B1 ikastaroaren apunteak

KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA

Gustuak, eskaerak, informazioa eskatu


1. GUSTUAK ADIERAZTEKO

GUSTUEZ GALDETZEKO
  • Gustatzen al zaizu zure lana?
  • Atsegin duzu musika entzutea?
  • Gogoko al duzu irakaslea?
  • Futbolzalea al zara?
  • Zoragarria da Donostia, ezta?

ZERBAIT GUSTUKOA DELA ADIERAZTEKO
  • Bizikletaz ibiltzea gustatzen zait
  • Atsegin dut Donostian bizitzea
  • Gogoko dut Mozart
  • Irakaslea nire gogokoa da
  • Primeran pasatzen dut koadrilakoekin

ZERBAIT GUSTUKOA EZ DELA ADIERAZTEKO
  • Ez zait batere gustatzen bizikletaz ibiltzea
  • Ez dut atsegin ur hotzez dutxatzea
  • ez naiz kirolzalea
  • Gorrotatu egiten dut gauez ikastea
  • Ezin ditut jasan aktore eskasak


2. ESKAERAK ADIERAZTEKO

ESKAERAK EGITEKO
  • Esango al diozu hemen nagoela?
  • Inporta al zaizu mandatu bat egitea?
  • Papertxo bat eman al diezaiokezu?
  • Utziko al didazu pasatzen?

ESKAEREI ERANTZUTEKO

BAIEZKOA
  • Bai, hartu
  • Bai, jakina
  • Nola ez
  • Egon pixka batean, hau bukatutakoan

EZEZKOA
  • Ez, inola ere ez / inondik inora ere ez
  • Ezin dut, ez daukat egiterik
  • Eta zeinek esan dizu papera daukadala?
  • Bai zera ¬°Beste zereginik ez daukat!


3. INFORMAZIOA TRUKATZEKO

INFORMAZIOA ESKATZEKO

Jakin aditzarekin
  • Ba al dakizu non dagoen Aitor?
  • Ez duzu jakingo Aitor non dagoen
  • Aitor non dagoen jakin nahi dut / nuke

Esan aditzarekin
  • Esango al didazu nor datorren?
  • Esan diezadakezu nor datorren?

Eskertu aditzarekin
  • Eskertuko nizuke hau nola egin behar dudan azaltzea
Inporta aditzarekin
  • Inporta zaizu hau nola egin behar dudan azaltzea?
  • Inportako litzaizuke hau nola egin behar dudan azaltzea?