Ohar-taula

Lehen saioaren bukaera

Lehen saioaren bukaera

Pedro Lonbide -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo guztioi.

Eman dugu lehen pausua eta ondo eman ere! Iritsi gara lehen saio honen bukaerara eta egin ditugu gure lehen lanak.

Lehen lanekin batera etorri dira lehen arazoak. Lasai horregatik! Horiek hartuko ditugu oinarri saioen sintesia egiteko eta horiek erakutsiko digute aurrerantzean egin beharreko bidea. Astean zehar izango duzue eskura lan hau ikastaroaren azken koadroan. Hori bai, bada ezinbesteko lan bat: Zertan ikasi dut: erabiltzaileak izeneko inkesta osatu beharra dago. Gogoan izango duzue ikastaroko lehen egunean bete zenutela eta aldiro-aldiro beteko dugula esan genuela gure garapena ikusteko. Bete ezazue inkesta bigarren saioa hasi baino lehen.

Esan bezala, gaur, hilak 3, Santikutz eguna, bukatzen da lehen saio hau. Gaur bertan, hasiko da, bestalde, bigarrena. Arratsaldean emango dizuegu bigarren horren berri.

Zailena egin dugu. Lehen saio hau zen gogorrena eta hemendik aurrerakoak lasaiago egingo ditugu. Norbaitek oraindik ez baditu lan guztiak egin, ez kezkatu. Izango duzue oraindik horiei heltzeko aukera.

Momentuz, besterik ez. Segi lanean orain arte bezala!Begi-keinua