B1 ikastaroaren apunteak

KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA

Arrazoiak adierazi

ARAZOAK ETA ZERGATIAK


ARRAZOIEI BURUZ GALDETZEKO


Zergatik etorri zara berandu?
Ez duzu etorri nahi, zer bada?
Zer dela eta ez duzu etorri nahi?
Nolatan etorri zara hain berandu?


ZERBAITEN ARRAZOIA ADIERAZTEKO

-(r)en ondorioz

Istripuen ondorioz langile gehiegi hiltzen dira

-(e)nez

Begiak itxita dituenez, ikusi ere ez nau egin

-(e)la eta / medio / kausa

Istripuak direla kausa jende asko hiltzen da

-t(z)eagatik

Kremarik ez emateagatik azala erre zaio

zeren... bait-/ -en

Berandu nator gaur ere, zeren oraindik ez baitute (duten) konpondu autopistako zuloa

-(e)lako
Banoa, kokoteraino nagoelako.

eta
Gaur ez dut afalduko, gose ez naiz eta