Moodle eta ikaskuntza-erak

2. Ikaskuntza-erak

Hainbat ikaskuntza-molde defini daiteke IKTen erabileraren arabera. Hiru molde nagusi erabili izan dira orain arte: 

  • e-learning-a
  • b-learning-a
  • aurrez aurrekoa

Lehenengoan, ikaskuntza-prozesu osoa IKTen bitartez garatzen da. 

B-learning-ean berriz, aurrez aurreko ikaskuntza eta IKTen bitartez garatutakoa konbinatu egiten dira proportzio ezberdinetan eta lortzen den emaitza, askotan, proportzio horren araberakoa izaten da.

Aurrez aurrekoan, azkenik, ikas-prozesu osoa era presentzialean gertatzen da. Hauxe dugu zabalduena eta ezagunena. Aurrez aurreko ikas-prozesu hori, baina, IKTen laguntza erabilita gauza daiteke. Ez du agian ikaskuntza-sistema bat osatzeko izaera baina gaur egun oso erabilia da eta gutxi aztertua. Horren inguruko hausnarketa egingo dugu ikastaro honetan.