1.1 jarduera: norberaren profila

Lehen saioa
Internet erabilita izan dezakegun sentsazioetako bat bakardadearena izaten da. Jakina, ekidin beharrekoa da eta horri aurre egiteko garrantzizkoa da oso gure inguruan nor dagoen jakitea. Horretarako bideetako bat plataforma gehienek eskaintzen duten pertsonalizazioa da. Bakoitzaren profilean nork bere buruaren berri eskaini ahal die gainontzekoei. Geuk erabakiko dugu zein informazio eskaini eta horretarako kontuan hartu beharko ditugu kontestua, helburuak eta partaideen aurrean eman nahi dugun irudia.
 

Hona hemen, beraz, lehen jarduera:

 

Nork bere profila eguneratu beharko du aurkezpenerako laukia betez eta norberaren argazkia eta zaletasunak gehituz.


OHARRA:

Profila editatu aukera horretan, ikusiko duzunez, beste hainbat datu eta galdera azaltzen dira. Horietako gehienek plataformaren erabileraren pertsonalizaioarekin dute zerikusia: nola eta nora jaso nahi dituzun foroetako mezuak, zein hizkuntza erabili nahi duzun, publikoki zein datu erakutsi nahi duzun, interfazeak nolako itxura izatea nahi duzun...

Gure gomendioa da momentuz aukera horiek guztiak albo batera uztea, eta aurrerago erabakitzea, plataformako funtzionamenduan trebatuago zaudenean. Kontuan hartu datu horiek noiznahi alda ditzakezula.