Nire apunteak: berdeklinabidea
-KO atzizkiaren bidezkoak
Euskaraz deklinabide kasu guztiek, NOR, NORI, NORK eta NOREN izan ezik, -ko atzizkia har dezakete eta, honela, berez adizlagun direnak izenlagun bihurtzen dira.
Ikus dezagun -KO atzizkia erantsiz gero nola geratzen diren deklinazio kasuak:
|
|
Baliabide hau oso erabilia da batez ere erlatibozko perpausak ekiditeko, honela esaldien luzera asko laburtzen baita. Adibidez:
-
Egurrez egin duten mahaia = Egurrezko mahaia (la mesa de madera)
-
Donostiara doan bidea = Donostiarako bidea (el camino a Donostia)
-
Zurekin ditudan harremanak = Zurekiko harremanak (las relaciones contigo, con respecto a ti)
- Zuregan daukagun maitasuna = Zureganako maitasuna (el amor a ti)
Ikus daitekeenez, “egurrez, Donostiara, zurekin eta zuregana” aditz lagunak dira, hau da, zuzenean aditzari lotzen zaizkio.
Baina “egurrezko, Donostiarako, zurekiko eta zureganako” zuzenean izenari lotuak daude, hau da, izenlagunak dira.
Behin ko atzizkia hartu ondoren berriro deklina daitezke, hau da, ondoan duten izenaren elipsia eginez gero hari zegokion kasua bereganatzen dute.
- Plastikozko jostailuak lurrean utzi ditut, eta egurrezkoak arasa horretan
- Harekikoak aspaldi moztu nituen (harekiko harremanak)
- Bai hondartzarako bideetan, bai mendirakoetan automobil ilara handiak daude
-REN atzizkiaren bidezkoak
Noren atzizkiz osatutakoak zuzenean birdeklina daitezke; izan ere, noren kasua daraman hitza izenlagun baita jadanik. Adibideak:
- Hauek dira nireak
- Nire etxeari su eman diote, zureari berriz ez.
- Pello nire emaztearen ondoan eseriko da eta ni Josurenaren ondoan
- Gurera joango gara bazkaltzera (gure etxera)