EbaluazioaEbaluazioa behar bezala burutu ahal izateko, derrigorrezkoa da informazioa izatea. Ikaslearen inguruko informazioa badakigu non aurki dezakegun; baina, komenigarria da ikasleak egindakoari buruzko informazioa era erraz eta osoan eskuratzea. Horretarako aukera ematen digu Moodle-k jardueraren txostenean.

Hona hemen, beraz, laugarren jarduera:



Ariketa
Azter ezazue ikastaro honetan izan duzuen jarduera eta bidal ezazue mezu bat Jardueren forora zuen parte hartzea analizatuz




Horretarako bide hau egin: ikastaro honetan zaudetela, zuen izenaren gainean klik egin eta hainbat fitxa azalduko dira: profila / profila editatu / foroko mezuak / bloga / oharrak / jardueraren txostenak. Azken honen gainean klik egin eta zuen jarduera osoa izango duzue bost ataletan banatuta: laburpen-txostena / txosten osoa / gaurko log-ak / Log guztiak / Kalifikazioak

Ikusiko duzuenez, informazio gordin ikaragarria emango dizue sistemak. Ariketa honen helburua ez da zehatz-mehatz horren guztiaren analisia egitea, baizik eta lehen hurbilpen bat izatea eta zeuek autoebaluazio gisa erabili ahal izatea.

Mezuan zeuen buruari zein "nota" ematen diozuen adierazi beharko duzue (1etik 10era bitartean) eta horretarako arrazoiak. Esan bezala, ez dugu analisi sakonegirik nahi; nahikoa da bizpahiru arrazoi ematea zuen nota hori justifikatzeko.

OHARRA:

Kontuan hartu ikastaro honetan ikasle rola duzuela eta praktiketakoan irakasleak zaretela. Azken honetan ikasle guztien jardueraren txostena honela lor zenezakete: Praktiketako ikastaroa > kudeaketa > Txostenak

Dokumentazioa:
Last modified: Wednesday, 14 September 2011, 1:17 PM