Gure ikastaroa diseinatzen

Wiki honetan parte hartzaile bakoitzak sortuko duen ikastaroaren nondik norako nagusiak definitu beharko ditu.

hau bezalako orri bat

Ikastaroaren diseinua eta egitura

  • Deskriba ezazu labur-labur zeure hezkuntza-testuingurua: zein hezkuntza-etapatan ari zaren, ikastetxe-mota, zer-nolako teknologia-erabilera duzuen, Moodle erabiltzeko arrazoiak...
  • Adieraz ezazu ikastaroaren izena eta zein jakintza-esparrutakoa den
  • Adieraz ezazu irakaskuntza-mota: aurrez aurrekoa, on-line, semi-presentziala
  • Erabaki ezazu zein ikastaro-formatu erabiliko duzun
  • Azter ezazu ikastaroaren itxura: zenbat zutabe, zein bloke, zenbat gai edo aste...
  • Adieraz ezazu zer-nolako egitura didaktikoa erabiliko duzun: zenbat aldi edo saio izango diren, metodologia...

 

Ikastaroaren komunikaziorako tresnak

  • Zeren bidez jakinaraziko dizkiezu ikasleei instrukzioak?
  • Nola bultzatuko duzu ikasleen arteko komunikazioa?
  • Nola bideratuko da ikasleei eman beharreko feedbacka?
  • Zenbat foro erabiliko duzu eta nolakoak?
  • Erabiliko al duzu bloga? Zertarako eta nola?

 

Informazioa emateko tresnak

  • Informazioa kanpoan ala barruan izango da orokorrean?
  • Informazioa zeuk eskainiko duzu ala ikasleek bilatu beharko dute?
  • Zenbat bloke erabiliko duzu eta zertarako?
  • Nola gauzatuko da ikasleen arteko informazio-trukea?

 

Edukiak lantzeko tresnak

  • Nola aktibatuko dituzu ikasleen aurre-ezaugutzak?
  • Kanpoko ala barruko tresnak erabiliko dituzu nagusiki edukiak lantzeko?
  • Lanketa eta ebaluazioa nola bereiziko dituzu?
  • Ikasleek sortu beharko al dituzte edukiak lantzeko baliabideak?

 

Ebaluazioa egiteko tresnak

  • Zer-nolako ebaluazio-moldea erabiliko duzu?
  • Ikasleen autoebaluazioa bultzatuko al duzu?
  • Ikasleen arteko ebaluazioa erabiliko al duzu?
  • Zein jarduera ebaluatuko duzu eta zein ez?
  • Nola ebaluatuko duzu zeure burua eta ikastaroa?