

Moodle-k bi funtziotarako sor ditzake jarioak:
- Ikastarotik informazioa zabaltzeko: foro batera bidaltzen diren mezuak, adibidez, molde horretan banatu daitezke. Hori da, hain zuzen, 1.4 jardueran eskatzen zaizuen kontuetako bat.
- Ikastarora kanpoko informazioa ekartzeko: zenbaitetan aberasgarria izan daiteke ikasgai jakin bati buruz han eta hemen esaten direnak ikastaroan txertatzea. Hau Urrutiko RSS kanalak blokeari esker egin dezakegu.

Hona hemen blokearen ezaugarriak:
- Blokean lau albiste azalduko dira gehienez eta artikuluen izenburua baino ez da azalduko. Ez da jarioaren irudia azalduko.
- Ikastaroaren orri nagusira joan.
- Edizioa aktibatu.
- Blokeen menua erabiliz, "Urrutiko RSS kanalak" gehitu
- Blokea azalduko da eta horretako Editatu ikonoan klik egin
- Urrutiko RSS kanalak blokea ezartzen leihoan bi fitxa ditugu. Lehenean, Blokea konfiguratu izenekoan, lehendik gunean ditugun jarioetako bat aukeratzeko modua dugu. Bigarrenean Nire kanal guztiak kudeatu ahal dira. Bertan beste jarioen URLa gainera dezakegu eta gero lehenbiziko fitxan aukeratu.
- URLa esaten dugunean, web gune baten interneteko helbideaz ari gara. Honela, Udako Euskal Unibertsitatearen web gunearen URLa ondokoa da: http://www.ueu.org. Hala ere, web gune horren jarioaren URLa bestelakoa da: http://www.ueu.org/rss/berriak
- Nondik lortu behar genuke helbide hori? Bada, ondoko ikono hauetako bat ikusten dugunean, bertan sakatu eta agertuko zaigu:
edo
baina baita beste hau ere:
Last modified: Wednesday, 14 September 2011, 1:17 PM