Informazioa eta komunikazioa uztartzera datorren bloke nagusietako bat egutegia da. Horren bidez ikasleen intereseko ekitaldiak, deialdiak... argitara eman ditzakegu oso modu erraz eta azkarrean.
Hona hemen, beraz, bigarren jarduera:
Txat-saio baterako deia egingo dugu egutegian ikastaroko ekitaldi bat gaineratuz.
Horretarako, eskuineko zutabeko Datozen ekitaldiak blokeko Ekitaldi berria sakatu behar duzue, ondoren Ikastaroko ekitaldia aukeratu eta ongi sakatu. Ekitaldiaren izena zuen txat-saio horretarako deia izango da eta Data, Iraupena eta Errepikapena aukeratu beharko dituzue. Bukatzeko, beti bezala, aldaketak gorde sakatu.
OHARRA: txat-saiorako deia egin behar dugu, ez saioa bera.
Dokumentazioa:
Última modificación: miércoles, 14 de septiembre de 2011, 13:17