1.8 jarduera: inkesta sortu

Lehen saioa
Aurreko jardueran inkesta xume bati erantzun diogu eta orain geuk sortu beharko dugu.

 

Hona hemen, beraz, zortzigarren jarduera:
 

Sor ezazue inkesta xume bat zuen koadroan, galdera eta aukerak asmatuz eta beheko ezaugarriak betez


Inkestaren ezaugarriak:

  • Emaitzak erakutsiko dira beti baina anonimoki
  • Behin baino ezingo zaio inkestari erantzun
  • Erantzun gabekoen zutabea ez da agertuko
  • Ez dago eperik erantzuteko