1.1 Idazte-prozesuan zalantzak argitzen (gogoeta)

ordenagailuan idazten Auto-ikaskuntzako tresna baliarriagarriak izaten dira zuzentzaile ortografikoak (www.xuxen.eus edo hobelex) eta zuzentzaile gramatikalak. Izan ere, ikaslea testua idazten ari denean (sortze-prozesuan) bertan jasotzen du feedback, hau da, baliabide-linguistikoak erabaki behar dituenean.

Auzo hizkuntzetan tresna asko dago hori egiteko, baina euskaraz Elhuyarrek garatu duen tresna hau, AZPidazki erabiliz egingo dugu gogoeta:

Horri buruz hausnartzeko, hona hemen lehen jarduera:

 Erantzun iezaiezu beheko galderei


  1. Aipa ezazu zertan lagun dezakeen honelako tresna baten auto-ikaskuntzan?
  2. Zer ataza egin beharko litzateke AZPikdazki tresna baliagarria izateko zure eskoletan?

Galdera horiei erantzuteko beharbada baliagarriak izango zaizkizu beste hizkuntza batzuetan sortu den teknologiaren berri izatea:

  • Artext sistema (gaztelaniarako):
  • Grammarly sistema (ingeleserako):
  • Besteren bat ezagutzen baduzu, aipatu zein foroan labur-labur.