1.2 Corpusetan kontsultak eta bistaratzen tresnak: Lexikoaren Behatokian
Sarritan hizkuntzaren bat ikasten ari garenok, gauza bat zela nola idatzi behar den zalantza izaten dugu. Zalantza akademikoa bada eta ingelesezkoa, Google Scholarren begiratu genezake. Hizkuntza batetik bestera itzultzaileek nola itzuli duten jakin nahi badugu Linguee edo TextReference (euskarazko kontsultak egiteko). Baina corpus horietan hitzak soilik bila daitezke ezin da bilaketa konplexuagorik egin. Adibidez, ezin da bilatu "hori" eta ondoren aditz kategoriako edozein hitz.
Corpus erraldoietan bilaketa zehatz horiek egiteko, testuetako hitz guztiei ezin zaie etiketak jarri, gero bilaketak egiteko. Eta ez du merezi hain testu handiekin horretan jartzea pertsonak. Hori horrela, corpus erraldoi horietan modu automatikoan jartzen dira etiketa linguistikoa, ondoren bilaketa zehatzak egiteko. Etiketaren arabera errore tasa bat egongo da, baina erabiltzailea ohituta dago bilaketetatik behar duena hartzen. Beste kasu batzuetan, estatikoki jakiten da kasu batzuk ez direla ziurrak eta bilaketa estatistikoki ziurrak diren egituretan ere egin daiteke, Lexikoaren Behatokian, esaterako.
Lexikoaren Behatokian modan jarri den esapide hau bilatuko dugu "balore eman"
Izan ere, jakin nahi dugu honako formak erabili diren eta noiztik hasi diren erabiltzen: "balorea eman", "balorerik eman", "baloreak eman", "balorean eman"...
Ariketa hau egiteko nik honako pausoak eman ditut:
- Lexikoaren behatokian "joan bilaketa aurreratura" joan naiz (goian eskuma aldean).
- Ondoren, aukera hauek erabili ditut: lehenengo lerroan: "ziurra", "lema", "da", "kategoria" eta bilaturiko hitza "balore". Bigarren lerroan: "1", "ondoren", "lema", "da", "kategoria" eta bilaturiko hitza "eman".
Hauek dira Lexikoaren Behatokian jaso ditugun emaitzak:
1.aren forma | # |
balorea | 9 |
balorerik | 4 |
balore | 1 |
baloretzat | 1 |
baloreek | 1 |
Corpusaren taimana eta maiztasunaren neurria izateko, beste egitura bat proba dezakezue, esaterako, "esku* eman". Kasu horretan agerpen kopurua 447 da.
Eta zuok daukazuen zalantza zein da? Zer bilaketa egin duzue?