1.3 Testu-bildumetan hitzen erabilera aztertzen: KWIC teknika

Hauxe duzue KWIC horren adibidea "ere" hitza bilatu dugu 12 ikasleren testuetako ere guztiak bildu eta gako-hitzaren eskumako testuingurua alfabetikoki ordenatu dugu, erabilera berekoak nolabait biltzearren:
Ikaslea | Ezkerreko testuingurua |
Gako-hitza |
Eskuma | |
8 | naiz baina oso txarra naiz | ere | . Santurtzin bizi naiz senarra eta | |
3 | horia da. Oso polita da | ere | . Bihurria da. Irakurtzea gustatzen zaio | |
4 | deitzen naiz, Portugaletekoa naiz, hala | ere | , Santurtzin bizi naiz nire familiarekin | |
4 | oso zaila izan zen hala | ere | , orain pentsatzen dut munduko onena | |
2 | batera joaten gara oporretan. Hala | ere | , ez da berdina, bidai hauek | |
4 | nire lagunik onena eta batez | ere | nire senarra. Hura informatika ikasten | |
4 | horregatik hemen egon naiteke batez | ere | nire alabarekin euskaraz hitz egiteko | |
4 | mendia nahiago dut baina hondartzara | ere | joatea gustatzen zait. Orokorrean udan | |
10 | guztatzen zait. Erakurtzea guztatzen zait | ere | bai. Normalean zazpiak laurden gutxiagotan | |
8 | eta azkarrena da. Oso gogotsu | ere | bai. Hark esaten du handi | |
4 | udan joaten naiz baina neguan | ere | bai, bainatu gabe noski baina | |
10 | lotara joaten dira. Eta ni, | ere | bai |
KWIC hori irakasleak aztertzeko egokia izan badaiteke ere, irakasleak hitz-gako horri buruzko informazioa azaldu edo zabaldu badu, berak KWIC bat prestatu eta ikasleek euren artean zuzentzeko ataza gisa proposa lezake. Horixe izango da hain zuzen ere zuen lehen ataza:
Aztertu KWIC horretan klase honetan "ere" partikula nola erabili duten ikasleek eta zuk zer feedback emango zenieekeen.
Beharbada lagungarri dakizuke honako galdera: Zure ustez balizko klase horretan "ere" partikula landu beharko lukete? Zuk atera dituzun datuak edo ondorioak kontuan izanda "ere" partikula lantzeko zein jarduera proposatuko zenuke? Lotzerik badago, ikastunitearekin?
OHARRA:
- Teknika hori oso baliagarria da gauza guzti hauetarako gramatika arauak eta gako-hitz baten hizkuntza erabilera zehazteko. Esaterako, diskurtso-markatzaile baten ondoren eta aurretik zein puntuazio ikur erabiltzen den jakiteko edo gako-hitzaren adibide errealak emateko eta ez erabilerak asmatzeko.