Ikastaroaren gida

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Moodle 2.0ren oinarrizko erabilera
Liburua: Ikastaroaren gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Monday, 2024(e)ko Novemberren 25(e)an, 04:58(e)tan

Deskribapena

Hemen ikastaro honen helburuak eta edukiak dituzue

Ikastaroaren planteamendua

Moodle.orgMoodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.

Ikastaroaren helburu nagusia Moodle 2.0ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.

Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle 2.0ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.

Helburuak

  • Moodle 2.0k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea
  • Parte hartzaileei Moodle 2.0 modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea

Edukiak

Plataformaren funtzionamendu orokorra

Komunikazioa bultzatzeko tresnak

Informazioa emateko tresnak (I): baliabideak

  • Orriak, fitxategiak, URLak, etiketak, direktorioa

Informazioa emateko tresnak (II): blokeak

  • Egutegia, HTML, partaideak, duela gutxiko aktibitatea, urrutiko RSS kanalak, osaketa...

Edukiak lantzeko tresnak

Ebaluazioa egiteko tresnak

Metodologia

Ikastaroa zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.

Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluazioa bi modutan egingo dugu:

Autoebaluazioa

Moodle-ren oinarrizko erabiltzailebatek lortu beharreko gaitasunak irakaslea rolaren baimenetan oinarrituta definitu dira eta can do edo gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:

  1. Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
  2. Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
  3. Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.
Ebaluazio kuantitatiboa

Ebaluazio-molde honek 6 atal ditu:

  • Partaidetza: komunikazio-tresnen erabilera
  • Lehen saioa: 8 jarduera
  • Bigarren saioa: 8 jarduera
  • Hirugarren saioa: 3 jarduera
  • Laugarren saioa: 6 jarduera
  • Bosgarren saioa: 6 jarduera

Jarduera guztiak eta komunikazio-tresnen erabilera 1etik 5era puntuatuko dira eta puntuazio horiekin atal bakoitza 1etik 10era ebaluatuko da.

Ikastaroaren bukaerako puntuazioa atal guztietan lortutakoen batezbestekoa izango da.

Iraupena eta aldiak

Iraupena: 30 eskola-ordu, honela banatuta

  • 2 ordu eta erdiko bi saio presentzial
  • 25 orduko lana on-line
  • Lehen saioa: bost ordu
  • Bigarren saioa: bost ordu
  • Hirugarren saioa: bost ordu
  • Laugarren saioa: bost ordu
  • Bosgarren saioa: bost ordu

Dokumentazioa

Hona hemen ikastaroan zehar lagungarri izango dugun dokumentazioa:

Moodle-ren 1.9 bertsiora artekoa

Moodle-ren 2.0 bertsioari buruzkoa

Praktikak

Praktikak egiteko ikastaro bat sortu behar da. Bertan, irakasle rola esleitu behar zaie parte hartzaileei.

Lan-ingurunea

Ikastaroan sartutakoan, bi atal nagusi ikusiko dituzu:

Ikastaroaren goiburua

  • Lehen lerroa
  • Bigarren lerroa

    Ikastaroaren gorputza

    • Ezkerreko zutabea
    • Erdiko zutabea
    • Eskuineko zutabea

    Ikastaroaren goiburua

    Lehen lerroa

    Ezkerraldean ikastaroaren izenburua dago eta eskuinaldean, zeure izena ikusiko duzu. Bertan sakatuz gero, zeure buruaz zein informazio ari zaren ematen ikusiko duzu.

    p

    Ezkerraldean Ezarpenak izeneko blokea azalduko zaizu eta bertan informazio horiek aldatzeko modua izango duzu. Kontuan hartu, beraz:
    • Profila: ikastaroko partaide bakoitzak gainerakoei erakutsiko dien informazioa da profila (argazkia, deskribapen laburra, e-posta helbidea...).
    • Profila editatu: aurreko informazioak aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko aukera ematen du honek.
    • Pasahitza aldatu: aukera duzu Moodle-n sartzeko pasahitza aldatzeko
    • Mezularitza: hemen sistematik nolako abisuak jaso nahi dituzun aukeratu ahal duzu
    • Foroko mezuak: ikastaroko foroetara bidali dituzun mezu guztiak ikus ditzakezu hemen.
    • (...)
    Bigarren lerroa

    Bertan nabigazio-barra ikusiko duzu: ingurunean zehar batetik bestera joateko modu azkarra da hau. Hasiera UEUren e-irakaskuntzarako plataformaren hasiera-orria da, Moodle 2.0 ikastaroarena...

    Ikastaroaren gorputza

    Goiburuaren azpian ikastaroaren edukia biltzen da bi zutabetan banatuta. Horietako bakoitzean hainbat bloke edo koadro azaltzen dira.
    • Ezkerreko zutabea: nabigazioa eta ezarpenak izeko blokeak dituzu
    • Erdiko zutabea: ikastaroaren edukia bera hainbat koadrotan banatuta
    • Eskuineko zutabea: ikastaroaren-osaketa, azken berriak, datozen ekitaldiak, egutegia, online erabiltzaileak, mezuak eta duela gutxiko aktibitatea

    Ezkerreko zutabea

    Nabigazioa

    Bloke honi esker, erosoago izango da guneko leku batetik bestera joatea. Atal hauek ditu:

    • Hasiera: gunearen hasiera-orrira joateko
    • Nire orria: bertan zeure gunea sor dezakezu
    • Gunearen orriak: blogak, etiketak... funtzionalitateetarako sarbidea duzu
    • Nire profila: Moodle-ko erabiltzaile zaren aldetik, eskura dituzun funtzioen kontrola izateko
    • Nire ikastaroak: matrikulatuta zauden ikastaroetarako sarbidea

    Ezarpenak

    Bloke hau beti ere une jakin batean zauden testuinguruari dagokio, hau da, foro batean bazaude, foro horretan burutu ahal dituzun ekintzak izango dituzu.

    Erdiko zutabea

    Ikastaroaren edukia

    Erdiko zutabearen lehenbiziko koadroa da. Bertan, hainbat baliabide dituzu:


    a) Ikastaroaren gida

    Hemen ikastaroaren gaineko informazio garrantzitsuena izango duzu eskura (lan-egutegia, helburuak eta edukiak, gida hau bera). Dokumentu hauek noiznahi kontsulta daitezke.


    b) Komunikaziorako tresnak

    Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresnak:

    Ohar-taulaOhar-taula:  foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.


    Jardueren foroaJardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.



    Kontu-kontariKontu-kontari: foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.


    Nire egunerokoaNire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.


    Koadroak

    Ikastaroaren edukiaren azpian, zenbatutako hainbat koadro azaltzen dira. Horietako bakoitza lan-saio bati dagokio, eta bertan azalduko dira saioan zehar burutu beharreko jarduerak eta zereginak.

    Horiez gain, sintesirako atala ere amaieran izango duzue.

    Eskuineko zutabea

    Ikastaro-osaketaren egoera

    Hemen ikastaroan egindako lana eta egiteko falta duzuna aztertzeko modu azkarra izango duzu.

    Partaideak

    Ikastaroan parte hartzen ari garen guztien zerrenda ikusteko aukera izango duzu hor, bai eta plataforma honek eskaintzen duen blog-sistemarako sarbidea ere.

    Azken berriak

    Bloke honetan nabarmenduko dira OHAR-TAULA forora bidalitako mezuen gaiak.

    Datozen ekitaldiak

    Agenda-funtzioa betetzen du bloke honek. Hiru ekitaldi-mota dago: a) gunearen ekitaldiak; b) ikastaroarenak, eta c) erabiltzailearenak.

    Egutegia

    Egutegian datozen ekitaldiak nabarmenduko dira.

    Mezuak
    Berehalako mezularitzarako blokea da hau. Plataforman alta emanda dauden pertsonei mezuak bidaltzea ahalbidetzen du. Pertsona horik online egonez gero, momentuan bertan jasoko dute mezua.

     

    On-line erabiltzaileak

    Azken bost minutuetan ikastaroan zein pertsona sartu den adierazten du. Izenean klikatuz gero, horren profila ikusiko duzu, eta izenaren gaineko karta azalen eginez gero, mezua bidali ahal diozu eta denbora errealean harekin komunikatu.

    Duela gutxiko aktibitatea

    Hemen plataforma sartu zineten azken alditik zein aktibitate izan den jakiteko modua duzue: zein mezu bidali diren, zein baliabide berri dagoen... Oso baliagarria da ikastaroaren martxari begiratu batean erreparatzeko.