Nire apunteak: nominalizioa
NOMINALIZAZIOA
Aditzoinari -t(z)e marka eransten bazaio, aditzak izen bihurtzen dira
aditzoina | aditz izena | |
(heldu) hel (egin) egin (etorri) etor |
+ -t(z)e >
|
heltze egite etortze |
Aditz izenak deklinabideko marka gehienak har ditzake : heltzea, heltzerik, heltzen...
-t(z)eari
- Etxea garbitzeari ekin genion ( Nos dedicamos a limpiar la casa, empezamos a limpiar la casa)
- Ikasteari utzi dio eta lanean hasi da (Ha dejado de estudiar y ha empezado a trabajar
-t(z)era
- Daraman diru guztia ematera behartu dute (Le han obligado a entregar todo el dinero que lleva)
- Batzarrean, hitz egitera ausartu zen (En la reunión, se atrevió a hablar)
-t(z)eak kalte egin
- Alkohola edateak kalte egiten dit (El beber alcohol me hace daño)
- Ariketa fisikoak ez egiteak kalte egiten dit (El no hacer ejercicios físicos me perjudica)
Oharra: merezi aditza salbuespena da eta, beraz, ez dugu honelakorik esan behar: kirola egiteak merezi du, baizik eta kirola EGITEA merezi du
Last modified: Monday, 29 February 2016, 10:40 AM