Moodle-ren oinarrizko kontzeptuak


Glosategi honetan Moodle-ren oinarrrizko kontzeptuak jaso nahi izan ditugu

Kategoria guztiak

Orria:  1  2  (Hurrengoa)
  GUZTIAK

BALIABIDEAK

Baliabidea

Baliabideak edukiak dira: irakasleak ikasleei eman nahi dien informazioa. Aldez aurretik prestatutako materialak izan daitezke eta ikastaroan zehar zerbitzarira igotakoak: Moodle-n bertan editatutako orriak, edo ikastaroan agertuko diren kanpoko web-orriak.

Ondokoak dira: testu-orria, HTML testua, wikia, web gune baterako lotura, direktorioa eta fitxategiak erakutsi...

Etiketa

Etiketak ikastaro baten erdiko zutabeko koadroetan testua edo irudia txertatzeko modua ematen du. Ohikoena, kuadro horren edukiari buruzko informazioa ematea da ikasleak zer dagoen berehala jakin dezan.

Orria

Baliabide honi esker on-line idatz daitezke HTML formatuko testuak modu erraz eta erosoan.

BLOKEAK

Blokea

Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu, eta erdiko zutabean ikastaroaren edukiak berak. Blokeak gehitu, ezkutatu edo ezaba daitezke, beste zutabera eraman, gora edo behara aldatu. Horretarako, edizioa aktibatuta egon behar da.

Blokeek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat. Hauek gzutiak Moodle-ren bertsio estandarrean sartuta daude baina badira estandarrak ez diren bloke-kopuru bat, nahi izanez gero, administratzaileak gainera dezakeena.

Hona hemen bloke estandarren zerrenda:

  • Jarduerak
  • Kudeaketa
  • Egutegia
  • Ikastaroak
  • Ikastaroaren/Gunearen deskribapena
  • HTML
  • Azken berriak
  • Mezuak
  • Online erabiltzaileak
  • Partaideak
  • Galdetegiaren emaitzak
  • Glosategiaren ausazko sarrera
  • Duela gutxiko aktibitatea
  • Urrutiko RSS kanalak
  • Foroetan bilatu
  • Laster-markak
  • Datozen ekitaldiak

MODULUAK

Foroa

Modulu garrantzitsuena da, harreman eta eztabaida gehiena hemen gertatzen da-eta. Foroak modu ezberdinetan egitura daitezke, eta kalifikazioak ere izan ditzakete. Mezuak formatu ezberdinetan ikusteko modua izateaz gain, fitxategiak ere erantsi daitezke. Foro batera harpidetutakoan, partaideek epostaz jasoko dituzte automatikoki forora bidalitako mezuak. Irakasleak ikasleak foro jakin batera harpidetzera behartu ahal ditu.

Lau foro-mota ditugu:
  • Eztabaida arrunt bakarra
  • Erabilera orokorreko foroa
  • Pertsona bakoitzak eztabaida bat bidaltzen du izenekoa.
  • Galdera eta Erantzuna motako foroa

Foroa: erabilera orokorrerako

Foro-mota hau irekia da, eta bertan edonork has dezake gai berri bat edozein unetan. Erabilera orokorrerako aukerarik onena.

Foroa: eztabaida arrunt bakarra

Foro-mota honetan gai bakarrari buruzko ideia-trukea bultzatzen da: mezu bakar baten inguruan antolatzen da eztabaida.


Gainerako foroen moduan mezuak kalifikatzeko modua onartzen du, eta baita eranskin moduko fitxategiak igotzea ere.

 


Foroa: pertsona bakoitzak eztabaida bidaltzen du

Partaide bakoitzak eztabaida gai berri bat bidal dezake (eta guztiek erantzun dezkate).


Gainerako foro-motetan bezala, irakasleak ikasleak harpidetzera behartu ahal ditu, eta hartara, denek jasoko dute beren e-postan bidalitako mezuen kopia.

Galdera eta erantzuna motako foroa

Foro-mota honen helburua irakasleak gai jakinei buruzko galderak planteatzea da. Ikasleak galdera horri erantzun arte, ez du ikaskideen erantzunik ikusiko.


Galdetegia

Modulu honek hainbat moldetako galdekizunak eta azterketak diseinatzea eta planteatzea ahalbidetzen dio irakasleari.

Galdera-motak honako hauek izan daitezke, besteak beste: aukera anitzekoak, egia/gezurra eta erantzun laburrak.

Galderak datu-base batean gordetzen dira kategorien arabera ordenatuak eta ikastaro berean edo beste batzuetan erabil daitezke berriro.

Galdetegiek saiakera bat baino gehiago onar dezakete. Saikaera bakoitza markatua eta kalifikatua izaten da eta irakasleak aukeran du galdetegia amaitutakoan mezuren bat edo erantzun zuzenak erakustea.


Orria:  1  2  (Hurrengoa)
  GUZTIAK