EbaluazioaAurreko jardueran ikusi dugunez, galdetegia moduluak aukera asko eskaintzen ditu azterketak sortzeko.

Modulu honen ohiko erabilera ezagutzak ebaluatzekoa izaten bada ere, edukien lanketarako ere erabil daiteke.


Hona hemen, beraz, hirugarren jarduera:



AriketaZuen koadroan galdetegia sortuko duzue, ikastaroan landu nahi izan dituzuen edukiak ikasleek zenbateraino eskuratu dituzten jakiteko, eta beheko ezaugarriak izango ditu



Galdetegiaren ezaugarriak:
  • Izena eta aurkezpena: zuek aukeratu
  • 2010eko azaroaren 18an zabalduko da eta abenduaren 1ean itxiko da
  • Ikasleek 5 minutu izango dute erantzuteko(denbora-muga)
  • Galdetegiak 9 galdera izango ditu. Lehena deskribapena izango da; horren jarraian 2 galdera egia/gezurra erakoak; beste 2 aukera anitzekoak; 2 entsegua motakoak eta beste 2 enuntziatuak lotzekoak.
  • Galderak ez dira nahastuko baina erantzunak bai
  • 2 saiakera onartuko dira baina bigarrena ez da lehenengoan oinarrituko.
  • Kalifikaziorako metodoa notarik altuena izango da
  • Gainerako ezarpenak nahi dituzuen bezala ezarri.
Horretarako, bi prozesu egin behar dira:

Galdetegia sortu

Zure ikastaroan Edizioa aktibatu. Bertan Jarduerak gehitu blokeko Galdetegia aukeratu eta goiko ezaugarriak ezarri zabalduko den formularioan. Gorde eta erakutsi sakatu.

Galderak sortu eta galdetegira gehitu

Galdetegia sortuta dago baina ez dago galderarik. Lehendik eginda bagenituen, aukeratu eta berrerabil genitzake. Bestela, sortu beharko ditugu: galdetegia zabaldu > eskuineko zutabean galderak gordetzeko kategoria aukeratu (berezko balioa) > Galdera berria sortu > mota aukeratu > formularioa bete > Aldaketak gorde. Prozesu hau galdera berri bakoitzeko errekipatu behar da.

Galderak idatzi ditugu! Orain, galdetegira gehitu behar ditugu. Horretarako, eskuineko zutabetik ezkerrekora ekarri behar ditugu mugitu ikonoa erabiliz. Listo!

OHARRA: galderak sortzean, izen adierazgarria eman, ondo identifikatu ahal izateko (zuen izena eta numerazioa, adibidez). Hori eginda, aukeratutako galderak ezker aldeko zutabera pasako dira eta ondoren galdetegi osoa gorde sakatu behar da.

Dokumentazioa:
Azken aldaketa: Wednesday, 2011(e)ko Septemberren 14(e)an, 13:17(e)tan