Nire apunteak: Ahalera (orain)

AHALERA (EL POTENCIAL)


Ahal izan eta ezin izan aditz lokuzioez aparte, ahalera euskaraz aditz laguntzaileen bidez adieraz daiteke. Ikus ditzagun:

 

Ahalera NOR


Aditz nagusia aditz-erroaz adierazten da (etor, ibil, ikus, egin...), eta pertsonak hurrengo aditz laguntzaileekin:

ni naiteke

zu zaitezke

hura daiteke

gu gaitezke

zuek zaitezkete

haiek daitezke

 

Adibidea:

Ni zazpietan etor naiteke >> Yo puedo venir a las siete


Ahalera NOR-NORK

 

Nor-nork moduko aditzetan ohi denez, bereizketa egingo dugu NOR singularra (hura) edo plurala (HAIEK) denean:

HURA

HAIEK

Nik

dezaket

ditzaket

Zuk

dezakezu

ditzakezu

Hark

dezake

ditzake

Guk

dezakegu

ditzakegu

Zuek

dezakezue

ditzakezue

Haiek

dezakete

ditzakete

 

Adibidez:

Nik liburu bat ekar dezaket >>Yo puedo traer un libro

Nik liburuak ekar ditzaket >>Yo puedo traer los libros

Zuk auto hori eros dezakezu >>Tú puedes compar ese coche

Zuk karamelu batzuk eros ditzakezu >>Tú puedes compar unos caramelos

 

Last modified: Tuesday, 2 February 2016, 10:57 AM