Laburpen gisa

Hona hemen Merke-merke ipuinaren hainbat ezaugarri

Kontaketa-modua

  • Narrazioan zehar lehen pertsonan hitz egiten duten zenbait narratzaile agertzen dira:
  1. Miel Angel
  2. Jexux
  3. Joxe Fermin
  4. Manuel Mari
  • Narrazio polifoniko edo korala da: errealitate bera ikuspuntu desberdinetatik jasotzen dugu. Horregatik, askotan oso zaila da zehaztea parrafo bakoitzean zein den narratzailea, bestetan, ordea, errazago da.
  • Istorioa, beraz, zatika kontatzen digute narratzaileek eta irakurleon lana da istoria berreraikitzea. Ulertu ahal izateko, garrantzizkoa da narratzaile-aldaketaz konturatzea. Nolabait esateko, istorio beraren pasarteak narratzaile ezberdinek  kontatzen dizkigute eta gure lana, irakurle aktiboak garen aldetik, istorio-puska horiek jaso eta puzzlea osatzea da.
  • Lehen pertsonako narratzaile hauek beste batekin hitz egiten dute, beronen galderak edo pasarte-zatiak testuan agertu ez arren. Zein ote da solaskidea?

Hizkuntza – estiloa

  • Ahozko hizkera erreproduzitu nahi du
Azken aldaketa: Thursday, 2012(e)ko Januaryren 26(e)an, 17:19(e)tan