2.7 Praat tresnarekin axaleko azterketak

Askotan euskaraz irakurtzen dugunean, umeei ipuinak kontatzean, azalpenak ematean, gure prosodia aldatu egiten da edo ikasten ari direnek bere ama hizkuntzako prosodian arauak erabiltzen dituzte euskaraz ere aritzeko.

Egoera horretaz hausnartzeko, egin beharreko zazpigarren jarduera duzue:

PRAAT programa erabilti eta ondoren proposatzen zaizkizunetatik edozein ariketa egin.

Ariketak:

    • Oinarrizko maiztasunaren kurba (lerro urdina) kontuan izanda, zein irudi dagokio adierazpen esaldi bati eta zein bai/ez galdera bati? (Ikusi dokumentuko 6. eta 7. irudiak)
    • Grabatu dardarkariak dituzten hitz solte batzuk eta aztertu horien ezaugarri akustikoak. Adibide moduan, 8. irudian “barriro” hitza duzu.
    • Grabatu afrikariak dituzten hitz solte batzuk eta aztertu horien ezaugarri akustikoak. Adibide moduan, 9. irudian bizkaierazko “gatxa” hitza duzu. Ondoren, “gatxa” (“gaitza” bizkaieraz) eta “gatza” (gazt. sal) hitz bikotea grabatu eta aldera dezakezu.
    • Grabatu esaldi labur batzuk eta ikusi betetzen diren Euskaltzaindiaren 87. araua: Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua  (EBAZ) dokumentuan jasotakoak. Adibidez: “ez daukat dirurik” / “ez dauka dirurik”.
    • Nor-zer moduko galdera baten bukaeran intonazioa igo eta jaitsi. Eta erabili adibideak EBAZ azaltzeko eskola batean.