5.3 jarduera: galdetegia (II)

Modulu honen ohiko erabilera ezagutzak ebaluatzekoa izaten bada ere, edukien lanketarako ere erabil daiteke.
Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:

Galdetegiaren ezaugarriak:
- Izena eta aurkezpena: zuek aukeratu
- 2011ko azaroaren 25ean zabalduko da eta abenduaren 10ean itxiko da
- Ikasleek 5 minutu izango dute erantzuteko (denbora-muga)
- Galdetegiak 9 galdera izango ditu. Lehena deskribapena izango da; horren jarraian 2 galdera egia/gezurra erakoak; beste 2 aukera anitzekoak; 2 entsegua motakoak eta beste 2 enuntziatuak lotzekoak.
- Galderak ez dira nahastuko baina erantzunak bai
- 2 saiakera onartuko dira baina bigarrena ez da lehenengoan oinarrituko.
- Kalifikaziorako metodoa notarik altuena izango da
- Gainerako ezarpenak nahi dituzuen bezala ezarri.
OHARRA: galderak sortzean, izen adierazgarria eman, ondo identifikatu ahal izateko (zuen izena eta numerazioa, adibidez). Hori eginda, aukeratutako galderak ezker aldeko zutabera pasako dira eta ondoren galdetegi osoa gorde sakatu behar da.