Nire apunteak: erlatiboa
ERLATIBOZKO ESALDIAK
1. -(e)N
Etorri nahi duena etorriko da (Vendrá quien quiera venir)
Interesatzen zaionak galdetuko du (El que le interese, preguntará)
Eskatzen duenari opari bat emango zaio (Al que lo pida, se le dará un regalo)
Prest dagoenarekin egingo dugu lana (Trabajaremos con quien esté dispuesto)

2. TAKO/-DAKO, -(R)IKO
Erlatibo mota hau aditzaren ekintza bukatua denean erabiliko dugu:
Zuk gomendatutako liburua (gomendaturiko liburua) ez zait gustatu (El libro recomendado por ti no me ha gustado)
Zuk atzo oparitutako (oparituriko) alkandora ez da nire neurrikoa (La camisa regalada por ti / que me regalaste ayer no es de mi talla)
Atzo apurtutako (apurturiko) kristala zeuk ordaindu behar duzu (El cristal roto ayer lo tienes que pagar tú)
Zuk azokan erositako (erosiriko) sagarrak ez dira gozoak (Las manzanas compradas por ti / que tú has comprado en la plaza no son sabrosas)

3. Erlatiboaren mugak
Erlatiboa egiteko bide arruntak erabilita (-(e)n; -tako, -(r)iko), zenbaitetan esaldiaren esanahia ilun gera daiteke, hurrengo adibidean ikus dezakezuenez:
El bocadillo que he comido me ha gustado mucho >>Jan dudan ogitartekoa asko gustatu zait.
Esaldi honen esanahia oso argi dago, baina ikusi hurrengoa:
Esaldi honen esanahia oso argi dago, baina ikusi hurrengoa:
La chica con la que he comido me ha gustado mucho. Esaldi hau egiteko ezin dugu ohiko bidea erabili >> *Jan dudan neska asko gustatu zait / *Jandako neska asko gustatu zait.
Kasu hauetan beste bide batzuk erabili ahal ditugu. Ikus ditzagun:
Kasu hauetan beste bide batzuk erabili ahal ditugu. Ikus ditzagun:
a) Esaldiari buelta eman:
La chica con la que he comido esan beharrean >>La chica que ha comido conmigo esan ahal dugu eta horrela esaldiaren esanahia argi geratzen da >> Nirekin jan duen neska asko gustatu zait.
b) Aditza aldatu:
Adibidez, esan behar badugu: El chico para el que habeis traido el regalo es muy majo, eta ohiko bidea ilun geratzen bada (*Oparia ekarri duzuen mutila oso jatorra da); aditza aldatu ahal dugu: El chico que ha recibido el regalo es muy majo >> Oparia jaso duen mutila oso jatorra da
c) Aposizioa erabili: "Zein... + -(e)n"
Bide hau erabiltzeko, koma artean sartzen da azalpenezko esaldi bat, erlatiboaren sujetoa erabili beharrean zein erabiltzen da dagokion kasuan deklinatuta eta aditzari subordinazio marka bat (-n) eransten zaio. Ikus ditzagun zenbait adibide.
La chica con la que he comido me ha gustado mucho >> Neska, zeinarekin jan dudan, asko gustatu zait.
El chico para el que habéis traido el regalo es muy majo >> Mutila, zeinarentzat oparia ekarri duzuen, oso jatorra da

Last modified: Tuesday, 3 November 2015, 11:29 AM