3.1 jarduera: blokeak ipini
Blokeei esker ikasleei era askotako informazioa eman ahal diegu. Moodle modularra izaki, bloke guztiak gehitu, ezkutatu edo ezaba ditzakegu, nahi dugun zutabera eraman...
Guneko kudeatzaileak zehaztuko du ikastaro berriak sortzean zein izango diren ikasleei agertuko zaizkien blokeak baina irakasleak beste batzuk gehitu eta lekuz mugi ditzake. Horrez gain, erabiltzaile bakoitzak modua du bere orrian nahi dituen blokeak jartzeko.
Hona hemen, beraz, lehen jarduera:
Nor bere orrira joango da eta bertan agertaraziko ditu beherago zerrendatu ditugun blokeak
Honela geratuko da zure hasiera-orria:
Ezkerreko zutabean (goitik behera)
- Nabigazioa (bloke hau berez ezarrita izango duzu)
- Earpenak (bloke hau berez ezarrita izango duzu)
- Egutegia (hau gehitu behar duzu)
- Mezuak (hau gehitu behar duzu)
Eskuineko zutabean (goitik behera)
- Nire fitxategi pribatuak
- On-line erabiltzaileak
- Ikastaro-osaketaren egoera