Moodle eta ikaskuntza-erak

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Moodle euskara irakasteko aurrez aurreko ikastaroetan
Liburua: Moodle eta ikaskuntza-erak
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Sunday, 2024(e)ko Mayren 5(e)an, 07:25(e)tan

Deskribapena

Liburu honetan oinarrizko ezaugarriak jasoko ditugu

Iturria: Lasheras, M.J. Ikaskuntza konbinatua: gaia zertan den Hizpide 67 (2008) 20-34 orr. HABE

1. Moodle

LMSa da Moodle, hau da, ikaskuntza kudeatzeko sistema. 2002. urtean sortu zen eta hasieratik "pedagogia soziokonstruktibistan oinarrituta, hau da, elkarkidetzan eta elkarreraginean ikasteko. Bertan lanabes sinkronoak eta asinkronoak elkarrekin lotzen ditu eta online ikasteko beste plataformen aldean bi abantaila ditu: dohainik dela, eta, hezitzaileek sorturikoa dela, hau da, ez dago informatikarien ikuspuntutik egina. Hezitzaileek eta didaktikariek egin dute. Ikasteko eta irakasteko filosofia baten barruan dago pentsatua: soziokonstruktibismoan.

2. Ikaskuntza-erak

Hainbat ikaskuntza-molde defini daiteke IKTen erabileraren arabera. Hiru molde nagusi erabili izan dira orain arte: 

  • e-learning-a
  • b-learning-a
  • aurrez aurrekoa

Lehenengoan, ikaskuntza-prozesu osoa IKTen bitartez garatzen da. 

B-learning-ean berriz, aurrez aurreko ikaskuntza eta IKTen bitartez garatutakoa konbinatu egiten dira proportzio ezberdinetan eta lortzen den emaitza, askotan, proportzio horren araberakoa izaten da.

Aurrez aurrekoan, azkenik, ikas-prozesu osoa era presentzialean gertatzen da. Hauxe dugu zabalduena eta ezagunena. Aurrez aurreko ikas-prozesu hori, baina, IKTen laguntza erabilita gauza daiteke. Ez du agian ikaskuntza-sistema bat osatzeko izaera baina gaur egun oso erabilia da eta gutxi aztertua. Horren inguruko hausnarketa egingo dugu ikastaro honetan.

3. Sistemaren ezaugarriak

  • Aurrez aurrekoa eta online tartekatu
  • Ikasleen eta irakaslearen erantzukizun partekatua
  • Ikaslearen autonomia beharrezkoa da, hau da, nork bere prozesuaren ardura izatea da kontua
  • Edukia esanguratsua eta jarduera egokiak
  • Ikasleari begira: alfabetatze teknologikoa eta ikas-estrategiak garatzea
  • Irakasleari begira: alfabetatze teknologikoa eta irakas-estrategiak garatzea
  • Proiektua ondo antolatuta izatea

4. Definizioak

  • Ikaskuntza konbinatua ikasteko modu bat da, aurrez aurreko saioak eta online teknologiak (ez aurrez aurrekoak) elkarrekinuztartzen dituena (DET, 2003)
  • Ikaskuntza konbinatua irakasteko modu eta ikasteko estilo diferenteak bere baitara biltzen dituen elkarketa eraginkorra da; ikastaroan parte-hartzaile guztion arteko komunikazio gardenean oinarritua (Heinze & Procter, 2004) 
  • Blended learning sistemak aurrez aurreko eta ordenagailu bidezko irakaskuntza uztartzen ditu (Graham, 2005)

Iturria: Lasheras, M.J. (2008): "Ikaskuntza konbinatua: gaia zertan den" in  Hizpide 67, 20-34 orr. HABE

5. Arrakastarako alderdiak

  • Irakasle eta ikasleen konpromisoa
  • Elkarreragina, sozializazioa, afektibitatea
  • Ikasteko estilo guztiak kontuan hartzen ahal dira sistema honetan
  • Ebaluazioaren garrantzia

6. Rolen aldaketa

  • Ikaslearen rola
  • Irakaslearen rola

7. Ondorioak

  • Moodle-k aukera onak ematen ditu. Lanabes ugari
  • Irakasleen prestakuntza beharrezkoa da
  • Ikasleek Moodle-rekin lanean ikasi behar dute
  • Konbinatuak aurrez aurreko eskola orduak murriztea dakar eta ikasleen inplikazioa handitzea
  • Hasieran lan handiagoa dela dirudien arren, gero probetxu gehiago ateratzen da (berrerabilita)