA
01.- -KO atzizkiaren bidezkoak
Euskaraz deklinabide kasu guztiek, NOR, NORI, NORK eta NOREN izan ezik, -ko atzizkia har dezakete eta, honela, berez adizlagun direnak izenlagun bihurtzen dira.
Ikus dezagun -KO atzizkia erantsiz gero nola geratzen diren deklinazio kasuak:
Aditzlaguna > izenlaguna
Non > nongo Nora > norako Nondik > Nondiko Noraino > norainoko Norantz > noranzko Zerez > zerezko |
Aditzlaguna > izenlaguna
Norekin > norekiko Norentzat > norentzako Norengatik > norengatiko Norengana > norenganako Norengandik > norengandiko |
Baliabide hau oso erabilia da batez ere erlatibozko perpausak ekiditeko, honela esaldien luzera asko laburtzen baita. Adibidez:
Donostiara doan bidea = Donostiarako bidea
Zurekin ditudan harremanak = Zurekiko harremanak (las relaciones contigo, con respecto a ti)
Zuregan daukagun maitasuna = Zureganako maitasuna (el amor a ti)
Ikus daitekeenez, “egurrez, Donostiara, zurekin eta zuregana” aditz lagunak dira, hau da, zuzenean aditzari lotzen zaizkio.
Baina “egurrezko, Donostiarako, zurekiko eta zureganako” zuzenean izenari lotuak daude, hau da, izenlagunak dira.
Behin ko atzizkia hartu ondoren berriro deklina daitezke, hau da, ondoan duten izenaren elipsia eginez gero hari zegokion kasua bereganatzen dute.
Plastikozko jostailuak lurrean utzi ditut, eta egurrezkoak arasa horretan
Harekikoak aspaldi moztu nituen (harekiko harremanak).
Bai hondartzarako bideetan, bai mendirakoetan automobil ilara handiak daude
02.- -REN atzizkiaren bidezkoak
Noren atzizkiz osatutakoak zuzenean birdeklina daitezke; izan ere, noren kasua daraman hitza izenlagun baita jadanik. Adibideak:
Hauek dira nireak
Nire etxeari su eman diote, zureari berriz ez.
Pello nire emaztearen ondoan eseriko da eta ni Josurenaren ondoan
ADITZA
Nor-nork sistema iraganean
Estas formas se utilizan cuando hay un sujeto (NORK) y un objeto (NOR/ZER)
Ejemplo:
Estudié euskera
Euskera ikasi NUEN (ZER= EUSKERA / NORK= NIK (YO)
Tabla del auxiliar cuando NOR es únicamente tercera persona (sig. o pl.)
Por ejemplo:
Yo los llevé en el coche > Nik autoan eraman nituen
NUEN (nik/hura) HUEN ZUEN GENUEN ZENUEN ZENUTEN ZUTEN |
NITUEN (nik/haiek) HITUEN ZITUEN GENITUEN ZENITUEN ZENITUZTEN ZITUZTEN |
Tabla del auxiliar para las restantes personas
Por ejemplo:
Vosotros nos saludásteis > zuek (gu) agurtu gintuzuen
NOR (ni) NINDU (e) (hi) HINDU (e) _ (gu) GINTU(e)(z) (zu) ZINTU(e)(z) (zuek) ZINTUZTE _ |
NORK dan (nik) a/nan (hik) _ -n gun (guk) zun (zuk) zuen (zuek) ten (haiek) |
y aquí lo teneis en su forma desarrollada:
NI |
HI |
HURA |
GU |
ZU |
ZUEK |
HAIEK |
|
NIK |
------- |
hindudan |
nuen |
------- |
zintudan |
zintuztedan |
nituen |
HIK |
ninduan nindunan |
------- |
huen |
gintuan gintunan |
------- |
---------- |
hituen |
HARK |
ninduen |
hinduen |
zuen |
gintuen |
zintuen |
zintuzten |
zituen |
GUK |
------- |
hindugun |
genuen |
------ |
zintugun |
zintuztegun |
genituen |
ZUK |
ninduzun |
-------- |
zenuen |
gintuzun |
------- |
--------- |
zenituen |
ZUEK |
ninduzuen |
-------- |
zenuten |
gintuzuen |
------- |
--------- |
zenituzten |
HAIEK |
ninduten |
hinduten |
zuten |
gintuzten |
zintuzten |
zintuzteten |
zituzten |
Advertencia: la forma correspondiente a HAIEK ZU es zintuzten, que, como veis, es la misma que la correspondiente a HARK ZUEK. Lo cual produce cierta ambiguedad que se resuelve por el contexto de la oración.
Aditz sintetikoak iraganean
Las formas sintéticas son aquellas en las que el verbo se concentra en una sola palabra. Sólo unos pocos verbos poseen formas sintéticas y, además, éstas únicamente sirven para indicar algunos tiempos:
-
Presente
Noa > voy
-
Preterito imperfecto
Nindoan >iba
He aquí algunos verbos sintéticos.
EDUKI (tener) |
ERAMAN (Llevar) Plural |
EKARRI (Traer) |
JAKIN (Saber) |
IBILI (Andar) |
EGON (Estar) |
ETORRI (Venir) |
JOAN (Ir) |
Iraun aditza
IRAUN: durar, permanecer, perdurar. Aditz hau NOR-NORK sistemakoa da eta forma trinkoak ditu:
ORAINALDIA
LEHENALDIA
Nik diraut
nirauen
Hik dirauk/n
hirauen
Hark dirau
zirauen
Guk diraugu
genirauen
Zuk dirauzu
zenirauen
Zuek dirauzue
zenirauten
Haiek diraute
zirauten
ADIBIDEAK:
Zenbat dirau film horrek? : ¿Cuánto dura esa pelicula?
Munduak dirauen artean : mientras dure el mundo
Lasterketak ordu eta erdi dirau: la carrera dura hora y media
Bizirik diruauen bitartean: mientras permanezca vivo
Hiru ordu iraun du filmeak: la película ha durado tres horas
Baldintza erreala
Por medio de la condición real se expresa una situación que está cerca de la realidad.
La frase se construye del siguiente modo:
La condición se expresa en presente o pasado añadiendo la partícula BA al auxiliar del verbo en presente o pasado, este irá al final de la frase y será seguido de una coma.
La consecuencia puede ser expresada en futuro, imperativo o potencial
Ejemplos:
Pelikula ikusi badu, argumentoa ezagutuko du (si ha visto la película, conocerá el argumento)
Pelikula ikusten baduzu, gustatuko zaizu (si ves la película, te gustará)
Nahi baduzu, etorri gurekin (si quieres, ven con nosotros)
¿Para que sirve?
Para expresar intenciones:
Para amenazar:
Para ofrecer:
Baldintza hipotetikoa
- Aditz nagusiari -KO marka ezartzen zaio beti
- Laguntzaile bereziak erabiltzen dira, bai baldintzan, baita ondorioan ere:
NOR |
NOR-NORI | NOR-NORK | NORK ZER NORI |
Banintz Bahintz Balitz Bagina Bazina Bazinate Balira |
Balitzait (balitzaizkit) Balitzaik/n (balitzaizkik/n) Balitzaio (balitzaizkio) Balitzaigu (balitzaizkigu) Balitzaizu (balitzaizkizu) Balitzaizue (balitzaizkizue) Balitzaie (balitzaizkie) |
Banu (banitu) Bahu (bahitu) Balu (balitu) Bagenu (bagenitu) Bazenu (bazenitu) Bazenute (bazenituzte) Balute (balituzte) |
Bani (zki) T Bahi (zki) K/N Bali (zki) O Bageni (zki) GU Bazeni (zki) ZU Bazeni (zki) ZUE te Bali (zki) E te |
Adibideak:
- Kiniela asmatuko banu = Si (yo) acertara o acertase la quiniela
- Atsegina (izango) bazina = Si (tú) fueras o fueses agradable
- Gaurko partidua irabaziko balute = Si ganaran o ganasen el partido
- Liburua utziko balidate = Si me dejaran o dejasen el libro
- Dirua banu = Si (yo) tuviera o tuviese dinero
NOR | NOR-NORI | NOR-NORK | NORK ZER NORI |
nintzateke hintzateke litzateke ginateke zinateke zinatekete lirateke |
litzaidake (litzaizkidake) litzaiake/litzainake (litzaizkiake/litzaizkinake) litzaioke (litzaizkioke) litzaiguke (litzaizkiguke) litzaizuke (litzaizkizuke) litzaizueke (litzaizkizueke) litzaieke (litzaizkieke) |
nuke (nituzke) huke (hituzke) luke (lituzke) genuke (genituzke) zenuke (zenituzke) zenukete (zenituzkete) lukete (lituzkete) |
Ni (zki) DA ke Hi (zki) A/NA ke Li (zki) O ke Geni (zki) GU ke Zeni (zki) ZU ke Zeni (zki) ZUE ke te Li (zki) E ke te |
Adibideak:
- Kiniela asmatuko banu, lagunekin ospatuko nuke = Si (yo) acertara o acertase la quiniela, lo celebraría con los amigos
- Atsegina (izango) bazina, hobeto biziko zinateke = Si fueras o fueses agradable, vivirías mejor
- Gaurko partidua irabaziko balute, lehenak izango lirateke sailkapenean = Si ganaran o ganasen el partido, serían los primeros
- Liburua utziko balidate, eskertuko nieke = Si me dejaran o dejasen el libro, se lo agradecería
- Dirua banu, motor bat erosiko nizuke = Si (yo) tuviera o tuviese dinero, compraría una moto
- Kafe bat hartuko nuke = (yo) tomaría un café
- Lagunduko zenidake hau egiten? = ¿Me ayudarías a hacer esto?
- Ederki egongo ginateke orain hondartzan = estaríamos muy bien ahora en la playa
Baldintza irreala iraganean
BALDINTZA IRREALA IRAGANEAN
Baldintza irrealean, gertatu ez den iraganeko alegiazko egoera aurkezten da baldintzari dagokion zatian, eta bere ondorio gertaezina deskribatzen da ondorioari dagokion zatian. Argiago ikusiko dugu hurrengo adibideekin:
Gurekin etorri balitz, hobeto pasatuko zukeen (Si hubiera venido con nosotros, lo habría pasado mejor)
EGITURA
- Baldintza egiteko aditz partizipioa (etorri, piztu...) eta alegiazko baldintzazko laguntzaileak (balitz, bazenu...) erabiltzen ditugu. Bien artean izan partikula tarteka daiteke:
etorri balitz = etorri izan balitz
-Ondorioa egiteko, baldintzazkoaren ondorio iragana erabiltzen dugu: Forma hauek ohiko alegiazko adizkiei -en partikula erantsiz lortzen dira (adibidez: nintzatekeen, zinatekeen, etab.), eta hirugarren pertsonakoen hasierako L-ren ordez Z- jarriz (luke > zukeen). Tauletan ikus dezakegun bezala
Ahalera hipotetikoa
Ahalera hipotetikoa, edo alegiazko ahalera, egoera bat gertatzeko posibilitatea adierazteko erabiltzen da. Posibilitate hori irreala izaten da. Adibidez:
Ahalera erreala:
Autobusa galtzen baduzu, trenean joan zaitezke: Si pierdes el autobús, puedes ir en tren. (Hemen ahalera erreala erabili dugu trenean joateko posibilitatea erreala delako, tren hori existitzen da eta)
Ahalera hipotetikoa:
Bihar euririk egingo ez balu, mendira joan zintezke: Si mañana no lloviera, podrías ir al monte. (Hemen ahalera hipotetikoa erabiliko dugu posibilitatea irreala delako, gaur euria ari du eta biharko berdin espero dugu)
EGITURA
- Aditz nagusia: aspektu markarik gabe, hots, aditzoina (har nezake, ikus liteke...)
- Aditz laguntzailea: -KE morfema duten ahalerako alegiazko adizkiak (har nezake, ikus liteke...). Beheko koadroan ikus ditzakezue aditz laguntzaileari dagozkion formak:
Ahalerako beste zenbait egitura
Ahalerako adizkiez gain, ondoko egiturak ere erabiltzen dira ahaltasuna eta ezintasuna adierazteko:
- -t(z)ea / t(z)erik eduki
Ez daukagu mendira joaterik (no podemos ir al monte)
Egotea daukazu = puedes estar, tienes posibilidades de estar
Baduzu joaterik? = ¿puedes ir? ¿tienes posibilidades de ir?
Ez daukagu joaterik = No tenemos posibilidades de ir, no podemos ir.
- -t(z)ea / t(z)erik egon
Ez dago kotxez joaterik ( no se puede ir en coche)
Ikustea dago = Hay posibilidades de ver, se puede ver
Badago ordaintzerik? = ¿Hay posibilidades de pagar? ¿se puede pagar?
Ez dago joaterik = No hay posibilidades de ir, no se puede ir
Subjuntiboa
Subjuntiboa
Zertarako erabiltzen da?
Subjuntiboak lau erabilera dauzka :
Helburua adierazteko
Nahia adierazteko
Agindua adierazteko
Perpaus konpletiboak : Kontuz ibil dadila esan diot. (Le he dicho que ande con cuidado)
¿Nola erabiltzen da?
Subjuntiboarekin aditz-oina (etor, ibil, ikus, har,...) erabiltzen da eta aditz laguntzaile bat Nor, Nor-Nori, Nor-Nork edo Zer-Nori-Nork sistemetakoa. Apunte-orri honen azpian ikus ditzakezu aditz laguntzaile horien kuadroak bai orainaldian, bai lehenaldian. Adibidez:
Orainaldian: Etor dadin nahi dut (Quiero que venga)
Lehenaldian: Etor zedin nahi nuen (Quería que viniese)
¿Noiz erabiltzen da?
Gaur egungo euskara mintzatuan subjuntiboa oso gutxitan erabiltzen da, ezinbestean baino ez. Gehienetan, subjuntiboaren ordez nominalizazioak erabiltzen dira (-T(z)ea, -t(z)eko)
Helburua adierazteko, -t(z)eko erabiltzen da:
Nahia adierazteko, -t(z)ea erabiltzen da:
Perpaus konpletiboan, -t(z)eko erabiltzen da:
Beraz, mintzatzean sarriago erabiltzen dira nominalizazioak; idaztean, berriz, subjuntibozko formak erabil daitezke. Baina, kontuz!, subjuntiboa ez da erabiltzen esaldi nagusiaren subjektua eta esaldi subordinatuaren subjektua pertsona bera denean. Adibidez:
He comprado un libro para que lo leas = Liburu bat erosi dut zuk irakurtzeko (Ondo) = liburu bat erosi dut irakur dezazun (Hau ere ondo dago, pertsona ezberdinak direlako: nik erosi eta zuk iraurri)
Noiz erabiltzen da –(e)n eta noiz –(e)la?
Subjuntibozko aditz laguntzaileak bi bukaera izan ditzake: –(e)n eta –(e)la; adibidez: dadin / dadila. Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?
-(e)n erabiliko da helburua adierazteko (Irakur dezan utzi diot), nahia (Etor dadin nahi dut) eta aginduak emateko, baina lehenengo pertsonarekin (Has gaitezen lanean)
-(e)la erabiliko da konpletiboarekin (Joan zaitezela esan du) eta aginduak emateko, baina 3. pertsonarekin (Joan dadila etxera)
Agintera
Hay varias formas de dar una orden en euskara
El imperativo se puede expresar por medio de:
Verbo sin conjugar: ETORRI hona! ¡ven aquí!
Ver conjugado: ETOR ZAITEZ hona!
En este último caso, el verbo pierde su parte final = tu, du, i.... excepto si acaba en -N, entonces no pierde nada y después se añade el auxiliar del sistema que corresponda.
En el siguiente cuadro puedes ver las formas más habituales de los sistemas NOR, NOR-NORK y NOR-NORI-NORK, hemos suprimido las formas de NOR-NORI porque su uso está fuera de la forma coloquial en la que te vas a mover en esta primera etapa.
NOR
ZAITEZ (zu)
ZAITEZTE (zuek)
etor zaitez = ven / etor zaitezte = venid
NOR-NORK
(es el sistema de verbos transitivos > sujeto NORK y objeto directo NOR)
EZAZUE / ITZAZUE (zuek)
NOR-NORI-NORK
IEZA es la parte que refleja el objeto singular, si fuera plural (las manos) diríamos iezazki / DA es la parte de NORI = niri / ZU es la parte que representa a zuk (NORK).
Más adelante verás que las formas del NOR-NORI-NORK suelen emplearse contraídas.
ZER |
NORI |
NORK |
DA (a mí) |
||
ZU (tú) |
||
IEZA(ZKI) |
IO (a él) |
|
GU (a nosotros) |
||
ZUE (vosotros) |
||
IE (a ellos) |
Eman iezaiozu eskua = dále la mano
Eman iezazkiozu eskuak = dále las manos
Irakur iezaguzue liburua = leednos el libro
Irakur iezazkiguzue liburuak = leednos los libros
Agintera: forma trinkoak
Egon, joan, etorri... bezalako aditzen kasuan, perifrastikoez gain (etor zaitez, joan hadi, egon zaitezte...) adizki trinkoak ere erabil daitezke aginduak emateko.
egon |
joan |
etorri |
ibili |
|
zu |
zaude |
zoaz |
zatoz |
zabiltza |
zuek |
zaudete |
zoazte |
zatozte |
zabiltzate |
Adibidez:
- Bai, zaude lasai! (Si, ¡estate tranquilo!)
- Zatoz, azkar! (¡Ven, rápido!)
- Zabiltzate erne! (¡Andad atentas!)
NOR-NORK saileko aditzekin:
Bestalde, transitiboak (nor-nork sistemakoak) ere baditugu:
Adibidez, eraman aditzarekin forma perifrastikoa (eraman ezazu) erabiliz gain, forma trinkoa ere egin dezakegu (eramazu): eraman + ezazu > eramazu
eman |
utzi |
esan |
egin |
|
zuk |
emazu |
utzazu | esazu | egizu |
zuek |
emazue |
utzazue | esazue | egizue |
ZER-NORI-NORK saileko aditzekin:
eraman + iezaiozu > eramaiozu
eman |
utzi |
esan |
egin |
|
niri |
emadazu |
uztazu | esadazu | egidazu |
hari |
amaiozu | utziozu | esaiozu | egiozu |
guri |
emaguzu | uzkuzu | esaguzu | egiguzu |
zuri |
||||
zuei |
||||
haiei |
emaiezu | utziezu | esaiezu | egiezu |
Adizki trinko hauek, ezin dira ezezko perpausetan erabili:
Baiezkoak:
- Zoaz hemendik!
- Emadazu bat!
Ezezkoetan betiko formak erabili behar dira:
- Ez zaitez joan!
- Ez iezadazu eman!
Aditz izena edo nominalizazioa
Aditzoinari -t(z)e marka eransten bazaio, aditzak izen bihurtzen dira
aditzoina | |
aditz izena |
(heldu) hel (egin) egin (etorri) etor |
+ -t(z)e >
|
heltze egite etortze |
Aditz-izena, izena den aldetik, deklinatu egin daiteke. Hona hemen kasurik erabilienak (EGIN aditza hartu dugu adibidetzat):
NOR |
egiteA |
NORA |
egiteRA |
NORK |
egiteAK |
NONDIK |
egiteTIK |
NORI |
egiteARI |
NONGO |
egiteKO |
NOREN |
egiteAREN |
NORENGATIK |
egiteAGATIK |
NON |
egiteN, egiteAN |
ZERTAZ |
egiteAZ |
Marka hauek daramatzaten aditz izenak, batzuetan, aditz jakinekin batera erabiltzen dira:
-t(z)ea
NOR galderari erantzuten dio. Besteak beste, ondorengo aditzekin erabiltzen da:
- Niri mendira joatea gustatzen zait
- Berriro egitea pentsatu dut
- Debekatuta dago autoak aparkatzea
- Sua itzaltzea ahaztu zait
- Azkenean, aprobatzea lortu dut
- Dena ondo irtetea espero dut
- gauzak ondo egitea komeni da
Aditz-izena NORK motako aditz baten subjektua denean erabiltzen da. Adibidez:
- Tranpa egiteak ez dizu ezer onik ekarriko
- Negar egiteak ez du ezer konpontzen
- Hori egiteak ez dauka zentzurik
- Bera horrela ikusteak tristura handia ematen dit
- Alkohola edateak kalte egiten dizu
Forma honek NORI? galderari erantzuten dio. Batez ere, utzi, ekin eta iritzi aditzekin erabili ohi da.
- Erretzeari utzi behar diot
- Heldu bezain laster idazteari ekin zion
- Zer deritzozu mendira joateari?
Forma hau aditz-izena NOREN kasuaren mugatu singularrean deklinatuz lortzen da.
- Ni greba egitearen kontra nago
- Hori gauzak txarto egitearen ondorioa da
Forma honek ZERTAN? galderari eratzuten dio eta ondorengo aditzekin erabiltzen da, besteak beste:
- Euskara ikasten hasi naiz
- Txistua jotzen ikasi dut
- Hori egiten lagunduko dizut
- Ez didate sartzen utzi
- Telebista ikusten ari da
- Hori egiten nekatuta nago
- Honela egiten ohituta gaude
- haurrari jaten eman behar diot
Zenbaitetan aditz-izena NON kasuaren mugatu singularrean deklina daiteke; batez ere, denborazko esaldiak egiteko:
- Hori esatean lotsatu zen
NORA edo zertara kasuari erantzuten dio eta ondorengo aditzekin erabili ohi da, besteak beste:
- Daraman diru guztia ematera behartu dute
- Batzarrean, hitz egitera ausartu zen
- Afaltzera gonbidatu gaituzte
- Oria erostera joan da
- Informazioa lortzeko, dirua ordaintzera heldu da
NONDIK kasuaren mugatu singularrean deklinatuz lortzen da. Hona hemen zenbait adibide:
- Zuzendariarekin hitz egitetik nator
- Soldaduska egitetik libratu naiz
- Autoa garbitzetik itzuli da
Oso erabilia da: ZERTARAKO galderari eratzuten dio:
- Mendira joateko erosi ditut bota hauek
- Amak umeari jateko esan dio
- Bihar hondartzara joateko asmoa daukat
- bazkaldu ostean kafea hartzeko ohitura daka
- Ohera joateko ordua da
- Ez daukat afaltzeko gogorik
ZERGATIK galderari erantzuten dio:
- Zergatik gaixotu da? Ez jateagatik
ZEREZ edo ZERTAZ galderari erantzuten dio. Adibidez:
- Pozten naiz zu hemen ikusteaz
- Nekatuta nago beti gauza bera esateaz (= nekatuta nago beti gauza bera esaten)
- Aspertuta nago itxaroteaz ( = aspertuta nago itxaroten)
- Neu arduratuko naiz afaria prestatzeaz
Nominalizazioa: -t(z)en
¿Cómo se dice en euskera : "sé tocar el piano"?
Si lo sabido consiste en una acción verbal (saber escribir, saber hacer algo, saber estar, etc...) el verbo lleva la terminación -t(z)en
Zer dakizu egiten? ¿Qué sabes hacer?
Ba al dakizu euskaraz hitz egiten? ¿Sabes hablar euskera?
Nik ez dakit hau erabiltzen Yo no sé manejar esto
Osabak ez daki autoa eramaten El tío no sabe llevar el coche
Honek badaki gauzak esaten Este sí sabe decir las cosas
Ez dakizue behar bezala erantzuten No sabéis contestar como es debido
Nominalizazioa: -t(z)eko.
-T(Z)EKO
Forma honek zertarako galderari erantzuten dio. Horretaz gain, forma honekin erabiltzen diren zenbait aditz-lokuzio dira:
PREST EGON: (estar dispuesto / preparado)
Edozer egiTEKO PREST dago
ASMOA IZAN: (tener inteción de)
Bihar hondartzara joaTEKO ASMOA daukat
OHITURA IZAN: (tener costumbre de)
Bazkalostean kafetxo bat harTZEKO OHITURA daukat
GOGOA IZAN: (tener ganas de)
Ez daukat afalTZEKO GOGORIK
ASTIA IZAN: (tener tiempo)
Ez daukat ezer egiTEKO ASTIRIK
GAI IZAN: (ser capaz de)
Ez naiz hori egiTEKO GAUZA / GAI
ORDUA IZAN: (ser hora de/para)
Ohera joaTEKO ORDUA da
Nominalizazioa: -t(z)eko gogoa
Las formas terminadas en -t(z)eko pueden ir acompañadas de sustantivos y formar nuevos sintagmas:Galtzeko beldurra: miedo de perder
Zerbait egiteko asmoa: intención de hacer algo
Nominalizazioa: -t(z)ea nahi dugu.
Cuando el sujeto de ambos verbos (joan eta nahi izan) es el mismo, se usa el participio (egin, etorri, ikusi...):
Pero cuando el sujeto es distinto entonces se utiliza la nominalización (egitea, etortzea, ikustea...):
Nominalizazioa: -t(z)earen
Forma hau aditz-izena NOREN kasuaren mugatu singularrean deklinatuz lortzen da. Hona hemen zenbait adibide:
- Ni greba egitearen kontra nago. (Yo estoy en contra de hacer huelga.)
- Gu egia esatearen alde gaude. (Nosotros estamo a favor de decir la verdad.)
- Hori gauzak txarto egitearen ondorioa da. (Eso es la consecuencia de hacer mal las cosas.)
- Gauzak behar bezala ez egitearen errua zurea da. (La culpa de no hacer las cosas como debe ser es tuya)
Arazi, eragin
1-Erabilera
- Aditz hau, normalean, ez doa bakarrik; baizik beste aditzei loturik. Beste aditzen esanahia modifikatzen du, aditz kausatiboak edo faktitiboak sortuz (erdaraz; hacer, realizar algo, obligar a...). Adibidez:
Sartu (entrar) >> Sarrarazi (hacer entrar): Nik txakurra etxera sarrarazi dut (le he hecho entar a casa).
-Aditz erroari (sar, ibil, ikus, apur...) eransten zaio, eta ez partizipioari (sartu, ibili, ikusi, apurtu). Adibidez:
sartu >> sarrarazi
-Aspektu marka desberdinak hartzen ditu: arazi, arazten, araziko. Adibidez:
Lehen barrura sarrarazi dut (antes le he hecho entrar)
Orain barrura sarrarazten dut (ahora le hago entar)
Gero barrura sarraraziko dut (luego le haré entar).
2-Aditz laguntzailea
-Aurrean doan aditza NOR sistemakoa bada, "arazi" aditzak NOR-NORK sistema hartzen du. Adibidez:
-Zirkulazioa gelditu zen >> Ertzainek zirkulazioa geldiarazi zuten (hicieron detenerse)
-Aurrean doan aditza NOR-NORK sistemakoa bada, "arazi" aditzak ZER-NORI-NORK sistema hartzen du. Adibidez:
-Guk poesiak irakurri ditugu >> Hark guri poesiak irakurrarazi dizkigu (nos ha hecho leer)
3-Eragin
EGIN aditz laguntzailea denean ("Barre egin", "Negar egin"...) , ERAGIN erabiltzen da eta ez ARAZI. Adibidez:
Nik barre egin dut >> Txisteak niri barre eragin dit (me ha hecho reir)
SINTAXIA
Galdegaia
Galdegaia perpausaren barruan nabarmendu nahi den elementua da, berak biltzen baitu informazio nagusia.Perpauseko edozein atal izan daiteke galdegaia (izena, adjetiboa, adberbioa, aditza...) eta bide ezberdinak erabiltzen dira atal hori markatzeko.
Hona hemen batzuk:
Galdegaia aditza ez denean
Nabarmendu nahi den esaldiko atala aditzaren aurrean jartzen da:
Aitak haurrari sagarra eman dio (Zer?) Lo que le ha dado el padre al niño ha sido una manzana
Sagarra haurrari aitak eman dio (Nork?) El que le ha dado la manzana al niño ha sido el padre
Aitak sagarra haurrari eman dio (Nori?) A quien le ha dado la manzana el padre ha sido al niño
Horrexegatik hain zuzen...
- Galderetan galdetzailea aditzaren aurre-aurrean jartzen da beti, bera baita galdegaia.
Nolakoa da zure herria?
- Erantzunetan galdetzaileen bidez eskatu zaigun informazio zatia jartzen da aditzaren aurrean.
Zer gorde du kutxan? Disketea gorde du Ha sido el disquete lo que ha guardado
- Zenbait hitz, galdegai direnean, gehiago markatu daitezke -xe, -txe bezalako atzizkiak erabiliz.
Hor duzu, aurre-aurrean (Ahí lo tienes) > Hortxe duzu... (Ahí es donde lo tienes)
Pertsona izenordainek ere forma berezia har dezakete:
Ni izan naiz (he sido yo) > Neu izan naiz (soy yo el que ha sido)
Guk irabazi dugu (nosotros hemos ganado) > Geuk irabazi dugu (nosotros somos los que hemos ganado)
Galdegaia aditza denean
Aditza bera ere izan daiteke galdegaia. Kasu hauetan:
- Forma perifrastikoetan egin tartekatzen da aditz nagusia eta laguntzailearen artean:
Umea jausi egin da (lo que le ha sucedido al niño es que se ha caido)
- Forma trinkoetan, ba- partikula jartzen da aditzaren aurrean
Nik badakit hori
Oharra
Urdin koloreko itzulpenetan ikus dezakezunez, gaztelaniaz galdegaia edo nabarmendu nahi den informazioa adierazteko, perifrasis luze bat erabilzten da (erlatibozko esaldi bat). Baina, kontuz!, euskeraz gaztelaniazko kalkoak ebitatu behar dira. Adibidez: Bueno, yo ahora lo que voy a hacer es irme esateko ez dugu horrelakorik esan behar: Beno, nik orain egingo dudana joatea izango da, baizik euskera jatorrean horrelakoa esango dugu: Beno, ni joan egingo naiz!
Alborakuntza
Alborakuntzako perpausak (Oraciones coordinadas yuxtapuestas)
Gehienetan alborakuntza hitz edo egitura bat errepikatuz bideratzen da. Lau mota bereiz ditzakegu:
1. Emendiozko alborakuntza
2. Hautaritzako alborakuntza
3. Aurkaritzako alborakuntza
4. Kausazko alborakuntza
1. Emendiozko alborakuntza (yuxtaposición copulativa)
Bigarren perpausak aurrekoak esandakoari zerbait gehitu edo gaineratu egiten dio:
- Ez du berak lanik egiten, ez niri lan egiten uzten. (Ni trabaja ella, ni me deja trabajar a mí)
- Bai zu, bai Agurtzane, bai Karmele gonbidatuta zaudete. (Estais invitadas tanto tú, como Agurtzane, como Karmele)
- Etxea dela, lana dela, erosketak direla, gainezka nago egun osoan. (Que si es la casa, que si es el trabajo, que si son las compras, estoy a rebosar todo el día)
- Nahiz irabazi, nahiz galdu, berdin berdin kobratuko du. (Ya gane, ya pierda, cobrará igual)
- Zein hori egin, zein bestea egin, elkarren antzeko. (Tanto hacer eso, como hacer lo otro, igual de parecidos)
- Hala hori, nola bestea, biak dira oso onak. (Tanto ese, como el otro, los dos son muy buenos)
- Herritar guztiak, nola gizon hala emakume, hara bildu ziren. (Todos los ciudadanos, tanto los hombres como las mujeres, se reunieron allí)
- Nork etxean, nork soroan, denek laguntzen zuten. (Quien en casa, quien en el campo, todos ayudaban)
- Entzun ez ezik, ikusi ere egin dut. (No sólo lo he oido, también lo he visto)
- Ez bakarrik oporretan, asteburuetan ere hara joaten gara. (No sólo en vacaciones, los fines de semana también vamos allá)
2. Hautakaritzako alborakuntza (yuxtaposición disyuntiva)
Juntagai bi edo gehiagoren arteko aukera edo hautaketa adierazteko erabiltzen da
- Edo sartu , edo irten, baina ez gelditu hor erdian (O entra, o sal, pero no te quedes ahí en medio)
- Ez dut ulertzen: ala ez diote ezer esan, ala ez zaio interesatzen. (No lo entiendo: o no le han dicho nada, o no le interesa)
3. Aurkaritzako alborakuntza (yuxposición adversativa)
Juntagai bien arteko aurkaritza edo kontrastea adierazteko erabiltzen da:
- Alde batetik interesatzen zaigu; bestetik garestiegia da. (Por una parte nos interesa, por otra es demasiado caro)
- Batzuk oso ondo daude; beste batzuk ez daude hain ondo. (Algunos están muy bien; otros no están tan bien)
- Batekin gustura egon da; bestearekin , ordea, ez da ondo moldatu. (Con uno ha estado a gusto; con el otro, por el contario, no se ha arreglado bien)
4. Kausazko alborakuntza (yuxtaposición causal)
Hala... nola... egituraren antz-antzekoa da, baina hemen kausa adierazten du. Sarritan aditza ezabatu egiten da:
- Nolako aita, halako semea. (Como es el padre, así es el hijo)
- Eguzkia nora, zapiak hara . (A donde va el sol, allá van los paños)
- Umeek, badakizu: zer ikusi, hura ikasi (Los niños, ya sabes: eso que ven, eso que aprenden)
Zehar estiloa
ZEHAR ESTILOA (El estilo indirecto)
GALDERA-ESALDIAK (Frases interrogativas)
Pueden ser de dos tipos:
Directas (galdera zuzenak)
Zer ordu da? ¿Qué hora es?
Non dago museoa? ¿Dónde está el museo?
Indirectas (Zehar galderak)
- Incluidas dentro de otra pregunta
Badakizu zer ordu den? ¿Sabes qué hora es?
Esango didazu non dagoen museoa? ¿Me puedes decir dónde está el museo?
- Incluidas dentro de otra frase que no tiene por qué ser una pregunta
Ez dut gogoratzen non ipini dudan erlojua. No recuerdo dónde he puesto el reloj
Ez dakit bazkaltzera etorriko diren. No sé si vendrán a comer
Las indirectas son las que llamamos en euskara ZEHAR GALDERAK. Para construirlas utilizamos la fórmula siguiente: añadir al verbo auxiliar ..-(e)N
Ez dakit non dagoEN (no se donde está)
A veces son introducidas por la partícula ea (a ver si... / ...si...)
Galdetu EA etorri dEN (pregunta a ver si ha venido)
También pueden llevar la formula ...-(e)N ala EZ
Ez dakit joango naizEN ala ez (no se si iré o no)
LLamamos oraciones completivas a las que usamos cuando estamos contando o refiriendo (discurso referido) lo que otras personas han dicho, ordenado o preguntado " ha dicho que no está..." "Ha preguntado cuándo vendrá..."Le ha pedido que venga").También producimos oraciones completivas cuando expresamos nuestra opinión "yo creo que..." Las oraciones completivas, como el resto de las subordinadas, están insertadas en una oración principal y responden a la pregunta ZER? (¿Qué?). En este capítulo vamos a estudiar cómo funcionan las oraciones completivas y su relación con la principal.
Las oraciones completivas pueden tomar dos formas, según la oración principal sea afirmativa o negativa. He aquí un esquema:
Afirmativas : añadiendo (e)-LA al auxiliar del verbo subordinado o al propio verbo si fuera sintético (etorriko dELA / datorrELA)
Negativas: añadiendo -(E)NIK al auxiliar o al sintético como en el caso anterior (aunque no siempre) etorriko dENIK / datorrENIK
Veamos algunos ejemplos:
Etxean dagoeLA uste dut : Creo que está en casa
EZ dut uste etxean dagoeNIK : No creo que esté en casa
Etorriko deLA esan du : Ha dicho que vendrá
EZ du esan etorriko deNIK : No ha dicho que vaya a venir
Pentsatu bihar igandea deLA: Piensa que mañana es domingo
EZ pentsa hain erraza deNIK: No pienses que es tan fácil
Ezagutzen dudaLA uste dut: Creo que le conozco
EZ dut uste ezagutzen dudaNIK: no creo que le conozca
Es frecuente el uso incorrecto de la forma negativa; así, pues, habrá que andar con cuidado. Para evitar errores, conviene saber de memoria que con las siguientes frases, que son con mucho las que más se utilizan, ha de usarse la forma negativa:
EZ DUT USTE__________________-NIK (No creo que...)
EZ PENTSA____________________-NIK (No pienses que...)
EZ DIRUDI_____________________-NIK (No parece que...)
También hay que tener cuidado de no confundir la oración principal y la subordinada, pues la principal es la que nos indica si debemos poner -LA o -NIK. El hecho de que la subordinada sea afirmativa o negativa no influye para nada. Por ejemplo:
Uste dut ez dagoela etxean : Creo que no está en casa
Ez dela joango esan du : Ha dicho que no irá
En estos dos ejemplos la oración subordinada (ez dago, ez da joango) es negativa, pero la principal es afirmativa (uste dut, esan du); de ahí que hayamos utilizado -LA. En caso de duda, basta con saber que la oración subordinada es aquella que puede sustituirse por ZERBAIT: algo. Por ejemplo:
Ez dela joango esan du: Ha dicho que no irá
Zerbait esan du: Ha dicho algo
ZEHAR AGINDUAK (Las órdenes indirectas)
Ama: Joan ohera / joan zaitez ohera / zoaz ohera (vete a la cama) (una orden directa expresada de las tres manera posibles)
Si nos preguntasen qué ha dicho la madre, responderíamos de la siguiente manera:
Zer esan du amak?
Amak ohera joaTEKO esan du
En el ejemplo hemos empleado una nueva forma: -T(Z)EKO. Esta es la forma en que contamos o referimos (discurso referido) a otra persona lo que hemos oído decir a alguien, en este caso una orden.
Josuk atea ixTEKO esan du: Ha dicho Josu que cierres la puerta
Amak joaTEKO esan du: Ha dicho ama que vayas
Atea zabalTZEKO esan dit: Me ha dicho que abra la puerta
Ez joaTEKO esan dit: Me ha dicho que no vaya
Jonek ogia erosTEKO esan du: Ha dicho Jon que compres el pan
Denak sarTZEKO esan dute: Han dicho que entremos todos
Como puede apreciarse, la forma del verbo es la misma para todas las personas. Es el contexto el que nos aclara de cuál se trata. por ejemplo:
Amak joateko esan du: Tiene varias traducciones posibles, según el contexto:
Ha dicho ama que vaya (yo)
Ha dicho ama que vayas (tú)
Ha dicho ama que vayamos
Ha dicho ama que vayáis
En euskera para decir que sí / que no, se emplean las formas BAIETZ / EZETZ.. veamos algunos ejemplos:
BAIETZ uste dut: Creo que sí
EZETZ uste dut: Creo que no
Jonek BAIETZ esan du: Jon ha dicho que sí
EZETZ esan dute: Han dicho que no
Zer diozu, BAIETZ ala EZETZ? : ¿Qué dices, que sí o que no?
Nik BAIETZ ulertu diot : Yo le he entendido que sí
Baldintzazko perpausak
BALDINTZAZKO PERPAUSAK
Baldintzazko perpausak, izenak adierazten duen bezala, esaldi nagusiak esaten duena gertatzeko baldintza bat bete behar dela adierazten du
Euskeraz, baldintzazko perpausak egiteko, aditz laguntzaileari -ba aurrizkia jarri behar zaio. Ikus dezagun zenbait adibide:
- Kontuz ez bazabiltza, jausi egingo zara > Si no andas con cuidado, te vas a caer.
- Berak ondo egin bazuen, nik askoz hobeto >. Si ella lo hizo bien, yo mucho mejor
Ezezko esaldietan, aditz nagusia ez partikularen aurrean jartzen da. Hau esaldi subordinatu gehienetan gertatzen da
- Ohea egiten ez baduzu, ez zara etxetik irtengo > Si no haces la cama, no saldrás de casa.
- Ez baduzu ohea egiten, ... Kontuz! ordena hau desegokia da
-(e)Z GERO
Egitura hau baiezko esaldietan erabiltzen da soilik. Ez da erabiltzen aditz laguntzailea eta partitzipioari (egin, ibili, hartu...) -(e)Z GERO eransten zaio.
- Ahal izanEZ GERO, esango diot. > Si puedo, se lo diré
- Hau baztertuZ GERO, besteak oso ondo daude. > Quitando ésta, las otras están muy bien.
EZEAN / EZIK
Egitura hau ezezko esaldiak egiteko erabiltzen da soilik. Ez da erabiltzen aditz laguntzailearekin, partitzipioarekin baizik.
- Asmatu EZEAN, berriro jokatu, hurrengoan asmatuko duzu eta > En caso de no acertar, juega otra vez, que acertarás a la próxima.
- Beharrezkoa izan EZEAN, hobe da etzirako uztea > De no ser necesario, es mejor dejarlo para pasado mañana.
- Trenik egon EZIK, oinez joango naiz > En caso de no haber trenes, iré a pie.
- Ziur egon EZIK, ez esan ezer, badaezpada ere > En caso de no estar seguro, no digas nada, por si acaso.
-T(Z)EKOTAN
Egitura hau -T(Z)EKO kasuTAN egituratik dator
- Kontatuko dizut, baina inori ez esaTEKOTAN. > Te lo contaré, si no se lo dices a nadie.
- EgiTEKOTAN, neure modura egingo dut. > De hacerlo, lo haré a mi manera
- Gera zaitezke, baina zaratarik ez ateraTZEKOTAN. > Te puedes quedar si no haces ruido.
- JoaTEKOTAN, autoz joan beharko dugu. > En caso de ir, iríamos en coche.
Denborazko perpausak
Las oraciones temporales son aquellas que sirven para situar en el tiempo una determinada acción: la oración subordinada nos dice en qué momento sucede, y la principal nos indica qué es lo que sucede.Toda oración temporal señala un punto de referencia en el tiempo y situa la acción con respecto a dicho punto, indicandonos si esta ocure en dicho momento, antes o después.
Kontzeptua eta baliabideak | Adibideak | Erdarazko baliokideak |
Anterioridad Baino lehen(ago), aurretik, orduko, tzerako, enerako
|
* Ezkondu baino lehenago ondo pentsatu * Istorio horiek zu jaio baino lehenagokoak dira * Hasi aurretik ondo begiratu behar da * Guda aurretiko kontuak dira horiek * Ni sartu orduko hitzaldia hasi zen * Polizia agertu zenerako hilda zegoen * Zu etortzerako guk alde egin genuen |
* Antes de * Anteriores * Para cuando |
un poco antes -tzerakoan, baino lehentxeago |
* Atea irekitzerakoan ohartu zen giltza falta ziztzaiola * Polizia azaldu baino lehentxeago ihes egin zuen |
* Al ir a * Un poco antes que |
Posterioridad Eta gero, ondoren, -takoan |
*Zu ezagutu ondoren ez dut besterik buruan * Ikasi eta gero ez zaizu ahaztuko * Hura ikusitakoan bere gurasoez oroitu nintzen |
*Despues de * Posteriores a * Cuando |
inmediato Bezain laster, pronto, azkar... Eta berehala, laster, |
*Jakin bezain laster deituko dizut * Ikusi nuen bezain laster konturatu nintzen nor zen * Etxean sartu eta berehala jakin dut norbait zegoela |
* Tan pronto como * Nada mas |
Al mismo tiempo -nean,-n batean,-tean,-teaz batera,
|
* Ama datorrenean ikusiko duzu * Ikusi zintuenean korrika hasi zen * Telefonoz hitz egiteaz batera telebista ikusten zuen |
* Cuando * A la vez |
Mientras tanto -n bitartean, -n artean, -la(rik), |
* Ezer esaten ez duten bitartean, egon bertan! * Isilik dauden artean, ez naiz kexatuko * Gu heldu bitartean, ez egin ezer * Lanetik zetorrelarik hanka hautsi zuen * Lo zegoela, hizketan jardun zuen |
* Mientras que (gerundio) |
Frecuencia -n bakoitzean, -n gehienetan, -n guztietan, |
* Ikusten zaitudan bakoitzean, haserretzen naiz * Etorri den gehienetan, bakarrik izan da * Musika hau entzuten dudan guztietan, zutaz akordatzen naiz |
* Las veces que * Cada vez que * La mayoría de las veces * Siempre que * Las pocas veces que |
Comienzo - noiztik -netik, -netik aurrera, -nez geroztik, -netik hona |
* Titulua atera duenetik, ezin da berarekin egon * Ikusi zaituen momentutik, urduri jarri da * Ama hil zitzaionetik aurrera, asko aldatu da * Etxea txukundu nuenez geroztik, ez ditut gauzak aurkitzen |
* Desde que |
Final noiz arte arte, harik eta....arte |
* Sendagileak ikusi arte, ez zen lasaitu * Harik eta guztiek berarekin hitz egin zuten arte, ez zen iritzia ematera ausartu |
* Hasta que |
De cuando -n garaiko...., -n eguneko...., -neko(a) |
* Argazki hauek Kuban egon ginen garaikoak dira * Apunte horiek ikasle zinetenekoak izango dira |
* De cuando |
Denborazko perpausak: -t(z)zerakoan, -t(z)ean, -(tu)takoan
-TZEAN egiturak al +inf adierazten du.
- Autoa aparkatzean zulatu zitzaidan gurpila.
- Al aparcar la el coche se me pinchó la rueda
-T(Z)ERAKOAN al ir a +inf
- Autoa aparkatzerakoan debekatuta zegoela konturatu nintzen
- Al ir a aparcar me dí cuenta de que estaba prohibido
- Autoa aparkatutakoan joan nintzen Otaren txartelaren bila.
- Despues de aparcar fui a por el tiket de la Ota
Hona hemen adibide gehiago:
- Argia pizTEAN jaso dut deskarga
- Al encender la luz (justo en el momento de encenderla) he recibido una descarga
- Liburua zabalTZEAN, paper hau jausi zaizu
- Al abrir el libro, se te ha caído este papel
- OrdainTZERAKOAN, boltsa lapurtu diotela konturatu da
- Al ir a pagar (justo un poco antes), se ha dado cuenta de que le han robado la cartera
- Kalea zeharkaTZERAKOAN begiratu autorik datorren
- Al ir a cruzar la calle (justo un poco antes) mira a ver si viene algun coche
- Lana amaituTAKOAN hitz egingo dugu; orain bilera batean nago
- Hablaremos al terminar el trabajo, ahora estoy en una reunión
- Zertxobait janDAKOAN, hobeto sentituko zara
- Después de comer algo, te sentirás mejor
Denborazko perpausak: -(e)la, -(e)larik
-(E)LA/ -(E)LARIK
Egitura hau, adizki jokatuekin erabiltzen da eta batez ere denbora adierazteko erabili ohi dugu. Dena den, batzuetan modua ere adierazteko balio du
- Menditik zetorreLA(RIK) hanka apurtu zuen: Cuando venía del monte se rompió la pierna.
- Ni hemen nengoELA(RIK ) ez da inor etorri: Mientras estaba yo aquí no ha venido nadie.
- Pistola bat eskuan zeramaLA(RIK) sartu zen: Entró llevando una una pistola en la mano/con una pistola en la mano.
- Ez hitz egin ahoa beteta daukazuLA(RIK): No hables con la boca llena / teniendo la boca llena.
- Zer egin ez dakidaLA(RIK) nago: Estoy que no sé qué hacer.
Denborazko perpausak: -(e)nez geroztik
Egitura honek ekintza, gertaera edo prozesu baten hasiera zehazten du, beste ekintza bat erreferentzia hartuta. Hona hemen zenbait adibide:
Zenbaitetan, aditza ezabatu egiten da, eta dagokion sintagmari eransten zaio zuzenean. Adibidez:
Erlatibozko perpausak
1. -(E)NSustantiboa azaltzen ez denean, -(E)N horri deklinabideko atzizkia jartzen zaio esaldi nagusian duen funtzioaren arabera:
Interesatzen zaionak galdetuko du (el que le interese preguntará)
Eskatzen duenari opari bat emango zaio (al que lo pida se le dará un regalo)
Prest dagoenarekin egingo dugu lana (trabajaremos con quien esté dispuesto)
2. -TAKO/-DAKO, -(R)IKO
Erlatibo mota hau aditzaren ekintza bukatua denean erabiliko dugu:
Zuk atzo oparitutako (oparituriko) alkandora ez da nire neurrikoa (la camisa regalada por ti ayer no es de mi talla)
Atzo apurtutako (apurturiko) kristala zeuk ordaindu behar duzu (El cristal roto ayer lo tienes que pagar tú)
Zuk azokan erositako (erosiriko) sagarrak ez dira gozoak (Las manzanas compradas por ti en la plaza no son sabrosas)
2.- Erlatiboaren mugak
Erlatiboa egiteko bide arruntak erabilita (-(e)n; -tako, -(r)iko), zenbaitetan esaldiaren esanahia ilun gera daiteke, hurrengo adibidean ikus dezakezunez:
a) Esaldiari buelta eman:
b) Aditza aldatu:
c) Aposizioa erabili: "Zein... + -(e)n"
La chica con la que he comido me ha gustado mucho: Neska, zeinarekin jan dudan, asko gustatu zait.
El chico para el que habeis traido el regalo es muy majo: Mutila, zeinarentzat oparia ekarri duzuen, oso jatorra da
Perpaus kontzesiboak
Perpaus kontzesiboak perpaus nagusiko ekintza gertatu ahal izateko dagoen oztopoa edo zailtasuna adierazten du; hala ere, oztopo hori ez da nahikoa perpaus nagusiko ekintza bete ez dadin. Adibidez:
Azpimarratuta dagoen perpaus kontzesiboan, baloia bere atean sar ez dadin, atezainak jarri duen "oztopoa" adierazten da; baina ez da nahikoa izan, azkenean aurrelariak gola sartu baitu.
Perpaus kontzesiboak osatzeko egitura ohikoenak ondorengo hauek dira:
- ARREN
Aditz laguntzailea erabili gabe: (... arren)
Baiezko esaldietan:
Aditz laguntzailearekin: (... -n arren)
Baiezko esaldietan:
Argi guztiak piztu dituzten arren, ez da ondo ikusten (Aunque han encendido todas las luces, no se ve bien)
Leihoak ixten ditugun arren, autoen zarata entzuten da gure etxean (Aunque cerramos las ventanas, se oye el ruido de los coches en nuestra casa)
Ezezko esaldietan:
Ikusi ez dudan arren, badakit nolakoa den (Aunque no lo he visto, ya se cómo es)
- NAHIZ ETA
Aditz laguntzailea erabili gabe: (nahiz eta ...)
Baiezko esaldietan:
Aditz laguntzailearekin: (nahiz eta ... -n)
Baiezko esaldietan:
- BA...ERE
Aditz laguntzailearekin beti ( ... ba-... ere)
Baiezko esaldietan:
Gezurra dela ematen badu ere, egia da (Aunque parece mentira, es verdad)
Ezezko esaldietan:
Ezer esaten ez baduzu ere, badakit zer ari zaren pentsatzen (Aunque no digas nada, ya se que estas pensando)
Konparaziozko perpausak
El adjetivo en euskera admite tres grados:
- el grado comparativo (-ago). Aste honetako lana zailAGOa da
- el superlativo (-en). Aste honetako lana zailENa da
- y el grado de exceso (-egi).Aste honetako lana zailEGIa da
Estas referencias al adjetivo valen también para el adverbio
EL GRADO COMPARATIVO: -AGO / comparativa de desigualdad
La comparación en euskera puede ser de igualdad o de superioridad. La comparación de inferioridad (menos grande, menos caro, etc...) no existe en euskera.
TXIKI > TXIKIAGO (MENOR)
POLIT > POLITAGO (MÁS BONITO)
EGOKI > EGOKIAGO (MÁS APROPIADO)
GARESTI > GARESTIAGO (MÁS CARO)
BERANDU > BERANDUAGO (MÁS TARDE)
URRUTI > URRUTIAGO (MÁS LEJOS)
La conjunción empleada en este tipo de comparación es BAINO, resultando la siguiente estructura:
Ejemplos:
- Bilbo Donostia baino handiagoa da / Bilbao es mayor que San Sebastián
- Donostia Bilbo baino politagoa da / San Sebastián es más bonito que Bilbao
- Ura ardoa baino merkeagoa da / El agua es más barata que el vino
- Ardoa ura baino garestiagoa da / El vino es más caro que el agua
HOBE
Una excepción de lo dicho anteriormente es el adjetivo ON cuyo comparativo es HOBE
- Nire erlojua ona da, baina zurea hobea / Mi reloj es bueno, pero el tuyo mejor
- Gaurko eguraldia atzokoa baino hobea da / El tiempo de hoy es mejor que el de ayer
La forma comparativa del adverbio ONDO es HOBETO
- Nire erlojua ondo dabil, baina zurea hobeto / Mi reloj anda bien, pero el tuyo mejor
- Ibonek Eustakiok baino hobeto hitz egiten du / Ibon habla mejor que Eustaquio
La comparación de cantidad se realiza por medio de GEHIAGO (más) y GUTXIAGO (menos)
- Anek Pilik baino gehiago erretzen du / Ane fuma más que Pili
- Aberatsek pobreek baino diru gehiago dute / Los ricos tiene más dinero que los pobres
- Zuk nik baino gutxiago dakizu / Tú sabes menos que yo
- Orain lehen baino gutxiago irabazten dugu / Ahora ganamos menos que antes
- Gehiago nahi dut / Quiero más
En euskera los adverbios nunca llevan artículo. Observa esta diferencia en los siguientes ejemplos:
- Hau errazagoa da / Esto es más fácil (adjetivo)
- Honela errazago egingo dugu / Así lo haremos más fácilmente (adverbio)
- Hemen lasaiago mintzatuko gara / Aquí hablaremos más tranquilamente
- Orain okerrago bizi gara / Ahora vivimos peor
- Argiago hitz egin ezazu! / ¡Habla más claro!
COMPARATIVAS DE IGUALDAD
Cuando se comparan dos cosas en plano de igualdad, se utilizan los siguientes elementos en euskara. BEZALA, BEZALAKO, BEZAIN ETA BESTE
BEZAIN = tan como
COMPARATIVA DE CUALIDAD > NOLAKOA
BEZAIN = tan como
COMPARATIVA DE CANTIDAD > ZENBAT
- Nik zuk beste ur edan dut / yo he bebido tanta agua como tú
- Irunek Barakaldok beste biztanle dauzka / Irún tiene tantos habitantes como Barakaldo
kausazko perpausak: -(e)la bide, -(e)la medio, -(e)la kausa.
Egitura hauek -LA konpletiboaren gainean eraikita daude bide, kausa eta medio hitzak gehituz. Hona hemen zenbait adibide:
Krisialdia deLA KAUSA, oso zaila da lana aurkitzea / A causa de la crisis es muy difícil encontrar trabajo
Lege berria deLA MEDIO, istilu asko sortu dira / Por causa de la nueva ley, se han creado muchos incidentes
Errepideen egoera txarra de LA BIDE, istripu asko gertatu dira / A causa de la mala situación de las carreteras, has sucedido muchos accidentes
Moduzko perpausak: -(e)n bezala, -(e)n moduan.
Las oraciones modales, como su propio nombre da a entender, indican modo o manera; es decir, cómo se realiza la acción que comunica la oración principal.La estructura más utilizada para realizar las oraciones modales consiste en añadir la marca de subordinación -(e)n al verbo auxiliar o sintético y se sigue de la palabra BEZALA (como) o MODUAN (modo, forma).
ADIBIDEZ:
- Debes hacerlo como yo he dicho : NIK ESAN DUDAN BEZALA EGIN BEHAR DUZU = NIK ESAN DUDAN MODUAN EGIN BEHAR DUZU
- Todo salió tal como esperábamos : DENA ESPERO GENUEN BEZALA ATERA ZEN = DENA ESPERO GENUEN MODUAN ATERA ZEN
Moduzko perpausak: -(e)nez.
Moduzko egitura hau aditz laguntzaileari edo trinkoari -NEZ atzizkia erantsiz lortzen da. Hona hemen zenbait adibide:
Egitura hau zenbait esapide eginetan ere aurki daiteke. Adibidez:
Gero eta -ago
GERO ETA... -AGO(cada vez más...)
Hona hemen zenbait adibide:
- Ez zaude urduri? Ni GERO ETA urduriAGO nago (¿No estás nerviosa? Yo estoy cada vez más nervioso)
- GERO ETA HOBETO egiten duzu (Cada vez lo haces mejor)
- GERO ETA jende GEHIAGO sartzen ari da (Está entrando cada vez más gente)
- GERO ETA nekatuAGO nago (cada vez estoy más cansada)
AHALIK ETA ...-EN(A)
Lo... más posible
- AHALIK ETA lasterren joango naiz. (Iré lo mas rápido posible)
- Guk AHALIK ETA ondoen egingo dugu. (Lo haremos lo mejor posible)
- AHALIK ETA onenak aukeratzen saiatu naiz. (He intentado cojer los mejores)
ZENBAT ETA ---AGO, ORDUAN ETA...AGO
Hona hemen zenbait adibide:
- ZENBAT ETA urduriAGO egon, ORDUAN ETA okerrAGO. (Cuanto más nerviosa estés, peor.)
- ZENBAT ETA gehiAGO ikusi, ORDUAN ETA nahasiaAGO nago. (Cuanto más veo, más liada estoy)
- ZENBAT ETA gutxiAGO hitz egin, ORDUAN ETA hobeto. (Cuanto menos hables, mejor)
ZENBAT ETA urduriAGO egon, HAINBAT ETA okerrAGO (Cuanto más nervioso estés, tanto peor)
Ohiturazko perpausak
Aspektu ez-burutuaz gain, ohikotasuna adierazi nahi denean, OHI partikulaz baliatzen da euskara:
-
Ostiraletan gurasoen etxean bazkaldu OHI dugu. / Los viernes solemos comer en casa de mis padres.
- Normalean anaiarekin joan OHI naiz, baina gaur ezin zuen. / Normalmente suelo ir con mi hermano, pero hoy no podía.
-
Guk honela egin OHI dugu. / Nosotros solemos hacerlo así.
-
Zuzendaria normalean ez da hain goiz etorri OHI. / El director normalmente no suele venir tan temprano.
Erabilera desberdinak ditu euskalkien arabera:
Bizkaian eta Gipuzkoan |
Nafarroan |
ETORRI OHI da Ez da ETORRI OHI |
EtorTZEN OHI da Ez OHI da etorTZEN |
KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA
Aholkuak eta preferentziak
1. AHOLKUAK NOLA ADIERAZIAHOLKUA EMATEKO
- Nik ez nuke gehiago pentsatuko. Ona litzateke ingeles pixka bat gehiago ikastea
- (Behar) Ibonekin hitz egin behar zenuke
- (Baldintza / ondorioa) Ezetz esango bazenu, bizitza guztian damutuko litzaizuke
- (Aginduak) Aprobetxatu eta joan / Esan baietz!
AHOLKUA ESKATZEKO
- Zuk zer egingo zenuke?
- Zer aholkatzen didazu?
- Zure ustez, zer egin behar nuke?
2. PREFERENTZIA NOLA ADIERAZI
NORBAITI BERE PREFERENTZIARI BURUZ GALDETZEKO
- Zer nahiago duzu, hondartza ala mendia?
- Zer gustatzen zaizu gehiago, telebista ikustea ala komikiak irakurtzea?
- Zein duzu gogokoago, hau ala hori?
- Zein da zure abeslaririk gogokoena?
- Zure ustez, zein da hobea?
- Aukeran, zein hartuko zenuke?
NORBAITEK BERE PREFERENTZIAK ADIERAZTEKO
- Eskarola nahiago dut letxuga baino
- Gehiago gustatzen zait larunbat gauean irtetea igande arratsaldean baino
- Hau gogokoago dut beste hori baino
- Niretzat ETBko programarik gogokoenak dokumentalak dira
- Nire ustez, energia eolikoa hobea da beste edozein baino
- Aukeran, jertse beltza nahiago dut marroia baino
Arrazoiak adierazi
ARRAZOIEI BURUZ GALDETZEKO
Ez duzu etorri nahi, zer bada?
Zer dela eta ez duzu etorri nahi?
Nolatan etorri zara hain berandu?
ZERBAITEN ARRAZOIA ADIERAZTEKO
-(r)en ondorioz
-(e)nez
-(e)la eta / medio / kausa
-t(z)eagatik
zeren... bait-/ -en
-(e)lako
eta
Denbora esapideak
Denboraren joanean une bat modu askotara adieraz daiteke, erreferentziatzat hartzen den puntuaren arabera.
Iraganeko une bat adierazteko
- bart, atzo, herenegun / gaur zortzi
- aspaldi, antzina, behin (batean), garai batean, lehen
- lehengo egunean, astean, hilean, urtean
- joan den (= pasa den) egunean, astean, hilean
- hilaren batean, bian, hiruan
- txikitan, umetan, gaztetan
- x urte nituela / x urte nituenean / x urterekin
- orain dela asko , gutxi / x egun, aste, hilabete
- x egun, aste...dira gertatu zela
- laster, gero, bihar, etzi / gaur zortzi
- datorren astean, hilean, urtean
- handitan, nagusitan
- x ordu, egun, aste... barru
- hemendik x ordu(ta)ra, egune(ta)ra, aste(ta)ra...
- x egun, aste, hilabete (pasatu) baino lehen
Erreferentzia puntua iraganeko une bat bada, une horren ondorengoa adierazteko
- hurrengo egunean, astean, hilean, urtean
- handik gutxira, lasterrera / x egune(ta)ra, aste(ta)ra...
- x egun, aste hilabete... beranduago / geroago
- x egunen, asteren, hilabeteren, urteren... buruan
Ekintza baten iraupena adierazteko
Ekintza baten iraupena oro har, denbora neurriari Zerez, Non eta Nondik-Nora kasu markak erantsiz adierazten da
Aditzik ohikoenak hauek dira: egon, ibili, jardun, bizi izan, iraun, itxaron...
- Ordubetez jardun dugu hizketan
- Hiru orduz egon naiz zain
- Lau urte ibili zen lanean
- Urte askotan bizi izan naiz kanpoan
Beste zenbait aditzekin berriz, Nor kasua erantsi behar zaio denbora neurriari.
Aditzak: eman, egin, igaro, eraman, kostatu, pasatu....
- Astebete eman dut ikasten
- Hamar urte egin ditu Alemanian
- Eguna txarto pasa dut
- Gaua ondo igaro dut
- Egunak daramatza etxetik irten gabe
- Ordu erdi kostatu zait amaitzea
Hotela eta bidaia
Hona hemen bidaia bat egiteko orduan erabili behar izango duzun lexikoa.HOTELEAN
Estaremos tres noches > Hiru gau emango ditugu
¿Cuánto es por noche? > Zenbat da gaueko?
¿Con desayuno incluido? > Gosaria barne?
Querría... > ... nahi nuke
Una habitación individual > Gela bakuna
Una habitación doble > Gela bikoitza
Nos vamos > Bagoaz
Prepare la factura, por favor > Prestatu faktura, mesedez
KANPINEAN
¿Tiene una guía de camping? > kanpin gidarik al duzu?
¿Dónde podemos poner la tienda? > Non jar dezakegu denda?
¿Tienen sitio? > Lekurik baduzue?
Querríamos quedarnos dos noches > Bi gau pasatu nahi ditugu
¿Cuánto es por noche? > Zenbat da gaueko?
¿Podemos acampar aqui? > Hemen kanpa gaitezke?
¿Dónde están los servicios? > Non daude komunak?
¿Dónde están las duchas? > Non daude dutxak?
TRENEAN ETA AUTOBUSEAN
La estación de autobuses > Autobus geltokia
La oficina de información > Argibide bulegoa
La sala de espera > Itxarongela
El bar > Taberna
La taquilla > Txarteldegia
El teléfono > Telefonoa
¿Me puede dar la llave del baño, por favor? > Komuneko giltza emango didazu, mesedez?
Quiero ir a... > ...-ra joan nahi dut
Quiero ir a la playa > Hondartzara joan nahi dut
¿Qué tren va a...? > Zein tren doa ...-ra?
¿Qué tren va a Baiona? > Zein tren doa Baionara?
¿Qué autobús va a ---? > Zein autobus doa ...-ra?
¿Qué autobús va a Donosti? > Zein autobus doa Donostiara?
Un billete de ida y vuelta para Errenteria, por favor > Errenteriarako joan-etorriko txartel bat, mesedez
¿Cuánto es? > Zenbat da?
¿Cuánto cuesta el viaje a...? > Zenbat balio du ...-rako bidaiak?
¿Hay descuento con el carnet joven? > Gazte txartelarekin beherapenik dago?
¿A que hora es el tren / autobús para Bilbao? > Zer ordutan da Donostiarako trena / autobusa?
He perdido el tren > Trena galdu dut
¿A qué hora es el siguiente? > Zer ordutan da hurrengoa?
AIREPORTUAN
Irteerak > salidas
Hegaldia > vuelo
Atzeratua > con retraso
¿A qué hora saldrá mi avión ? > Zer ordutan irtengo da nire hegazkina?
¿A qué puerta tengo que ir? > Zein atetara joan behar dut?
TAXIAN
A la estación (de tren / de autobuses), por favor > (tren / autobus) geltokira, mesedez
Al aeropuerto, por favor > aireportura, mesedez
(Lléveme) a este dirección, por favor > (eraman nazazu) helbide honetara, mesedez
¿Cuánto cuesta hasta el centro? > Zenbat balio du hiriguneraino?
HIRIAN
¿Dónde está la oficina de turismo? > Non dago turismo bulegoa?
Querría un plano de la ciudad > hiriaren planoa nahi nuke
¿Qué se puede ver en...? > Zer ikus daiteke...-(e)n?
¿Dónde está... más cercano? > Non dago ...-(r)ik hurbilena?
¿Dónde está el kiosko más cercano? > Non dago kioskorik hurbilena?
¿Cómo se va a...? > Nola joaten da...-(e)ra?
¿Es este el camino a...? > Hau da ...-(e)rako bidea?
¿Cómo se va a...? > Nola joaten da ...-(e)ra?
¿Es este el camino a ...? > Hau da ...-(e)rako bidea?
¿Cómo se va a la Feria de Muestras? > Nola joaten da Erakustazokara?
Estamos buscando... > ...bilatzen ari gara
¿Dónde está...? > Non dago...?
Nos gustaría visitar... > bisitatu nahi genuke...
¿Está lejos...? > Urruti dago...?
Esta cerca de aquí, puedes ir a pie > Hemendik hurbil dago, oinez joan zaitezke
Está bastante lejos, mejor si coges el autobús > Urruti samar dago, hobe autobusa hartzen baduzu
¿Hay algún/alguna...por aquí? > Badago...-(r)ik hemendik?
LAGUNTZA ESKATZEN
Me he perdido > galdu egin naiz
¿Cómo puedo ir...? > Nola joan naiteke...?
Estoy buscando... > bilatzen ari naiz
¿Sabes dónde está...? > Badakizu non dagoen...?
Siga recto > Segi zuzen
Gire a la derecha / a la izquierda > Eskuine(ta)ra / ezkerre(ta)ra biratu
Coja... > hartu...
La primera calle a la derecha > Lehenengo kalea eskuine(ta)ra
La segunda calle a la izquierda > Bigarren kalea ezkerre(ta)ra
Erabakien zergatiak
* ARRAZOIEI BURUZ GALDETZEKO
* Ez duzu etorri nahi? Zer, bada? (¿No quieres venir? Qué (pasa), pues?)
* Zer dela eta ez duzu etorri nahi? (¿A cuenta de qué no quieres venir?)
* Nolatan etorri zara hain berandu? (¿Cómo, pues, has venido tan tarde?)
* ZERBAITEN ARRAZOIA ADIERAZTEKO
Istripuen ondorioz jende asko hiltzen da (A consecuencia de los accidentes muere mucha gente)
* -(e)nez
Begiak itxita dituenez, ikusi ere ez nau egin (Ya que tiene los ojos cerrados, ni me ha visto)
* -(e)la eta / medio / kausa
Istripuak direla kausa, jende asko hiltzen da (A causa de los accidentes, muere mucha gente)
* -t(z)eagatik
Kremarik ez erabiltzeagatik, azala erre zaio (Por no utilizar crema se le ha quemado la piel)
* zeren... bait-
Kiratsa dago, zeren gehiegi erre baitute (Hay mal olor, pues han fumado demasiado)
* -(e)lako
Asko erre dutelako dago hainbesteko kiratsa (Hay tan mal olor porque han fumado mucho)
* eta
Gaur ez dut afalduko, gose ez naiz eta. (Hoy no voy a cenar, pues no estoy hambriento)
Jarrerak adierazi
1. GOGOA, ASMOA ETA ERABAKIA ADIERAZTEKO
- Auto bat erosiko dut
- Auto bat erosi nahi dut
- Auto bat erosi nahi nuke
- Auto bat erosteko gogoa dut
- Auto bat erosteko asmoa dut
- Auto bat erostea erabaki dut
- Auto bat erosi behar dut
- Auto bat erostera noa
2. HARRIDURA ADIERAZTEKO
- A. bai / ez!
- hara!
- Ene!
- Hau sorpresa!
- Ez da izango!
- Bai, benetan?
- Harrigarria da
- Sinestu ezinekoa da
- Nola bururatu zaizu hori egitea?
3. ERAGOZPENEI BURUZ GALDETZEKO
- Oporrak heltzen direnean, zer egingo duzu?
- Gaixotzen bada, zer?
Lexikoa: Jolasean
Egitura hau erabiltzen da:
|
|
ibili (izan) |
|
-n |
aritu (izan) |
Jokoaren izena |
-ka |
jolastu (izan) |
|
-kin |
Jokatu (ukan) |
|
|
egin (ukan) |
Adibideak:
- Umeak lapur-poliziaka ibili dira (Los niños han estado jugando a policias y ladrones)
- Partxisean arituko gara? (¿Jugamos al parchís?)
- Alaba panpinarekin jolasten da (La hija juega con la muñeca)
- Atzo Trivialean jokatu genuen (Ayer jugamos al Trivial)
- Musean egingo dugu? (¿Jugamos al mus?)
Zenbait jokoren izenak:
Neskato-mutikoen jolasak:
kaniketan / puxtarrika
lapur-poliziaka
txapaka
medikutan
amaka
dendarika
ezkutaketa
ikusi-makusika
itsu-itsuka
harrapaketan
txorromorroka
asto saltoka
panpinekin
indioka
baloiarekin
Karta jokoak
gerran
briskan
musean
seiko urrean
Mahai jokoak
antzar jokoan
monopolyan
trivialean
xake jokoan
dametan
Kirolak
saski baloian
esku pilotan
pala pelotan
pig-ponean
Gustuak, eskaerak, informazioa eskatu
GUSTUEZ GALDETZEKO
- Gustatzen al zaizu zure lana?
- Atsegin duzu musika entzutea?
- Gogoko al duzu irakaslea?
- Futbolzalea al zara?
- Zoragarria da Donostia, ezta?
ZERBAIT GUSTUKOA DELA ADIERAZTEKO
- Bizikletaz ibiltzea gustatzen zait
- Atsegin dut Donostian bizitzea
- Gogoko dut Mozart
- Irakaslea nire gogokoa da
- Primeran pasatzen dut koadrilakoekin
ZERBAIT GUSTUKOA EZ DELA ADIERAZTEKO
- Ez zait batere gustatzen bizikletaz ibiltzea
- Ez dut atsegin ur hotzez dutxatzea
- ez naiz kirolzalea
- Gorrotatu egiten dut gauez ikastea
- Ezin ditut jasan aktore eskasak
2. ESKAERAK ADIERAZTEKO
ESKAERAK EGITEKO
- Esango al diozu hemen nagoela?
- Inporta al zaizu mandatu bat egitea?
- Papertxo bat eman al diezaiokezu?
- Utziko al didazu pasatzen?
ESKAEREI ERANTZUTEKO
BAIEZKOA
- Bai, hartu
- Bai, jakina
- Nola ez
- Egon pixka batean, hau bukatutakoan
EZEZKOA
- Ez, inola ere ez / inondik inora ere ez
- Ezin dut, ez daukat egiterik
- Eta zeinek esan dizu papera daukadala?
- Bai zera ¡Beste zereginik ez daukat!
3. INFORMAZIOA TRUKATZEKO
INFORMAZIOA ESKATZEKO
Jakin aditzarekin
- Ba al dakizu non dagoen Aitor?
- Ez duzu jakingo Aitor non dagoen
- Aitor non dagoen jakin nahi dut / nuke
Esan aditzarekin
- Esango al didazu nor datorren?
- Esan diezadakezu nor datorren?
Eskertu aditzarekin
- Eskertuko nizuke hau nola egin behar dudan azaltzea
- Inporta zaizu hau nola egin behar dudan azaltzea?
- Inportako litzaizuke hau nola egin behar dudan azaltzea?
Maiztasuna
NOIZETIK NOIZERA (de cuándo a cuándo) |
|
NOIZERO (cada cuánto tiempo) |
Adibidez: egunero, astero, hilabetero, urtero, asteazkenero, segundoro, uneoro, minutuoro, orduoro, asteburuoro. |
ZENBATETAN (en cuántas ocasiones) |
Askotan, gutxitan, batzuetan, gehiagotan, gutxiagotan, gehienetan, sarritan, bitan / birritan, hirutan, lautan, milatan, behin baino gehiagotan. |
ZENBAT ALDIZ / ZENBAT BIDER (cuántas veces) |
|
ASTEAN BEHIN (una vez a la semana) |
|
SEKULA EZ INOIZ EZ BEHIN ERE EZ (nunca, ni una vez) |
|
OSO GUTXITAN GUTXITAN (en pocas ocasiones, pocas veces) |
|
NOIZEAN BEHIN NOIZBEHINKA ZENBAITETAN BATZUETAN (de vez en cuándo, en ocasiones) |
|
NORMALEAN ESKUARKI (normalmente) |
|
MAIZ SARRI(TAN) ASKOTAN (a menudo) |
|
GEHIENETAN IA BETI (casi siempre, la mayoría de las veces) |
|
BETI (ERE) (siempre) |
|
Proposamenak eta zalantzak
PROPOSAMENAK EGITEKO
- Jartzeko zerbait erosiko diogu?
- Eta liburu bat erosiko bagenio?
- Zergatik ez diogu liburu bat erosten?
- Liburu bat eros diezaiokegu
- Zer iruditzen zaizue oraintxe bertan joatea?
- Hoberena ... -t(z)ea litzateke
PROPOSAMENAK ONESTEKO
- konforme
- Ondo iruditzen zait
- Bat nator ... -(r)ekin
PROPOSAMENAK GAITZESTEKO
- ezta pentsatu ere
- Inola ere ez
- Nik ez nuke hori egingo
- Ez, hobe(a) da...
ZALANTZA ADIERAZTEKO
- Duda-mudatan nago
- Zalantzan nago
- Ez dakit zer egin
- Ez dakit nahi dudan ala ez
- Ez daukat oso argi
Protestatu, erreklamatu, errieta egin.
1. PROTESTATU, ERREKLAMATU
- Zuek esan zenuten 9etan altxatuko ginela
- Hemen jartzen du fiantza 5000 pezetakoa dela
- Gezurra dirudi ... -t(z)ea
- Nola liteke ... -t(z)ea
- Ez dago eskubiderik
- Hau onartezina / sinestezina / jasanezina da
- Inuxentea naizela uste duzu, ala?
- Hau gehiegizkoa da
- Mesedez!
- Ez nago konforme
ERRIETA EGIN (reprender)
- Isiltzeko esan dut!
- Ez al dizuet esan nork bere lekuan jarririk egon behar duela? / ... -t(z)eko?
- Lehen ere esanda daukat bideoa ez pizteko
- Zenbat aldiz errepikatu behar dizut zuen kasetak ez dituzuela sartu behar?
- Zergatik (ez)...?
- Ez al duzu ikusten oso delikatua dela?
- Hauxe da honela zabiltzaten azken aldia
- Hemendik aurrera ez gara gehiago etorriko
- Hurrengoan (ez)...
Sentipenak
Atal honetan euskaraz sentipenak nola adierazi aztertuko dugu:
GOSE NAIZ
Euskaraz, sentipenak adierazteko, izan aditza erabili ohi da. Hona hemen esapiderik ohikoenak:
Gose izan
Egarri izan
Hotz izan
Bero izan
Beldur izan
Lotsa izan
Ohar zaitez IZAN aditzarekin doan hitza mugagabean doala, hau da, artikulurik gabe. Ikus dezagun zenbait adibide:
Gose naiz, goazen zer edo zer jatera
Umeak egarri dira
Beldur bazara, ez etorri
HOTZAK NAGO
Badago sentipenak adierazteko beste forma bat: sentipena adierazten duen hitzak NORK kasuaren singularreko marka hartzen du eta EGON aditzaz erabiltzen da.
Itxi leihoa, hotzak nago eta (cierra la ventena, que tengo frío)
Beroak zaude, ala? Bai, izerditan nago (¿qué, tienes calor?)
Hotzak hilda nago (estoy muerto de frío)
LOGURA NAIZ
Zenbait sentipen adierazteko -GURA atzizkiaren bitartez eratutako hitzez baliatzen gara.
Logura (sueño) > Ohera noa, logura naiz eta
Txizagura (ganas de orinar) > Non dago komuna? Txizagura naiz eta
Hazkura (picor) > Jertse honek hazkura ematen dit
Barregura (ganas de reir) < Horrek barregura ematen dit
Negargura (ganas ded llorar) > A ze tristura! Negargura naiz!)
Ikusgura (ganas de ver) > Esan didate oso pelikula ona dela eta ikusgura naiz)
Zenbait lekutan -GURA atzizkiaren ordez -GALE atzizkiaz baliatzen dira. Adibidez:
Logale, botagale, goragale naiz
Bestalde, premiatasuna adierazi nahi denean, -LARRI atzizkia erabiltzen da; adibidez:
Txizalarri naiz
BURUKO MINA DAUKAT
Egitura hau mina adierazteko erabiltzen da eta dagokion gorputz-atala NONGO kasuan deklinatu eta jarraian mina jarriz eratzen da. Euskalkien arabera EDUKI ala UKAN aditzarekin erabiltzen da.
Non daukazu mina? (¿qué te duele?)
Nongo mina daukazu? (¿qué te duele?)
Tripako mina daukat (tengo dolor de tripa)
Begietako mina daukat (me duelen los ojos)
Ez nago ezertarako, buruko minez nago eta (no estoy para nada, me duele la cabeza)
Min hartu dut eskuan (me he hecho daño en la mano)
Kontuz! Min hartuko duzu! (¡cuidado, te vas a hacer daño!)
TESTUGINTZA
Instrukzioak: prozesua
1. Denborazko testu antolatzaileak:
Hasteko
- hasteko
- lehehengo eta behin
- ezer baino lehen
- lehenengoz
- lehenik
- gero,geroago
- beranduago
- horren ondoren
- ondoren
- horren ostean
- bigarrenik...
- aldi berean
- bien bitartean
- artean
- bitartean
- amaitzeko
- azkenean
- bukatzeko
- azkenik
- honezkero, horrezkero
- Aginte aditzak
- Behar izan aditza:
- Geroaldia
40 minutu egosten edukiko dituzu
- Bigarren pertsona edo, bestela, forma inpertsonalak
Ontziak beren estalkiekin ongi itxi behar dira
3. Era honetako esamoldeak erabiltzen dira sarri:
Ideia ona da... t(z)ea
Kontuz ibili... ?kin
Ziurtatu... ?(e)la
Ez ahaztu... ?(e)la / -t(z)eaz
Gogoratu... ?(e)la / t(z)eaz
Berri laburrak (Noticias breves)
BERRI LABURRAK
Berri batean agertzen den informazioak, oro har, bost galdera hauei erantzuten die:
- Nor da berriaren protagonista? (Nork egin du edo nori gertatu zaio zerbait?)
- Zer egin du edo zer gertatu zaio?
- Non gertatu da?
- Noiz gertatu da?
- Zergatik gertatu da?
Lagunarteko eskutitza
Lagun arteko eskutitza da motarik libreena eta elkarrizketa arruntaren antzik handiena duena. Hau hizkuntza erraz eta natural batez lortzen da.
Forma erabilienak hurrengo biak dira:
Santurtzi, 2006ko irailaren 19a
Agurra
Hona hemen adibide batzuk:
(Ene) anaia / arreba bihotzeko(ak)
(Ene) ahizpa / neba maite hori (horiek)
Kaixo, laguna, zer moduz?
Kaixo, neska, zer moduz?
Ene bihotzeko maitea
Bukaerako agurra
Hona hemen adibide batzuk:
Besarkada batez agurtzen zaitut
Musu batez agurtzen zaitut
Musu handi bat!
Musu handi bat eta hurrengora arte
Zure alaba maiteak agurtzen zaitu
Kexa gutuna
Kexa gutuna
Gerta dakiguke kexa gutun bat idazteko beharra izatea. Hona hemen zein izan daitekeen idazki horren egitura:
Data: Euskaltzaindiak gutunetarako hurrengoak gomendatzen ditu:
Santurtzin, 2002ko apirilaren 27an
Santurtzi, 2002ko apirilaren 27a
Agurra: Ez badakizu eskutitzaren hartzailea emakumea ala gizona den, zein kargurik duen ere ez badakizu; erabil ezazu diosal neutro bat. Adibidez:
Jaun / andre hori:
Baldin badakizu hartzailearen kargua zein den, agurrean sartu ahal duzu; adibidez:
Zuzendari jaun / andrea
Hasiera: Zeure burua aurkeztu (nor zara, nolako harremana eduki duzu enpresa horrekin...) Azaldu laburrean zertarako idazten duzun (kexa bat adierazteko).
Garapena:
- Deskribatu kexaren motiboa. Izan zaitez ordenatua azalpenean. Koherentzia zaindu: Irakurleari arazoa ulertzeko behar beste datu eman behar diozu, ez besterik, baina ez gutxiagorik ere. Ez eman interesik gabeko daturik.
- Arazoaren kausak azaldu, errudunak identifikatu. Ez da nahikoa oso haserre agertzearekin; argudiatzeak argia izan behar du.
- Tonua zaindu. Ez zaitez zakarra izan, ez egin ez mehatxurik ez irainik
Bukaera: Kexa denez, aukera ezazu amaiera dotorea baina irmoa. Adibidez:
Hau guztia azaltzen dizut kontuan hartuko duzulakoan, zure empresaren zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta hemendik aurrera inork ez dezala jasan nik pairatu behar izan dudana. Adeitasunez,Zuzendariari gutuna
Jendeak arrazoi ezberdinengatik bidaltzen ditu gutunak egunkarietara. Gehienetan, ordea, gertatutako zerbaiten aurrean norbere iritzia agertzeko egin ohi da.
Zuzendariari gutun bat idazteko aholkuak
1 Ideiak biltzea
Gutuna idazten hasi aurretik ona da gure ideiak argitzea eta eskema txiki bat egitea. Horretarako, lagungarria da ondoko galderei erantzutea:
- Zer gertatu da edo zein da arazoa edo egoera?
- Zein da arazo horren aurrean nik defendatu nahi dudan ideia edo iritzia?
- Zein argudiotan oinarritzen da nire iritzia?
- Zeintzuk dira nik kritikatu nahi ditudan besteen iritziak edo jarrerak?
2 Testua egituratzea
Ideiak bildu eta gero idazteari ekingo diogu testuaren egitura zainduz:-
Sarrera
Arazoa, gertaera edo tratatu nahi duzun kontua aurkeztu behar duzu lehen parrafoan.
-
Argudioen eztabaida
Hurrengo parrafoetan zure jarrera defendatzeko datuak, ideiak edo adibideak eman behar dituzu. Ez ahaztu testuaren zati honetan zurearen kontrako jarrera dutenen argudioak aipatzeaz eta kritikatzeaz.
-
Bukaera
Azken parrafoan argudioen eztabaidatik ateratzen duzun ondorioa argi eta garbi adierazi behar duzu. Gehienetan hortxe jartzen da gutunaren ideia nagusia edo, beste era batera esanda, aurkeztu duzun arazoaren aurrean defendatzen duzun ideia edo iritzia.
3 Ohiko zenbait esamolde era honetako gutunetan
Norbere iritzia adierazteko |
Besteen esanak eta iritziak aipatzeko |
Nire iritziz / ustez... Nik uste dut... –ela Niri iruditzen zait... –ela Bat nator / ez nator bat...-kin Ados nago / Ez nago ados ...-kin |
Haiek... –ela diote Haiek... –ela esan dute Haiek ... –ela uste dute Haien iritziz / ustez... Haien ustetan / esanetan... Haien iritziaren arabera... |
Curriculum vitae
CURRICULUM VITAEZer idazten da curriculum vitae-an?
- Norberaren lanbide merituak
- Norberak egindako ikasketak
- Norberaren lan-esperientzia
- Norberaren trebetasunak
DATU PERTSONALAK
Izen-deiturak: Jose Luis Zelaia Markinez
Helbidea: Aldapeta auzoa, 13-48100 Mungia (Bizkaia)
Telefonoa: 94-674-22-20 (Kontakturako honetara ere jo daiteke: 94-674-33-87)
NA: 38745676
Jaioterria: Mungia
Jaiotze-data: 1978ko urtarrilaren 6an
IKASKETAK
- 1998: Goiko Mailako Lanbide Zikloa, administrazio eta finantzen arloan
- 1999: Eusko Jaurlaritzak Mungiako Institutuan eratutako "Kontabilitatea eta kalkulu orriak" modulua (60 ordu)
- 1999: Merkatal Ganbarak antolatutako "Kontabilitate-sistemak" 100 orduko ikastaroa
- 2000: "Kudeaketa-informatikoa" ikastaroa Bilboko Newton Akademian
- Gaztelania eta euskara guztiz menperatzen ditut. Nire ikasketa guztiak, 16 urte bete arte, euskaraz burutu ditut eta hortik aurrera gaztelaniaz.
- Ingelesez, idatziz zein ahoz, ondo moldatzen naiz, jariakortasunez eta erraz. Administrazioa eta Finantzak ikasketetan Ingeles Teknikoa modulua eginda daukat (100 ordu). 1996an eta 1997an bi egonaldi egin ditut Irlandan, uztailean eta abuztuan.
- Eskolan alemaniera ikasi dugu aukerako irakasgai legez, lau urtetan. Idatzizkoa ulertzeko gai naiz.
Programa hauek erabiltzen dakit:
- Windows 001
- Testu-tratamendurako (Word, Word-perfect...)
- Autoedizio hainbat programa (Quark, page maker)
- Excel eta Lotus paketeak
- 1998: Zamudioko PLATE, SA enpresan 4 hilabeteko praktikak egin ditut, bezeroen jarraipenaren arduradunaren laguntzaile moduan.
- 1998: Berangoko ENAG enpresan sei hilabeteko kontratu batekin jardun dut, administrari laguntzaile gisa, fax-a, telefonoa, posta eta artxiboen ardura edukiz.
- 1999: Bilboko PLAKET argitaletxeko saltzailea. Banatzaile nagusiekin harremanak eta eskariak bideratu behar izan ditut. Euskal Herrian eta Espainian zehar mugitu naiz
- 2000: pertsonal bururaren idazkaria urtebetean Arrasateko ARTETXE ELEKTROTEKNIA enpresan
- Azken sei urteetan harreman pertsonalekin zerikusia duten lanetan aritu naiz
- Herriko elbarrituei laguntza emateko teldeetan parte hartu dut
- C1 gidabaimena daukat eta baita neure autoa ere. Bidaiatzeko edo beste herriren batera joateko arazorik ez.