B1 ikastaroaren apunteak

SINTAXIA

Alborakuntza

Alborakuntzako perpausak (Oraciones coordinadas yuxtapuestas)

Gehienetan alborakuntza hitz edo egitura bat errepikatuz bideratzen da. Lau mota bereiz ditzakegu:

1. Emendiozko alborakuntza

2. Hautaritzako alborakuntza

3. Aurkaritzako alborakuntza

4. Kausazko alborakuntza


1. Emendiozko alborakuntza (yuxtaposición copulativa)

Bigarren perpausak aurrekoak esandakoari zerbait gehitu edo gaineratu egiten dio:

- Ez du berak lanik egiten, ez niri lan egiten uzten. (Ni trabaja ella, ni me deja trabajar a mí)

- Bai zu, bai Agurtzane, bai Karmele gonbidatuta zaudete. (Estais invitadas tanto tú, como Agurtzane, como Karmele)

- Etxea dela, lana dela, erosketak direla, gainezka nago egun osoan. (Que si es la casa, que si es el trabajo, que si son las compras, estoy a rebosar todo el día)

- Nahiz irabazi, nahiz galdu, berdin berdin kobratuko du. (Ya gane, ya pierda, cobrará igual)

- Zein hori egin, zein bestea egin, elkarren antzeko. (Tanto hacer eso, como hacer lo otro, igual de parecidos)

- Hala hori, nola bestea, biak dira oso onak. (Tanto ese, como el otro, los dos son muy buenos)

- Herritar guztiak, nola gizon hala emakume, hara bildu ziren. (Todos los ciudadanos, tanto los hombres como las mujeres, se reunieron allí)

- Nork etxean, nork soroan, denek laguntzen zuten. (Quien en casa, quien en el campo, todos ayudaban)

- Entzun ez ezik, ikusi ere egin dut. (No sólo lo he oido, también lo he visto)

- Ez bakarrik oporretan, asteburuetan ere hara joaten gara. (No sólo en vacaciones, los fines de semana también vamos allá)


2. Hautakaritzako alborakuntza (yuxtaposición disyuntiva)

Juntagai bi edo gehiagoren arteko aukera edo hautaketa adierazteko erabiltzen da

- Edo sartu , edo irten, baina ez gelditu hor erdian (O entra, o sal, pero no te quedes ahí en medio)

- Ez dut ulertzen: ala ez diote ezer esan, ala ez zaio interesatzen. (No lo entiendo: o no le han dicho nada, o no le interesa)


3. Aurkaritzako alborakuntza (yuxposición adversativa)

Juntagai bien arteko aurkaritza edo kontrastea adierazteko erabiltzen da:

- Alde batetik interesatzen zaigu; bestetik garestiegia da. (Por una parte nos interesa, por otra es demasiado caro)

- Batzuk oso ondo daude; beste batzuk ez daude hain ondo. (Algunos están muy bien; otros no están tan bien)

- Batekin gustura egon da; bestearekin , ordea, ez da ondo moldatu. (Con uno ha estado a gusto; con el otro, por el contario, no se ha arreglado bien)


4. Kausazko alborakuntza (yuxtaposición causal)

Hala... nola... egituraren antz-antzekoa da, baina hemen kausa adierazten du. Sarritan aditza ezabatu egiten da:

- Nolako aita, halako semea. (Como es el padre, así es el hijo)

- Eguzkia nora, zapiak hara . (A donde va el sol, allá van los paños)

- Umeek, badakizu: zer ikusi, hura ikasi (Los niños, ya sabes: eso que ven, eso que aprenden)