Bigarren saioaren sintesia

Bigarren saioaren helburu nagusiak bi izan dira:

  • Komunikazioa birtualitatean garatzeko moduez hausnarketa bultzatzea
  • Moodle-k komunikaziorako eskaintzen dituen tresnak aztertzea

Horrela, bada, komunikazioa eta berau bultzatzeko tresnak aztertu ditugu:

  • Moodle-k hainbat tresna eskaintzen digu komunikaziorako. Horietako bakoitzaren ezaugarrien arabera, era bateko edo besteko komunikazio-eremuak sortuko ditugu.
  • Komunikazio-prozesuak dira edozein ikastaroren oinarri.
  • Birtualitatean komunikazioa garatzea erronka handia da irakasleentzat.

Hala ere, zailtasunak bat baino gehiago izan dira:

  • Komunikazio-tresnak bereiztea
  • Tresna batzuen erabilera irudikatzea
  • Lan handia egin dugu baina aurreko saioan baino erosoago sentitu gara, orokorrean

 Kontuan hartu eta eztabaidarako:

  • Moodle-n komunikazioa bultzatzeko tresnak asko dira: zeintzuk eta nola erabiliko ditugun erabakitzea ez da erraza. Izango ditugun beharrez gain, geuk sortuko ditugunak ere kontuan izan behar ditugu gerora horiei aurre egiteko.
  • Ikasleak izan behar du edozein ikas-prozesutako protagonista: nolako komunikazio-prozesuak garatzea nahi dugun azaltzeaz gain, horiek gauzatzeko bitartekoak eta estrategiak landu behar ditugu.
Azken aldaketa: Wednesday, 2013(e)ko Mayren 22(e)an, 08:52(e)tan