Gure ikastaroa diseinatzen
Wiki honetan parte hartzaile bakoitzak sortuko duen ikastaroaren nondik norako nagusiak definitu beharko ditu.
hau bezalako orri bat
Viendo la versión de página #1
(Restaurar esta versión)
(Restaurar esta versión)
Modificado: 25 de mayo de 2012, 08:58 Usuario: Abel Camacho →
Ikastaroaren diseinua eta egitura
- Deskriba ezazu labur-labur zeure hezkuntza-testuingurua: zein hezkuntza-etapatan ari zaren, ikastetxe-mota, zer-nolako teknologia-erabilera duzuen, Moodle erabiltzeko arrazoiak...
- Adieraz ezazu ikastaroaren izena eta zein jakintza-esparrutakoa den
- Adieraz ezazu irakaskuntza-mota: aurrez aurrekoa, on-line, semi-presentziala
- Erabaki ezazu zein ikastaro-formatu erabiliko duzun
- Azter ezazu ikastaroaren itxura: zenbat zutabe, zein bloke, zenbat gai edo aste...
- Adieraz ezazu zer-nolako egitura didaktikoa erabiliko duzun: zenbat aldi edo saio izango diren, metodologia...
Ikastaroaren komunikaziorako tresnak
- Zeren bidez jakinaraziko dizkiezu ikasleei instrukzioak?
- Nola bultzatuko duzu ikasleen arteko komunikazioa?
- Nola bideratuko da ikasleei eman beharreko feedbacka?
- Zenbat foro erabiliko duzu eta nolakoak?
- Erabiliko al duzu bloga? Zertarako eta nola?
Informazioa emateko tresnak
- Informazioa kanpoan ala barruan izango da orokorrean?
- Informazioa zeuk eskainiko duzu ala ikasleek bilatu beharko dute?
- Zenbat bloke erabiliko duzu eta zertarako?
- Nola gauzatuko da ikasleen arteko informazio-trukea?
Edukiak lantzeko tresnak
- Nola aktibatuko dituzu ikasleen aurre-ezaugutzak?
- Kanpoko ala barruko tresnak erabiliko dituzu nagusiki edukiak lantzeko?
- Lanketa eta ebaluazioa nola bereiziko dituzu?
- Ikasleek sortu beharko al dituzte edukiak lantzeko baliabideak?
Ebaluazioa egiteko tresnak
- Zer-nolako ebaluazio-moldea erabiliko duzu?
- Ikasleen autoebaluazioa bultzatuko al duzu?
- Ikasleen arteko ebaluazioa erabiliko al duzu?
- Zein jarduera ebaluatuko duzu eta zein ez?
- Nola ebaluatuko duzu zeure burua eta ikastaroa?