Hainbat tresna

4. Rubrikak

Rubrikak

gradingform-rubric-icon.pngRubrikak irizpideetan oinarritutako zereginetan erabiltzen diren kalifikazio aurreraturako formularioak dira.

Rubrika irizpide-multzo bat da. Irizpide bakoitzerako hainbat deskribapen-maila eskaintzen da. Zenbakizko kalifikazio bat ezartzen zaio maila bakoitzari.

Kalifikatzaileak aukeratzen du zein mailak erantzuten/deskribatzen duen ondoen emandako irizpidea. Rubrikaren puntuazioa kalkulatzeko irizpidearen kalifikazio guztien batura egiten da. Bukaerako kalifikazioa kalkulatzeko, oraingo puntuazioa eta lor daitekeen puntuazio onena/txarrena alderatzen dira.

Funtzionalitate hau Moodle-ren 2.2 bertsiotik aurrera dago erabilgarri