1.3 jarduera: mezuen ezarpenak
Mezuak elkarren kontaktu gisa onartutako bi erabiltzaileren arteko idatzizko hartu-emanak dira. Horretaz gain, ordea, erabiltzaile bakoitzak jasoko ditu beste hainbat mezu sistemak berak sortutakoak: zereginen jakinarazpenak, harpidetutako foroetako mezuak...
Gure mezularitza-sistemak horiekin nola jokatu behar duen zehaztu behar dugu garrantzizko mezuak irakurri gabe gera ez gaitezen eta, bestalde, mezu eta jakinazpenek ito ez gaitzaten.
Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:
Nork bere mezularitza-sistemaren ezarpenak eguneratuko ditu, nahiago dituen aukerak eginez.
OHARRA: Sartutako mezuetarako jakinarazpen-metodoa, e-posta eta ezarpen orokorrak dira gune honetan erabiltzaileak ezar ditzakeenak. Alda itzazue argibideetan zehaztutakoaren arabera.