Aurreko jardueran esan bezala, glosategiaren bidez kontzeptuak hiztegi edo entziklopedia moldean eskain ditzakegu modu azkar eta errezean.
Jarduera honek bi zeregin ditu.
Hona hemen, beraz, bigarren jardueraren lehen zeregina:
Joan zaitezte zuen koadrora eta sor ezazue beheko ezaugarriak jasotzen dituen glosategia
Glosategiaren ezaugarriak:
- Izena: zure ikastaroko gai edo ezagutza-arlo bat
- Deskribapena: gai horren azalpen laburra
- Orrialde bakoitzeko 15 sarrera erakutsiko ditu
- Bigarren mailako glosategia izango da
- Iruzkinak gehi daitezke
- Inprimatzeko bertsioa agertuko da
- Sarrerak automatikoki estekatuko dira
- Gainerako aukerak zeuek aukeratu
Horretarako, bide hau egin: Kudeaketa / Edizioa aktibatu / Jarduera gehitu / Glosategia. Agertuko zaizun interfazean aukera itzazu gorago emandako ezaugarriak.
Hori egindakoan, egizu bigarren jardueraren bigarren zeregina:
Sortu berri duzun glosategian gainera itzazu bi kategoria eta idatz itzazu bi sarrera kategoria horietako bakoitzean
Horretarako, bide hau egin: Zuen glosategiaren gainean klikatu / Kategoriaren arabera bilatu / Kategoriak editatu / Gehitu kategoria / Emaiozue nahi duzuen izena / Aldaketak gorde
Sarrerak gaineratzeko: Zuen glosategiaren gainean klikatu / Gehitu sarrera / Kontzeptua / Definizioa idatzi / Kategoria aukeratu / Aldaketak gorde
Azken aldaketa: Wednesday, 2011(e)ko Septemberren 14(e)an, 13:17(e)tan