Hainbat dira Moodle-k edukiak eta ezagutzak lantzeko eskaintzen dituen jarduera-moduluak. Jarduera honetan ezagutzak transmititzea helburu duen glosategia izeneko moduluari erreparatuko diogu.
Glosategiak hiztegi edo entziklopedia baten itxura hartzen du eta aukera asko ditu: sarrerak irakasleak bakarrik gainera ditzake edo ikasleei ere hori egiteko aukera eman, sarrerei iruzkinak egiteko modua izan daiteke ala ez, glosategiko sarreretara esteka automatikoa egin daiteke, sarrerak kalifikatu egin daitezke, sarrerak hainbat irizpideren arabera ordena daitezke (kategoriaka, egilearen arabera, alfabetikoki)...
Hona hemen, beraz, lehen jarduera:
Ikastaro honetako Moodle-ren Oinarrizko Kontzeptuak glosategira joan eta hiru sarrerari iruzkina gehitu, baliabide edo jarduera horrek prestazen ari zaren ikastaroari zer aporta diezaiokeen komentatuz
Horretarako, aipatu glosategira joan (ikastaroaren edukian) eta sarrerak aztertu ondoren, aukera itzazu hiru. Sarrera bakoitzaren azpian dagoen ikonoaren gainean klik egin, zure iritzia idatzi eta Aldaketak gorde botoiari sakatu.
Dokumentazioa:
Dokumentazioa:
Modifié le: Wednesday 14 September 2011, 13:17