4.4 jarduera: hotpot ariketak

EdukiakMoodle-ren HotPot moduluak Hot Potatoes eta TexToys erabilita sortutako ariketak erabiltzeko aukera ematen dio irakasleari. Ariketak irakaslearen ordenagailuan sortzen dira eta ondoren Moodle-ko gure kastarora igotzen dira.

 

Ikasleek ariketak egin ondoren, hainbat txosten izango ditugu galdera bakoitzari emandako erantzunekin eta lortutako emaitzen hainbat estatistikekin.

Ezin dugunez orain ariketak nola sortzen diren aztertu (erraza da oso) geuk sortu ditugu hainbat eta praktiketarako ikastaroaren fitxategien eremuan dituzue dagoeneko.

 

Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:
 
AriketaNor bere koadrora joango da eta Hot Pot motako bi ariketa ipiniko ditu agerian.

 

OHARRA: HotPot modulua Moodle-ren potentzialitatearen adibide argia da. Izan ere, ariketak sortzeko software hau aspaldi hasi zen garatzen Canadako Victoriako Unibertsitatea eta berehalako arrakasta eta onarpena jaso zuen irakasle askoren aldetik. Horregatik-edo, Moodle-ren 1.5 bertsiotik aurrera HotPot-en sorturiko ariketak erraz integra daitezke plataforma telematiko honetan.
Ariketak sortzeko, ordea, lehenik eta behin programa deskargatu behar genuke gure ordenagailura. Proba egin nahi baduzue hemen duzue deskargatzeko lotura. Instalazioa egin eta gero sorturiko ariketak bestelako fitxategien moduan igo behar dira plataformara.