Ohar-taula

Lehen saioa

Lehen saioa

Pedro Lonbide -
Erantzun kopurua: 0
Kaixo,

Abian gara eta atzoko saio presentzialean esandakoari jarraituz lanari ekingo diogu. Moodle-n izugarrizko garrantzia dute erabiltzaileek, autentifikazioak eta rol eta baimen sistemak. Izan ere, Moodle-ren oinarri-oinarrian erabiltzaileak daude eta erabiltzaile horiek testuinguru bakoitzean duten baimen multzoak zehazten du guk kudeatzen dugun plataforman zer egiteko aukera izango duten.

Horien lanketarako, hiru motatako lanak burutu beharko dituzue: jarduerak, praktikak eta gure plataformaren diseinua.

Jarduerak
  • Lehen jarduera: erabiltzaileen ezaugarrien inguruko ikasgaia burutuko dugu.
  • Bigarren jarduera: rol eta baimen sistema aztertzeko jarduera egingo dugu.
  • Hirugarren jarduera: hainbat kontzepturen definizioa egingo dugu glosategia erabilita.
Praktika
  • Kontuan har ezazue atal honetan bakoitzak bere jarduera izango duela eta ez dela komeni beste batena egiten hastea. Horrek arazoak sor ditzake, saio presentzialean azaldu genuenez.
Gure plataformaren diseinua
  • Zuen izenaren gainean klik egin eta hainbat galderari erantzun beharko diezue. Atal honetan bi lan dituzue: zuen hezkuntza-testuinguruaren deskribapen laburra eta erabiltzaileei buruzko galderak.
Saio honekin bukatzeko, autoebaluaziorako ariketa bat duzue, saio guztietan errepikatuko dena:
  • Zertan ikasi dut: erabiltzaileak izeneko Inkesta: saioa bukatuta zertarako gai garen aztertuko dugu.
Jarduerak eta praktikak burutzeko epea hilaren 3ra bitartekoa da. Saio honetako jarduerak egin aurretik oso komenigarria da atalari dagokion dokumentazioa aztertzea.

Besterik gabe, ekin lanari!