5.1 jarduera: zeregina
Zeregina izeneko moduluak eginkizun bat eskatzen dio ikasleari. Oso baliabide erreza eta erabilgarria da ikasleak egindako lana aztertu eta ebaluatzeko. Tutoreak eginkizun bat proposatuko dio ikasleari eta honek, lana burututakoan, fitxategi batean bidaliko dio egindakoa, edo zuzenean on-line burutuko du produktua.
Hona hemen, beraz, lehen jarduera:
Sor ezazue zeregin bat zuen koadroan, nahi duzuen jakintza-arloko gai baten inguruan eta beheko ezaugarriak dituena.
Zereginaren ezaugarriak:
- Zeregin mota: on-line testua
- Izena: nahi duzuna aukeratu
- Zeregina ezagutzak ebaluatzeko erabiliko duzu eta honako eskala hau erabiliko duzu: 0 - 10
- Ez du entregatze-datarik izango
- Abisuak bidaliko dizkio tutoreari e-postaz
- Lerro arteko iruzkinak egiteko modua gaitu