Ikastaroaren gida
Lan-ingurunea
Ikastaroaren goiburua
Lehen lerroa
Ezkerraldean ikastaroaren izenburua dago eta eskuinaldean, zeure izena ikusiko duzu. Bertan sakatuz gero, zeure buruaz zein informazio ari zaren ematen ikusiko duzu.
p
Ezkerraldean Ezarpenak izeneko blokea azalduko zaizu eta bertan informazio horiek aldatzeko modua izango duzu. Kontuan hartu, beraz:
- Profila: ikastaroko partaide bakoitzak gainerakoei erakutsiko dien informazioa da profila (argazkia, deskribapen laburra, e-posta helbidea...).
- Profila editatu: aurreko informazioak aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko aukera ematen du honek.
- Pasahitza aldatu: aukera duzu Moodle-n sartzeko pasahitza aldatzeko
- Mezularitza: hemen sistematik nolako abisuak jaso nahi dituzun aukeratu ahal duzu
- Foroko mezuak: ikastaroko foroetara bidali dituzun mezu guztiak ikus ditzakezu hemen.
- (...)
Bigarren lerroa
Bertan nabigazio-barra ikusiko duzu: ingurunean zehar batetik bestera joateko modu azkarra da hau. Hasiera UEUren e-irakaskuntzarako plataformaren hasiera-orria da, Moodle 2.0 ikastaroarena...
Bertan nabigazio-barra ikusiko duzu: ingurunean zehar batetik bestera joateko modu azkarra da hau. Hasiera UEUren e-irakaskuntzarako plataformaren hasiera-orria da, Moodle 2.0 ikastaroarena...