Bigarren saioaren sintesia
Bigarren saioaren helburu nagusiak bi izan dira:
- Komunikazioa birtualitatean garatzeko moduez hausnarketa bultzatzea
- Moodle-k komunikaziorako eskaintzen dituen tresnak aztertzea
Horrela, bada, komunikazioa eta berau bultzatzeko tresnak aztertu ditugu:
- Moodle-k hainbat tresna eskaintzen digu komunikaziorako. Horietako bakoitzaren ezaugarrien arabera, era bateko edo besteko komunikazio-eremuak sortuko ditugu.
- Komunikazio-prozesuak dira edozein ikastaroren oinarri.
- Birtualitatean komunikazioa garatzea erronka handia da irakasleentzat.
Hala ere, zailtasunak bat baino gehiago izan dira:
- Komunikazio-tresnak bereiztea
- Tresna batzuen erabilera irudikatzea
- Lan handia egin dugu baina aurreko saioan baino erosoago sentitu gara, orokorrean
Kontuan hartu eta eztabaidarako:
- Moodle-n komunikazioa bultzatzeko tresnak asko dira: zeintzuk eta nola erabiliko ditugun erabakitzea ez da erraza. Izango ditugun beharrez gain, geuk sortuko ditugunak ere kontuan izan behar ditugu gerora horiei aurre egiteko.
- Ikasleak izan behar du edozein ikas-prozesutako protagonista: nolako komunikazio-prozesuak garatzea nahi dugun azaltzeaz gain, horiek gauzatzeko bitartekoak eta estrategiak landu behar ditugu.
Azken aldaketa: Wednesday, 2013(e)ko Mayren 22(e)an, 08:52(e)tan