Nire apunteak: elkar

ELKARKARIAK

ELKAR

Euskaraz elkarrekikotasuna (reciprocidad) adierazteko, elkar izenordaina erabiltzen da. Adibidez:

Kepak eta Anek elkar ikusi dute plazan (Kepa y Ane se han visto -el uno al otro- en la plaza)

Goiko esaldiak “Kepak Ane ikusi du eta Anek Kepa ikusi du” esanahia dauka. Hona hemen eskema bat

Kepak Ane ikusi du

Anek Kepa ikusi du

Kepak eta Anek elkar ikusi dute

Aditzak beti adierazten du objetua singularrean (dute) eta inoiz ez pluralean (*dituzte). Hona beste adibide gehiago:

Josuk eta Mirenek elkar maite dute

Anak eta Jonek ez dute elkar ezagutzen

Aspaldian ez dugu elkar ikusi

ELKAR deklinatu egiten da baina beti mugagabean. Hona hemen zenbait adibide:

Bego eta Eduardo elkarrekin bizi dira

Haserre daude, ez diote elkarri hitz egiten

Gu elkarren ondoan bizi gara

Aita eta semea elkarrengandik urrundu ziren

Nor

Elkar

Norentzat

Elkarrentzat

Nori

Elkarri

Norengan

Elkarrengan

Noren

Elkarren

Norengana

Elkarrengana

Norekin

Elkarrekin

norengandik

Elkarrengandik

 

BATA BESTEA

Elkar izenordainaz gain, bada beste baliabide bat elkarrekikotasuna adierazteko: bata bestea. Hona hemen zenbait adibide:

Ane eta Bego bata bestearen atzetik etorri dira

Liburuak hor ipini behar dira, bata bestearen gainean

Bata besteari begira daude


Last modified: Friday, 29 January 2016, 12:00 PM