Lehen saioa
Internet erabilita izan dezakegun sentsazioetako bat bakardadearena izaten da. Jakina, ekidin beharrekoa da eta horri aurre egiteko garrantzizkoa da oso gure inguruan nor dagoen jakitea. Horretarako bideetako bat plataforma gehienek eskaintzen duten pertsonalizazioa da. Bakoitzaren profilean nork bere buruaren berri eskaini ahal die gainontzekoei. Geuk erabakiko dugu zein informazio eskaini eta horretarako kontuan hartu beharko ditugu kontestua, helburuak eta partaideen aurrean eman nahi dugun irudia.


Hona hemen, beraz, lehen jarduera:


Ariketa
Nork bere profila
eguneratu beharko du aurkezpenerako laukia betez eta norberaren argazkia eta zaletasunakgehituz.




Hori egiteko, zuen izenaren gainean klik egin (goian, eskuinean), Profila editatu sakatu, Aurkezpena koadroa bete eta argazkia igotzeko irudi berria-ren ondoko arakatu sakatuta, bilatu zuen ordenagailuan argazkiaren fitxategia (jakina, horretarako aldez aurretik formatu digitaleko argazkia izan behar duzue). Ondoren, Interesguneak menuan zuen zaletasunak idatzi komaz banatuta. Amaitzeko, Profila eguneratu botoiari sakatu.

Dena dela, Profila editatu aukera horretan, ikusiko duzunez, beste hainbat datu eta galdera azaltzen dira. Horietako gehienek plataformaren erabileraren pertsonalizaioarekin dute zerikusia: nola eta nora jaso nahi dituzun foroetako mezuak, zein hizkuntza erabili nahi duzun, publikoki zein datu erakutsi nahi duzun, interfazeak nolako itxura izatea nahi duzun...

Gure gomendioa da momentuz aukera horiek guztiak albo batera uztea, eta aurrerago erabakitzea, plataformako funtzionamenduan trebatuago zaudenean. Kontuan hartu datu horiek noiznahi alda ditzakezula.
Azken aldaketa: Wednesday, 2011(e)ko Septemberren 14(e)an, 13:17(e)tan