EdukiakAurreko jardueran esan bezala, glosategiaren bidez kontzeptuak hiztegi edo entziklopedia moldean eskain ditzakegu modu azkar eta errezean.

Jarduera honek bi zeregin ditu.


Hona hemen, beraz, bigarren jardueraren lehen zeregina:



AriketaJoan zaitezte zuen koadrora eta sor ezazue beheko ezaugarriak jasotzen dituen glosategia



Glosategiaren ezaugarriak:
  1. Izena: zure ikastaroko gai edo ezagutza-arlo bat
  2. Deskribapena: gai horren azalpen laburra
  3. Orrialde bakoitzeko 15 sarrera erakutsiko ditu
  4. Bigarren mailako glosategia izango da
  5. Iruzkinak gehi daitezke
  6. Inprimatzeko bertsioa agertuko da
  7. Sarrerak automatikoki estekatuko dira
  8. Gainerako aukerak zeuek aukeratu
Horretarako, bide hau egin: Kudeaketa / Edizioa aktibatu / Jarduera gehitu / Glosategia. Agertuko zaizun interfazean aukera itzazu gorago emandako ezaugarriak.

Hori egindakoan, egizu bigarren jardueraren bigarren zeregina:



AriketaSortu berri duzun glosategian gainera itzazu bi kategoria eta idatz itzazu bi sarrera kategoria horietako bakoitzean



Horretarako, bide hau egin: Zuen glosategiaren gainean klikatu / Kategoriaren arabera bilatu / Kategoriak editatu / Gehitu kategoria / Emaiozue nahi duzuen izena / Aldaketak gorde

Sarrerak gaineratzeko: Zuen glosategiaren gainean klikatu / Gehitu sarrera / Kontzeptua / Definizioa idatzi / Kategoria aukeratu / Aldaketak gorde
Azken aldaketa: Wednesday, 2011(e)ko Septemberren 14(e)an, 13:17(e)tan