Ohar-taula

Bigarren saioa

Bigarren saioa

de Pedro Lonbide -
Numero de respuestas: 0
Kaixo,

Goizeko mezuan esan bezala, prest gaude bigarren saioari ekiteko. Moodle-ren ikastaroak, ikastaro horietan erabili ahal diren kalifikazioak eta moduluak aztertuko ditugu oraingo honetan.

Horien lanketarako, aurreko saioan bezalaxe, hiru motatako lanak burutu beharko dituzue: jarduerak, praktikak eta gure plataformaren diseinua.

Jarduerak
  • Lehen jarduera: ikastaro, kalifikazio eta moduluen ezaugarrien inguruko ikasgaia burutuko dugu.
  • Bigarren jarduera: moduluak aztertzeko jarduera egingo dugu.
Praktika
  • Aurreko saioan ez bezala, oraingo honetan guztiok egingo duzuze lan bera baina aurreko saioan izandako arazoak direla-eta, berriz ere adierazi behar dugu guztiok duzuela kudeatzaile rola praktikarako gune honetan eta ez dela komeni beste norbaitek egindakoa desegitea. Saia zaitezte besteek egindakoa ikusten eta komentatzen baina ez aldatu besteek egindakoa.
Gure plataformaren diseinua
  • Aurreko saioan egin duzuen bezala, zuen izenari sakatu eta hainbat galderari erantzun beharko diozue. Atal honetan hiru lan dituzue: ikastaroak, kalifikazioak eta moduluei buruzko galderei erantzun.
Saio honekin bukatzeko, saioz saio errepikatzen den autoebaluaziorako ariketa duzue:
  • Zertan ikasi dut: ikastaroak izeneko Inkesta: saioa bukatuta zertarako gai garen aztertuko dugu.
Jarduerak eta praktikak burutzeko epea hilaren 10era bitartekoa da. Saio honetako jarduerak egin aurretik oso komenigarria da atalari dagokion dokumentazioa aztertzea.

Besterik gabe, ekin lanari!