2.3 Testuen konplexutasunaz gogoeta: ANALHITZArekin

Ataza honetan bi jarduera ezberdin dituzu, bietako bat aukeratu, nahieran.

Lehen jarduera

  • Umeen hizkuntza ebaluatzeko baliagarria den komikia erakutsi ondoren, zenbait haurrek honela deskribatu zuten komiki horietan ikusitakoa. Grabaketa horietan oinarritut, egizu honako ariketa hau:

Aztertu ANALHITZArekin 4 urteko ume honek eta 9 urteko beste ume honek diotena: ANALHITZAren kalkulu-orrietako informazioarekin, egizu bi haurren hiztegia, hitzen maiztasunak kontuan hartuz.

Jarraibideak:

  • Audio eta testura sartzeko erabili ondoko erabiltzailea eta pasahitza: haurrak / testuak­_2014
  • Garbitu eta utzi soilik haurraren hitzak.
  • Testu garbia ANALITZAtik pasa eta eraiki haurren hiztegia maiztasunak kontuan hartuz.
  • Azterketa gidatzeko asmoz edo, honako galdera hauei erantzun diezaiokezu:
– Ba al dago garapenik adin ezberdinetako bi umeen artean, hiztegiari dagokionez?
– Non esango zenuke?
  • Komikiaren erreferentzia: TOUGH. J. 1996. El lenguaje oral en la escuela. Antonio Machado (165. or.)


Bigarren jarduera

  • Oraingoan,  demagun Haur Hezkuntzako irakaslea zarela eta hiru ipuin hauek dituzula: A IPUINA, B IPUINA eta C IPUINA, eta klaserako materiala bilatzeko asmoz, honako galdera hauei erantzun nahi diezula.

 Zein da hiru horietan ipuinik egokiena honako hizkuntza-formak lantzeko?

Hizkuntza-forma lantzeko jarraitu ondorengo galderak:

  • Zein da ipuin aberatsena, hiztegiari dagokionez? Hau da, zein da hitz gehien eta aditz ezberdin gehien dituen ipuina ?
  • Zein ipuinetan erabiltzen da ergatiboa (ERG) gehien?
  • Bukatzeko, eman zure iritzia edo aipatu ANALHITZArekin baliagarri izango litzaizukeen ariketa edo azterketaren bat zure lanbidean edota bizitzan.